Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.12.8. 8/1991 Legea, maiatzaren 3koa, Ikaskuntza Katalanen Institutuaren Hizkuntza-agintaritzari buruzkoa


8.4.12.8. 8/1991 Legea, maiatzaren 3koa, Ikaskuntza Katalanen Institutuaren Hizkuntza-agintaritzari buruzkoa[1171]

HITZAURREA

Enric Prat de la Riba Ikaskuntza Katalanen Institutua 1907an sortzera bultzatu zuten helburu nagusietako bat izan zen Kataluniako hizkuntzaren araudi orokorra finkatu eta eguneratuko zuen agintaritza akademiko bat sortzea, eta horrek ekarri zuen atal filologikoa ezartzea, zeina 1913an hasi baitzen lan arauemaileak hedatzen. Harrezkero, Institutuaren eginkizun nabarmena izan da hori, zeina aitortu baitzuten kulturako instituzioek eta pertsona ospetsuek, Kataluniako hizkuntza-komunitate osoak eta azaroaren 26ko 3118/1976 Dekretuak, zeina hedatzen baita katalanaren lurralde-eremu osora.

Ikaskuntza Katalanen Institutuaren ataza aitortzeko unean, kontuan hartu behar da komunikabideetako eta hainbat instituziotako hizkuntza-aholkulariek egindako lana ere, zeren garrantzitsuak izan baitira gizartean eta balioa izan baitute Kataluniaren arestiko historiako une zailetan haiek egin dituzten jarduerek.

Hala ere, Ikaskuntza Katalanen Institutuak finkatutako araudia hizkuntzaren funtzionamendurako esparrua da, eta hizkuntzaren garapena bermatzen du, hizkuntza-eremu osoan eta edozein mailatan ezinbestekoa den koherentziarekin.

Horrela, araudiaren esparruan hizkuntzaren osotasuna salbatuta, araudi hori behar bezain malgua da, hizkuntzaren lantzeak eragiten dien kolektiboek, beren erantzukizunpean, hizkuntza-errealizaziorako aukerak eta zehaztapenak ezar ditzaten eredu gisa, lortu nahi diren helburuetara eraginkortasun handiagoz hurbiltzeko.

Kataluniaren eremuari dagokionez, Generalitat berrezarri zenean hautatutako lehenengo gobernuaren lehenengo xedapenetako batek, ekainaren 27ko 90/1980 Dekretuak, ezarri zuen ezen Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak egikaritu behar zuen hizkuntza-aholkularitzak Ikaskuntza Katalanen Institutuaren arauei jarraitu behar ziela.

Berrikiago, Ikaskuntza Katalanen Institutuak estatutu berriak onetsi zituen 1988ko apirilaren 25eko ezohiko osoko bilkuran; estatutuok eusten diote hizkuntzaren araudia ezartzeari, instituzio akademiko horren xedeetako bat gisa. Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizialean ekainaren 5ean argitaratutako 1989ko maiatzaren 17ko ebazpen baten bidez, Generalitateko Zuzenbidearen eta Erakunde Juridikoen zuzendari nagusiak adierazi zuen estatutu horiek legearen araberakoak zirela, eta akademien erregistroan inskribatzeko eta Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zuen.

Ikaskuntza Katalanen Institutuaren araugintza-eginkizunaren garrantzia eta gizarte-irismena kontuan hartuta, komeni da lege-maila ematea eginkizun horren aitortza ofizialari.

1. artikulua

Aitortzen da Ikaskuntza Katalanen Institutua dela katalanaren hizkuntza-araudia ezartzeko eta eguneratzeko ardura duen instituzioa, betiere Institutuaren estatutuek ematen dizkioten gainerako eginkizunak alde batera utzi gabe.

2. artikulua

Generalitateko Administrazioaren, toki-korporazioen, Estatuak Katalunian duen Administrazioaren eta administrazio horien guztien mendeko erakunde autonomoen, enpresen eta gainerako erakunde eta instituzioen hizkuntza-erabilerak Ikaskuntza Katalanen Institutuak ezarritako araudia errespetatu behar du.

3. artikulua

Irakaskuntzako zentro publiko eta pribatuen eta titulartasun publikoko komunikabideen hizkuntza-erabilerak Ikaskuntza Katalanen Institutuak ezarritako araudia bete behar du.

4. artikulua

1. Generalitateko Administrazioak beharrezko lankidetza- eta aholkularitza-sistemak ezarriko ditu, 2. eta 3. artikuluetan aipatzen diren organismoek beren hizkuntza-erabileran irizpide koherenteak eta Ikaskuntza Katalanen Institutuak ezarritako hizkuntza-araudi orokorrarekin bat datozenak betetzen dituztela bermatzeko.

2. Generalitateko Administrazioak espezialitate-hizkuntzak Ikaskuntza Katalanen Institutuaren araudiaren arabera egiten direla zainduko du.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper