Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.12.4. 1/1989 Legea, otsailaren 16koa, Ikaskuntza Mediterraneoen Institutu Katalana sortzekoa


8.4.12.4. 1/1989 Legea, otsailaren 16koa, Ikaskuntza Mediterraneoen Institutu Katalana sortzekoa[1167]

Ikaskuntza Mediterraneoen Institutu Katalana sortzen da, Mediterraneoaren eremuko kultura-errealitateak aztertzen eta zabaltzen laguntzeko asmoz; izan ere, eremu horretan, Kataluniak eta hizkuntza bereko gainerako lurraldeek funtsezko zeregina izan dute.

1. artikulua

Ikaskuntza Mediterraneoen Institutu Katalana (MIIK) sortzen da, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa, Kontseilu Betearazleak zehazten duen sailari atxikita; nortasun juridikoa eta ondare propioa izango ditu, bai eta bere xedeak betetzeko jardun-gaitasun osoa ere, betiere lege honen eta haren estatutuekin bat etorriz eta berari aplikatu beharreko erakunde autonomoei buruzko legeria orokorraren arabera.

2. artikulua

1. Institutuaren helburuak izango dira Mediterraneoko eremuaren barruan gai hauek aztertzea: ingurumena, industria, merkataritza, teknologia berriak eta kultura-errealitateak; bai eta Katalunian eta munduko gainerako herrialdeetan Mediterraneoko herrialdeetako errealitateak zabaltzen laguntzea ere.

2. Helburu horiek betetzeko, Institutuak ikastaroak, mintegiak, kongresuak eta erakusketak antolatu ahal izango ditu, bekak eta laguntzak eman ahal izango ditu, argitalpenak editatu ahal izango ditu eta, oro har, haren sorkuntzaren helburua lortzera bideratutako edozein ekimen bultzatu ahal izango du.

3. artikulua

Hauek dira Institutuaren organo artezkariak:

a) Gobernu Batzarra.

b) Zuzendaria.

4. artikulua

1. Gobernu Batzarrak kide hauek izango ditu:

a) Batzarburua, zeina Generalitateko presidentea izango baita.

b) Batzarburuordea, zeina Generalitateko Gobernuko sailburua izango baita.

c) Institutuko zuzendaria.

d) Sei kide, Presidentetza, Kultura, Industria eta Energia, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo, Lurralde Politika eta Herri Lan eta Irakaskuntza sailen ordezkari gisa.

e) Institutuaren Aholku Batzordeko bi kide, Kontseiluak berak eskuordetuta.

2. Institutua atxikita dagoen saileko funtzionario batek jardungo du batzarreko idazkari-lanetan, eta hori bileretara joan ahal izango da, hitzik eta botorik gabe, bilkuren akta egingo du, erabakien ziurtagiriak egingo ditu eta batzuk zein besteak baimenduko ditu, batzarburuaren sinadurarekin eta oniritziarekin.

3. Gobernu Batzarrak Institutuko zuzendaritza-karguak kide gisa sartzea erabaki ahal izango du, baldin eta kargu horiek egotea beharrezkotzat jotzen badu.

5. artikulua

Hauek dira Gobernu Batzarraren eginkizunak:

a) Institutuaren jardun-plan orokorra urtero onestea, Aholku Batzordeari entzun ondoren.

b) Urtero onestea kudeaketari, ustiapenari eta aurrekontuaren proiektuari buruzko memoria.

c) Institutuari atxikitako ondasunak administratzea.

d) Langile-zerrendak eta langile-beharrizanak proposatzea.

e) Institutuaren jarduerak proiektatzea eta gainbegiratzea.

6. artikulua

Batzarburuaren eginkizunak izango dira:

a) Institutuaren goi-ordezkaritza egikaritzea.

b) Gobernu Batzarraren eta Aholku Batzordearen bileretarako deialdia egitea eta bilera horietako buru eta moderatzaile izatea, eta bozketetan sortzen diren berdinketak ebaztea, kalitateko botoarekin. Batzarburuak, komenigarritzat jotzen badu, Gobernu Batzarraren eta Aholku Batzordearen baterako bilkurak deitu ahal izango ditu.

c) Bilkuren aktak bere sinaduraz baimentzea.

d) Institutuaren jarduerak zuzentzea.

e) Urteko jarduera-plana prestatzea.

f) Erregelamendu bidez eman dakiokeen beste edozein eginkizun.

Batzarburuak bere eginkizunak eskuordetu ahal izango ditu.

7. artikulua

Institutuko zuzendaria Kontseilu Betearazlearen dekretu bidez izendatuko da, eta eginkizun hauek izango ditu:

a) Institutuaren zuzendaritza egikaritzea, batzarburuaren eta Gobernu Batzarraren jarraibideekin bat etorriz.

b) Gobernu Batzarraren erabakiak exekutatzea.

c) Institutuaren izenean, haren jardueren ondoriozko kontratuak kudeatzea, ezarritako mugen barruan.

d) Langileen zuzendaritza egikaritzea.

e) Kudeaketari eta ustiapenari buruzko urteko memoria eta aurrekontuaren aurreproiektua prestatzea.

f) Bere gain hartzea gastuak eta ordainketak agintzea, betiere ezarritako mugen barruan.

g) Bere gain hartzea Gobernu Batzarrak edo batzarburuak, beren eskudantzien barruan, agintzen dizkioten eginkizunak.

8. artikulua

1. Institutuak aholku batzorde baten laguntza izango du eta Institutuko burua izango da Institutuko burua bera, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

2. Aholku Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:

a) Iritzia ematea batzordeburuak edo Gobernu Batzarrak helarazitako gai guztiei buruz. Aholku Batzordeari entzun egin beharko zaio, Institutuaren urteko jarduera-plana onetsi aurretik.

b) Aholkularitza ematea Institutuak laguntzak emateko irizpideak finkatzeko, hala eskatzen zaionean.

c) Institutuak bere helburuak hobeto betetzeko egokitzat jotzen dituen ekintzak proposatzea.

3. Aholku Batzordea gutxienez hamar kidek osatuko dute; kideok Institutuko buruak izendatuko ditu, bizitza akademikoko, zientifikoko, artistikoko eta kulturaleko pertsona garrantzitsuen artetik, Institutuaren lanaren xede diren arloetan egindako jarduera eta ekarpenengatik nabarmendu direnak.

9. artikulua

1. Institutuaren zerbitzuko langileek lan-araubidea izango dute araubide.

2. 1. apartatuan ezarritako printzipio orokorraren salbuespen gisa, funtzionarioentzat gordeta geratuko dira Institutua atxikita dagoen sailari dagokion agintea egikaritzea, ikuskatzea edo kontrolatzea eskatzen duten lanpostuak.

3. Kontseilu Betearazleak Institutuari atxikitako langileen ordainsari-araubidea finkatuko du, antzeko erakundeetan erabilitako irizpideekin bat etorriz.

10. artikulua

1. Institutuaren baliabideak honako hauek izango dira:

a) Generalitaten aurrekontu-legeetan harentzat jasota dauden esleipenak.

b) Haren ondasun eta zerbitzuen kudeaketa eta ustiapenetik eratorritako diru-sarrerak.

c) Ondare-ondasunen fruituak, errentak edo interesak.

d) Erakundeen eta partikularren borondatezko ekarpenak edo dirulaguntzak.

e) Eman dakiokeen beste edozein baliabide.

2. Institutuaren aurrekontua urtekoa izango da, eta erakunde autonomoen aurrekontuei buruzko legeriaren mende egongo da.

3. Generalitati dagozkion salbuespen eta onura fiskalak izango ditu Institutuak.

11. artikulua

1. Institutuaren administrazio-egintzen aurka, administrazio-prozedurari buruz Katalunian aplikagarriak diren arauek ezarritako errekurtsoak jarri ahal izango dira, berezitasun hauekin:

a) Institutuaren administrazio-egintza guztien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Institutua atxikita dagoen saileko titularrari.

b) Aparteko berrikuspen-errekurtsoa Generalitateko Kontseilu Betearazleari aurkeztuko zaio beti.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea bidezkoa izango da jurisdikzio honetako legean ezarritakoaren arabera.

3. Akzio zibil eta laboralen egikaritzea aplikazio orokorreko arauek eraenduko dute, eta aurretiazko erreklamazioa Gobernu Batzarrari zuzenduko zaio beti.

Azken xedapena

Lege hau garatzeko eta betearazteko beharrezkoak diren arauak emateko ahalmena ematen zaio Kontseilu Betearazleari.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper