Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.12.25. 21/2001 Legea, abenduaren 28koa, Neurri Fiskal eta Administratiboei buruzkoa


8.4.12.25. 21/2001 Legea, abenduaren 28koa, Neurri Fiskal eta Administratiboei buruzkoa[1196]

HITZAURREA

[…]

I. tituluak, adierazi bezala, neurri fiskalak jasotzen ditu, eta bost kapitulutan banatuta dago. Lehenengoan, zuzeneko zergei dagokienez, lehenengo aldiz ezarri da, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuotako kenkarien artean, katalana sustatzeko helburua duten fundazio edo elkarteen aldeko emariei buruzkoa, baldin eta Kultura Sailak egiten duen erakunde horien zentsuan agertzen badira. […]

[…]

I. TITULUA
Neurri fiskalak

I. KAPITULUA
Zuzeneko zergak

1. atala
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga

1. artikulua.— Kuotako kenkariak

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota osoan Autonomia Erkidegoari dagokion zatian, zerga arautzen duen estatuaren legeak ezarritako kuotako kenkarien zenbateko osoari dagokion portzentajezko murrizketarekin batera, kenkari bat aplika daiteke, katalana sustatzeko helburua duten fundazio edo elkarteen aldeko emarietako bakoitzeko, baldin eta fundazio eta erakunde horiek Kultura Sailak egiten duen erakunde horien zentsuan agertzen badira.

Kenkariaren zenbatekoa emandako kopuruen 100eko 15ekoa izango da, kuota oso autonomikoaren 100eko 10eko gehieneko mugarekin.

2. Kenkari hori aplikatzeko, dokumentu bidez behar bezala justifikatu beharko dira egitatezko aurrekontuak eta aurrekontuen aplikagarritasuna zehazten duten betekizunak. Bereziki, emari horien erakunde onuradunek aurreko urtean emariak egin dituzten pertsona fisikoen zerrenda bat bidali behar dute Ekonomia eta Finantza Saileko Tributuen Zuzendaritza Nagusira, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan, pertsona fisiko horietako bakoitzak emandako zenbatekoak adierazita.

IV. KAPITULUA
Tributu propioak

2. atala
Tasak

11. artikulua.— Kataluniako Generalitaten tasa eta prezio publikoei buruzko abenduaren 24ko 15/1997 Legearen 2. titulua aldatzea

3. Aldatu egiten da 15/1997 Legearen 2. tituluko 2. kapituluaren 55. artikuluaren 2. apartatua, eta honela geratuko da idatzita:

«2. Iragarkiak DOGCn argitaratzeko tasaren kuota 0,01652 eurokoa da altxatze-tarte eta milimetro bakoitzeko; iragarkiak aldi berean bidali behar dira posta elektronikoz eta faxez, baldin eta indarrean dagoen araudiak salbuetsiak ez badira. Presako epea duten iragarkien kuota 0,02524 eurokoa da altxatze-tarte eta milimetro bakoitzeko. Zenbateko horietan bi edizioen argitalpenak, katalanezko edizioa eta gaztelaniazko edizioa sartzen dira.

Aurkeztu ondoren argitalpenetik kentzen diren iragarkiek argitalpenaren tasa normalerako dagozkien kuoten 100eko 50en baliokidea den kuota sortzen dute.

Argitalpenetik kendu diren iragarkiek, presako tasa aplikatua bazaie, ez dute itzulketarako eskubiderik izango».

15. artikulua.— Kataluniako Generalitaten tasa eta prezio publikoei buruzko abenduaren 24ko 15/1997 Legearen 6. titulua aldatzea

1. Aldatu egiten da Kataluniako Generalitaten tasa eta prezio publikoei buruzko abenduaren 24ko 15/1997 Legearen 6. tituluko 1. kapitulua, eta honela geratuko da idatzita:

«I. KAPITULUA

Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak katalanaren ezagutza-ziurtagiriak lortzeko deitzen dituen probetan izena emateko eskubideengatiko tasa

108. artikulua.— Zerga-egitatea

Tasaren zerga-egitatea da Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak katalanaren ezagutza-ziurtagiriak lortzeko deitzen dituen probetan izena ematea.

109. artikulua.— Subjektu pasiboa

Probetan izena ematen duten pertsonak dira tasaren subjektu pasiboak.

110. artikulua.— Sortzapena

Tasa zerbitzua ematean sortzen da, eta izena ematen den unean eskatzen da.

111. artikulua.— Kuota

Kuotaren zenbatekoa da:

1. Katalanaren oinarrizko mailako ziurtagiria lortzeko probak (A oinarrizko ziurtagiria): 12,3.

2. Katalanaren hasierako mailako ziurtagiria lortzeko probak (A hasierako ziurtagiria): 12,3.

3. Katalanaren maila ertaineko ziurtagiria lortzeko probak (B ziurtagiria): 12,3.

4. Katalanaren nahikotasun-mailako ziurtagiria lortzeko probak (C ziurtagiria): 21,5.

5. Katalanaren goi-mailako ziurtagiria lortzeko probak (D ziurtagiria): 21,5.

6. Administrazio-hizkeraren ezagutzen ziurtagiria lortzeko probak: 21,5.

7. Hizkera juridikoaren ezagutzen ziurtagiria lortzeko probak: 21,5.

8. Merkataritzako hizkeraren ziurtagiria lortzeko probak: 21,5.

9. Ahozko eta idatzizko testuak zuzentzeko gaikuntza-ziurtagiria lortzeko probak: 21,5.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper