Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.12.40. 22/2005 Legea, abenduaren 29koa, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Komunikazioari buruzkoa


8.4.12.40. 22/2005 Legea, abenduaren 29koa, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Komunikazioari buruzkoa[1216]

HITZAURREA

I

Kataluniako Generalitateko Irrati eta Telebistaren Korporazio Katalana ente publikoa sortzeko eta Irrati- eta Telebista-zerbitzuak arautzeko maiatzaren 30eko 10/1983 Legea da Katalunian ikus-entzunezkoen sektorearekin lotuta promulgatutako lehenengo legea. Horren ondorioz, Kataluniako Generalitaten irrati-difusioko zerbitzu publikoa sortu zen; zerbitzu horrek garrantzi handia izan zuen Kataluniako hizkuntza eta kultura sustatzeko, ezagutzeko eta hedatzeko, bai eta Kataluniako ikus-entzunezkoen sistema propioa eratzeko ere.

[…]

II

[…]

Nabarmendu behar da lege honen bidez Kataluniako ikus-entzunezkoen sistema propioa, estatuko eta nazioarteko ikus-entzunezko harrera-espazioen bidez bere lurraldean gainjartzen dena, bi mailatan antolatzen dela: maila nazionalean, zeinaren egitura baitatza Kataluniako lurralde osoa hartzen duten bitarteko eta zerbitzuen inguruan, araudiak ezartzen dituen baldintzetan, eta hizkuntza eta kultura katalanak dituzten gainerako lurraldeetako hedabideen sarean; eta toki-mailan edo hurbiltasunekoan, zeinak hartzen baititu udal-eremua eta udalez gaindiko eremua, betiere araudiak ezartzen dituen mugapeen esparruan. Irabazi-asmorik gabeko ikus-entzunezko jarduerak ere egon behar du komunikazio-espazio publikoan.

[…]

V

[…]

Horregatik, eta ereduen koherentzia eta kultura- eta hizkuntza-pluraltasuna bermatzeko, lege honek mekanismoak ezartzen ditu Generalitatek estatu-mailako plangintzan parte hartzeko, betiere bi administrazioen artean beharrezkoak diren koordinazioa eta lankidetza alde batera utzi gabe.

VI

[…]

Ulertu behar da irrati-difusioko zerbitzu publikoa ikus-entzunezko zerbitzuak hornitzeko edo emateko jarduera bat dela, honako hauek ahalbidetuko dituzten baldintzak sortzera bideratua: adierazpen- eta komunikazio-askatasunen indarraldi osoa, sistemaren funtzionamendu demokratikoaren osotasuna, eta Konstituzioan eta Estatutuan jatorria duten eskubide eta printzipio guztiak behar bezala eta eraginkortasunez betetzea, hala nola hezkuntzarako eta kulturarako irispidea izateko eskubidea, katalanaren ezagutza eta erabilera bultzatzea, eta kohesio eta pluraltasun sozialaren babesa.

[…]

Merezi du nabarmentzea zerbitzu publikoaren irrati-difusioak komunikazio-kanal edo -bide guztiak eta formatu edo lengoaia egokienak erabili eta, hala badagokio, ezarri behar dituela. Irrati-difusioko zerbitzu publikoak, dela tokikoa, dela Autonomia Erkidegokoa, toki nagusia izan behar du Kataluniako ikus-entzunezko komunikazio-espazioan, funtsezko elementua baita haren garapen plural, aniztun eta demokratikoa bermatzeko.

[…]

VIII

[…]

Azkenik, lege honek zenbait betebehar ere jasotzen ditu europar obrak hedatzeko, eta Kataluniako hizkuntza eta kultura eta arandar hizkuntza babesteko araubidea jasotzen du, betiere ikus-entzunezko komunikazio-jardueren esparruan; funtsean, indarrean dagoen hizkuntza-araudiak ezartzen duen araubidea jasotzen du, eta lege hau arautzen duten parametroetara egokitzen du araubide hori.

III. TITULUA
Kataluniako ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoa

I. atala
Kataluniako ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoa

II. KAPITULUA
Generalitaten eskumeneko ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoa

26. artikulua.— Generalitaten ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoaren zereginak

1. Generalitaten eskumeneko ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoaren eginkizun nagusia da Kataluniako herritar guztiei ikus-entzunezko edukien multzo bat eskaintzea, irispide baldintzatuko teknologiak erabiltzea behar ez duen banaketa-sistema baten bidez, eta, hala badagokio, programa-kontratuaren arabera, datuen transmisio-zerbitzu gehigarriak eskaintzea, haien beharrizan demokratikoak, sozialak, hezkuntzakoak eta kulturalak asetzera bideratuak, eta bereziki irispidea bermatuko du informazio egiazko, objektibo eta orekatura, gizarte- eta kultura adierazpenik zabalenetara eta ugarienetara, eta kalitateko denbora-pasako eskaintzara. Ondorio horietarako, kasuan-kasuan egokienak diren ikus-entzunezko komunikazioaren berezko lengoaia, formatu eta genero guztiak erabili behar dira.

3. Generalitaten eskumeneko ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoaren eginkizun espezifikoak dira:

f) Hizkuntza eta kultura katalanak sustatu, ezagutu eta zabaltzea, Generalitateko hizkuntza- eta kultura-politikaren esparru orokorraren barruan, bai eta aranera ere, indarrean dagoen legeriak ezarritako moduan.

g) Elkarbizitza zibikoa, gizartearen garapen plural eta demokratikoa, eta Kataluniako lurraldean dauden aukera eta adierazpen politiko, sozial, linguistiko, kultural eta erlijiosoak ezagutzea eta errespetatzea. Ingurumari horretan, beharrezkoa da lengoaia, formatu eta diskurtso guztiak erabiltzea, aniztasunaren eta pluraltasunaren errespetuaren eta arretaren barruan, aukera desberdinen artean eta Kataluniako lurraldeko arlo guztien artean elkarrizketa, ulermena eta kohesioa ahalbidetzeko.

h) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea, genero-ikuspegia txertatzea, ekintza positiboak sustatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.

m) Gainerako hizkuntza eta kultura katalanetako erkidegoekiko loturak estutzen laguntzea, betiere elkarlanaren eta berezkoak dituen jardueren bidez.

o) Generalitaten ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoa Kataluniako lurraldetik harago zabaltzea, Kataluniako gizartearen kultura, hizkuntza eta balioak kanpoan proiektatzeko mekanismo gisa, horretarako teknologiarik egokienak erabiliz.

29. artikulua.— Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioaren antolaketa- eta funtzionamendu-printzipioak

1. Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioa arautzen duen Legeak zehazten duena alde batera utzi gabe, korporazio horren antolaketa-egiturak eta funtzionamenduak une oro egokitu behar dute honako printzipio hauek ahalik eta egokien betetzera eta modu eraginkorrenean aplikatzera:

c) Zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa bermatzea, batez ere zerbitzu publikoko prestazioak eratu behar dituzten lengoaiak, formatuak eta edukiak definitu eta hautatzeari dagokionez, betiere lege hau eta programa-kontratua betez. Ondorio horietarako, ente publikoan edo haren sozietate filialetan gai horiei buruzko aditu profesionalen nukleo bat egon dadin zaindu eta bermatu behar da.

III. KAPITULUA
Toki-eremuko ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoa

32. artikulua.— Toki-eremuko ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoaren definizioa, irismena, eta hura kudeatzeko modua

1. Toki-eremuko ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoa da ikus-entzunezko edukien multzo bat eskaintzea, irispide baldintzatuko teknologiak erabiltzea behar ez duen banaketa-sistema baten bidez, eta, hala badagokio, programa-kontratuaren arabera, datuen transmisio-zerbitzu gehigarriak eskaintzea, toki-erkidego bat osatzen duten herritarren beharrizan demokratikoak, sozialak, hezkuntzakoak eta kulturalak asetzera bideratutako datu-transmisioko zerbitzu gehigarriak eskaintzea, erkidego horretako kide gisa. Bereziki, bermatu behar da zerbitzu horrek informazio egiazkoa, objektiboa eta orekatua transmititzen duela, bai eta gizarte- eta kultura-adierazpenak ere, eta denbora-pasako kalitateko eskaintza duela eta 26.3 artikuluko zerbitzu publikoko eginkizunak betetzen dituela, toki-erkidegoen interesetara egokitzeko. Ondorio horietarako, kasuan-kasuan egokienak diren ikus-entzunezko komunikazioaren berezko lengoaia, formatu eta genero guztiak erabili behar dira.

3. Toki-eremuko telebista-zerbitzu publikoaren emaileek honako hauek bermatu behar dituzte:

c) Normalean katalana erabiltzen den programazioa, hizkuntza-politikari buruzko araudiak ezarritako gainerako betebeharrak ere betetzen dituena.

IV. TITULUA
Subjektu pribatuek ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuak zelan eman antolatzea

I. atala
Subjektu pribatuek ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuak zelan eman antolatzea

III. KAPITULUA
Espektro erradioelektrikoa erabiliz ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuak emateko lizentziaren araubidea

48. artikulua.— Lizentziaren helburua

Ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuak emateko lizentziaren helburua zerbitzua emateko baldintza bereziak mugatzea da, honako helburu hauek dituela:

d) Hizkuntza eta kultura katalana eta araneraren erabilera sustatzea.

53. artikulua.— Lizentziaren edukia

1. Ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuak emateko lizentziak honako hauek definitu behar ditu:

f) Hizkuntza eta kultura katalana normalizatzearekin eta babestearekin eta Arango haranean aranera erabiltzearekin lotutako betebeharrak betetzeko ehunekoak, eta zer ordutegi-tartetan aplikatu behar diren.

2. Tokiko edo hurbileko telebistaren kasuan, lizentziak honako betekizun hauek jaso behar ditu:

c) Gutxienez emanaldi-denboraren %50ean katalana erabiliko duen programazioa, ikus-entzule gehieneko ordutegiko programak barne, bai eta hizkuntza-politikari buruzko araudiak ezartzen dituen gainerako betebeharrak ere.

V. TITULUA
Ikus-entzunezko edukien erregulazioa

84. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonek ikus-entzunezko komunikaziorako irispidea izatea

1. Ikus-entzunezko edukietarako irispidea eraginkorra izan dadin, honako betebehar hauek dituzte ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuen emaileek:

b) Telebista-zerbitzuak ematen dituztenen kasuan, programazioan pixkanaka gorrentzako azpitituluak, zeinu-hizkuntza katalana eta itsuentzako audiodeskripzioa sartzea, betiere desgaitasuna duten pertsonek ikus-entzunezko komunikaziorako irispidea izan dezaten.

86. artikulua.— Ikus-entzunezko komunikazioan hizkuntza eta kultura katalanek eta aranerak izan behar duten presentziari buruzko betebeharrak

1. Ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoen emaileek katalana erabili ohi dute, eta Arango haranean, berriz, aranera. Salbuespen gisa, kontuan har daitezke hedabideari dagokion ikus-entzuleen ezaugarriak, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak jarraibide bidez hizkuntza-araudiko xedapenen esparruan ezartzen dituen irizpideekin bat etorriz.

2. Lizentzia-araubidearen mende dauden ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuen emaileek bete beharko dituzte hizkuntza-politikari buruzko legeriak kudeaketa pribatuko irrati- eta telebista-emakidadunei dagokienez ezarritako betebeharrak. Arango haranean, legeak katalanerako ezartzen dituen betebehar berberak izan behar dituzte aranerari dagozkionez.

87. artikulua.— Ikus-entzunezko europar obrak zabaltzeko betebeharrak

2. 1. apartatuan aipatzen diren telebista-zerbitzuen emaileek beren urteko denboraren % 51, gutxienez, gorde beharko dute ikus-entzunezko europar obrak zabaltzeko. Erreserba-denbora horren % 51, gutxienez, Kataluniako edozein hizkuntza ofizialetan jatorrizko adierazpena duten ikus-entzunezko europar obrak zabaltzeko erabili behar da. Obra horien % 50, gutxienez, katalanez izango direla bermatu behar da. Emanaldi-denbora osoaren % 10, gutxienez, ekoizle independenteek azken bost urteetan ekoitzitako ikus-entzunezko europar obretarako erabili behar da.

VII. TITULUA
Ikus-entzunezkoen eremuko eskumen publikoak eta Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseilua
II. KAPITULUA
Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseilua

115. artikulua.— Eginkizunak

Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, maiatzaren 4ko 2/2000 Legeak ematen dizkion eginkizunez gain, honako hauek ditu:

b) Pluraltasun politiko, erlijioso, sozial, linguistiko eta kulturalarekiko errespetua zaintzea, bai eta Kataluniako ikus-entzunezkoen sistema osoaren lurralde-oreka egokia ere.

VIII. TITULUA
Ikus-entzunezkoen sektorea suspertzea, sustatzea eta babestea
II. KAPITULUA
Zinematografiaren industria eta ikus-entzunezkoen sektorea sustatzea

126. artikulua.— Kataluniako ikus-entzunezkoen espazioa sustatzea

1. Generalitateko Gobernuak Kataluniako ikus-entzunezkoen espazio bat sustatu behar du, hizkuntza-eremu katalaneko lurralde guztietako gobernuen arteko hitzarmenen bidez, betiere programazioko eta nazioarteko proiekzioko aspektuak elkarrekin lantzeko.

Laugarren xedapen gehigarria.— Arango haranean ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoa ematen parte hartzea

32.2 artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoa Arango haraneko mugapean gainditu daiteke, hizkuntzaren eta kulturaren aldetik duen berezitasunagatik.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper