Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.12.3. 20/1987 Legea, azaroaren 12koa, Letra Katalanen Instituzioa deritzon Erakunde Autonomoa sortzen duena


8.4.12.3. 20/1987 Legea, azaroaren 12koa, Letra Katalanen Instituzioa deritzon Erakunde Autonomoa sortzen duena[1165]

Autogobernu-instituzioak berreskuratu eta demokrazia berrezarri ondoren, normaltasunez ekin ahal izan zaio Katalunian bizitza zibiko eta kulturalari; harrezkero, letra katalanek presentzia handiagoa izan dute gizartean, eta horrelaxe erakusten dute argitalpenen eta tiraden ugaritzeak, generoen dibertsifikazioak, eta kritika eta literatura-azterlanen espezializazioak.

Hala eta guztiz ere, literatura katalanaren sorkuntzak ezin izan du finkatu oraindik bere hizkuntza-eremuan dagokion posizioa eta aitortze soziala, eta ezin izan ditu lortu nazioarteko ezagutza- eta hedapen-maila egokiak.

Beharrezkoa da, beraz, baldintza egokiak sortzea idazle katalanek Kataluniako hizkuntza propioa erabil dezaten beren lanak egite aldera, eta horrek ez du norberaren sormena mugatu behar; aldi berean, idazle katalanen hedapena bultzatu behar da hiru alderditatik: sorkuntza laguntzea, berezko hizkuntza-eremuan zabaltzea eta beste hizkuntza-eremu batzuetara zabaltzea.

Hori guztia, aurrekari historiko baten tradizioa berreskuratuta, hau da, 1937. urtean larrialdi-egoeran izen berarekin sortu zen eta Kataluniako letra-gizon ospetsuenetako batzuek zuzendu zuten erakundea.

1. artikulua

Letra Katalanen Instituzioa sortzen da, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa, Kultura Sailari atxikita; nortasun juridikoa eta ondare propioa izango ditu, bai eta bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasun osoa ere, lege honen eta aplikatu beharreko erakunde autonomoei buruzko legeria orokorraren arabera.

2. artikulua[1166]

1. Letra Katalanen Instituzioaren helburuak dira literatura katalanaren sorkuntza sustatzea, sorkuntza hori Katalunian eta Kataluniatik kanpo ezagutaraztea eta zabaltzea, eta liburua eta irakurketa sustatzea.

2. Lege honen ondorioetarako, letra katalantzat joko da katalanezko literatura-ekoizpen osoa, edozein generotan egindakoa eta edozein bitartekoz zabaldua.

3. artikulua

Hauek izango dira Letra Katalanen Instituzioaren eginkizunak:

a) Katalanezko literatura-sorkuntza eta -azterlanak sustatzea, beka, pentsio, enkargu eta beste laguntza batzuen bidez, eta arreta espezifikoa eskaintzea egile berriak sartu eta zabaltzeari.

b) Literatura katalanaren ezagutza eta zabalkundea sustatzea haren hizkuntza-eremuan, betiere literatura-lanen irakurketa sustatuz gizarteko sektore eta estamentu guztietan eta ahal diren hedabide guztietan, eta literatura-ekoizpenaren eta egileen ezagutza sustatuz komunikabide modernoen edo arte-adierazpenen bitartez.

c) Literatura katalanaren ezagutza eta zabalkundea sustatzea estatuko eta estatutik kanpoko beste hizkuntza-arlo batzuetan, honako hauen bidez: antologiak eta aipamen deskribatzaileak eginez, katalanezko lanen kalitateko itzulpenak diruz lagunduz, argitalpen eleaniztunak argitaratuz eta mundu osoko unibertsitateekin, liburutegiekin, editoreekin, kritikarekin eta literatura-hedapenerako zentroekin harremanak izanez.

d) Katalanezko idazleen eta beste hizkuntza batzuetako idazleen arteko harremana sustatzea.

e) Idazleen artean haien gaitasunak komunikabide berrietara egokitzen laguntzeko jarduerak sustatzea, hala nola zinemako eta bideoko gidoiak egitea, irrati eta telebistarako idazketa, eta komikia.

f) Instituzioaren sorkuntzako helburuak betetzera bideratutako beste edozein ekimen bultzatzea.

4. artikulua

Honako hauek izango dira Letra Katalanen Instituzioaren organo artezkariak:

a) Gobernu Batzarra.

b) Zuzendaria.

c) Aholku Batzordea.

5. artikulua

1. Gobernu Batzarra batzarburuak, bi batzarburuordeek, batzarkideek eta idazkariak osatuko dute.

2. Batzarburua Kulturako sailburua izango da, eta batzarburuordeak, berriz, Ondare Idatzi eta Dokumentalaren zuzendari nagusia, eta Aholku Batzordeak bere kideen artetik aukeratutako idazle bat, zeinari dekano ere esan ahal izango baitzaio; batzarburuordeek batzarburuari lagunduko diote haren eginkizunetan eta hura ordeztuko dute bera ez dagoenean; idazkaria Kultura Saileko funtzionario bat izango da, saileko idazkari nagusiak izendatua, eta batzarraren bileretara joango da hitza duelarik, baina botorik ez.

3. Gobernu Batzarreko kideak honako hauek izango dira:

a) Kultura Zabaltzeko zuzendari nagusia.

b) Kultura Harremanen zuzendaria.

c) Kultura Koordinaziorako zuzendaria.

d) Ondare Idatzi eta Dokumentalaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuburu bat.

e) Ekonomia eta Finantza Sailak izendatutako kontu-hartzaile-eskuordea.

f) Zuzendaria.

g) Aholku Batzordeko zazpi ordezkari, batzordekideen artetik izendatuak.

4. Gobernu Batzarraren bileretara aztertzen diren gai zehatzetako adituak joan ahal izango dira, aholkularitza teknikoa emateko.

6. artikulua

Hauek dira Gobernu Batzarraren eginkizunak:

a) Instituzioaren funtzionamendua arautu behar duten barne-araubideko arauak onestea.

b) Urtero, instituzioaren jardun-plan orokorra onestea, Aholku Batzordeari entzun ondoren.

c) Urtero onestea kudeaketari, ustiapenari eta aurrekontuaren proiektuari buruzko memoria.

d) Instituzioaren goi-zuzendaritza egikaritzea.

e) Instituzioak atxikita dituen ondasunak eta funtsak administratzea.

f) Langile-zerrendak eta langile-beharrizanak proposatzea.

g) Instituzioaren jarduerak proiektatzea eta gainbegiratzea.

h) Zuzendariari laguntzea haren eginkizunak egikaritzen.

7. artikulua

1. Batzarburuaren eginkizunak izango dira:

a) Instituzioaren ordezkaria izatea.

b) Gobernu Batzarraren eta Aholku Batzordearen bileretarako deialdia egitea eta bilera horietako buru eta moderatzaile izatea, eta bozketetan sortzen diren berdinketak ebaztea, kalitateko botoarekin. Batzarburuak, komenigarritzat jotzen badu, Gobernu Batzarraren eta Aholku Batzordearen baterako bilkurak deitu ahal izango ditu.

c) Bilkuren aktak bere sinaduraz baimentzea.

d) Erregelamendu bidez eman ahal zaion beste zeinahi eginkizun.

2. Batzarburuak bere eginkizunak batzarburuordeetatik edozeini eskuordetu ahal izango dizkio.

8. artikulua

Idazkariaren eginkizunak izango dira:

a) Batzarraren eta batzordearen bilkuren aktak egitea.

b) Batzarraren eta batzordearen erabakien ziurtagiriak egitea.

c) Aktak eta erabakien ziurtagiriak bere sinaduraz baimentzea.

9. artikulua

1. Aholku Batzordeak Gobernu Batzarreko batzarburu, batzarburuorde eta idazkari berberak izango ditu, eta, gainera, honako kide hauek ere izango ditu:

a) Idazle Katalanen Elkartearen lau ordezkari.

b) Pen Cluben Zentro Katalanaren bi ordezkari.

c) Hizkuntza eta Literatura Katalanen Nazioarteko Elkarteko ordezkari bat.

d) Idazleen Elkargo-elkarteko Kataluniako Atal Autonomoaren ordezkari bat.

e) Hizkuntza Katalaneko Elkartearen bi ordezkari.

f) Editoreen Gremioaren ordezkari bat.

g) Ikaskuntza Katalanen Institutuaren ordezkari bat.

h) Hizkuntza Katalaneko Itzultzaile, Interprete eta Zuzentzaileen Elkarte Profesionalaren ordezkari bat.

i) Hizkuntza Katalaneko Idazle Gazteen Elkartearen ordezkari bat.

j) Haurrentzako Liburuaren Kontseilu Katalanaren ordezkari bat.

k) Letra Katalanen Ohorezko Saria arestien jaso duten hiru idazleak.

l) Ikus-entzunezko hedabideen hiru ordezkari, Aholku Batzordeak proposatuta Kulturako sailburuak izendatuak (zinema, irratia, telebista, prentsa, antzerkia, etab.).

2. Aholku Batzordeko kideek kargua utziko dute, eta bakoitzak ordezkatzen duen erakundeak hala erabakitzen duenean ordeztuko dira.

Letra Katalanen Ohorezko Saria jaso dutenei dagokienez, saridun berri bakoitzak automatikoki ordeztuko du antzinatasun handiena duena.

10. artikulua

Aholku Batzordea instituzioaren organo aholku-emailea izango da, eta eginkizun hauek izango ditu:

a) Iritzia ematea batzordeburuak, batzordeburuordeek edo Gobernu Batzarrak helarazitako gai guztiei buruz. Aholku Batzordeari entzun egin beharko zaio nahitaez, instituzioaren urteko jarduera-plana onetsi aurretik eta zuzendaria izendatu aurretik.

b) Aholkularitza ematea instituzioak laguntzak ematerakoan. Horretarako, Aholku Batzordeak ordezkaritza izan beharko du bekak, pentsioak eta gainerako laguntzak emateko instituzioak deitutako lehiaketen adjudikazioan parte hartzen duten epaimahai guztietan.

c) Instituzioaren helburuak hobeto betetzeko egokitzat jotzen dituen ekintzak proposatzea.

11. artikulua

1. Instituzioko zuzendariak zerbitzuburuaren kategoria izango du, eta Kulturako sailburuak izendatuko du Aholku Batzordeari entzun ondoren.

2. Zuzendariak eginkizun hauek izango ditu:

a) Instituzioaren administrazio-zuzendaritza egikaritzea.

b) Gobernu Batzarraren erabakiak exekutatzea.

c) Instituzioaren izenean, haren jardueretatik eratorritako kontratuak kudeatzea, indarrean dauden xedapenetan ezarritako mugen barruan.

d) Langileen zuzendaritza egikaritzea.

e) Jarduera-plana, kudeaketari eta ustiapenari buruzko urteko memoria eta aurrekontuaren aurreproiektua prestatzea.

f) Gastuak eta ordainketak agintzea bere gain hartzea.

12. artikulua

1. Hauek izango dira instituzioaren baliabideak:

a) Erakunde autonomo horri dagozkion esleipenak, Generalitaten aurrekontu-legeetan jasota daudenak.

b) Haren ondasun eta zerbitzuen kudeaketa eta ustiapenetik eratorritako diru-sarrerak.

c) Ondare-ondasunen fruituak, errentak edo interesak.

d) Erakundeen eta partikularren borondatezko ekarpenak edo dirulaguntzak.

e) Esleitu dakiokeen beste edozein baliabide.

2. Instituzioaren aurrekontua urtekoa izango da, eta erakunde autonomoen aurrekontuei buruzko legeriaren mende egongo da.

3. Generalitati dagozkion salbuespenak eta onura fiskalak izango ditu instituzioak.

13. artikulua

1. Letra Katalanen Instituzioaren administrazio-egintzen aurka, administrazio-prozedurari buruz indarrean dauden arauek ezarritako errekurtsoak jarri ahal izango dira, berezitasun hauekin:

a) Instituzioaren administrazio-egintza guztien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari.

b) Aparteko berrikuspen-errekurtsoa Generalitateko Kontseilu Betearazleari aurkeztuko zaio beti.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea bidezkoa izango da jurisdikzio honetako legean ezarritakoaren arabera.

3. Akzio zibil eta laboralen egikaritzea aplikazio orokorreko arauek eraenduko dute, eta aurretiazko erreklamazioa Gobernu Batzarrari zuzenduko zaio beti.

Xedapen iragankorra

Lege hau 1988ko aurrekontu-ekitaldian hasiko da aplikatzen. Baimena ematen zaio Ekonomia eta Finantza Sailari Letra Katalanen Instituzioari aurrekontu-zuzkidura egiteko, Kultura Sailaren 1988rako aurrekontuan dauden kredituekin. Jardueren ustiapenetik lortzen diren diru-sarrerek eragindako kredituak handituko dituzte, kredituon zenbateko berean.

Azken xedapenak

Lehenengoa.— Lege hau Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.— Kontseilu Betearazleak lege hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapen guztiak emango ditu. Bereziki, lege hau indarrean jarri eta hiru hilabeteko epean, Kontseilu Betearazleak Ondare Idatzi eta Dokumentalaren Zuzendaritza Nagusia berregituratuko du, eta Letra Katalanen Instituzioak bere gain hartutako eginkizunen arabera egokituko du.

Beraz, agintzen dut lege hau aplikatu behar zaien herritar guztiek lege hau betetzen lagundu dezatela eta auzitegi eta agintari eskudunek betearaz dezatela.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper