Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.9.22. 5/2022 Legea, maiatzaren 6koa, Gaztela-Mantxako sexu-aniztasunari eta LGTBI eskubideei buruzkoa


8.4.9.22. 5/2022 Legea, maiatzaren 6koa, Gaztela-Mantxako sexu-aniztasunari eta LGTBI eskubideei buruzkoa[1107]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, 2. artikuluan, hauxe ezartzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor diskriminatuko arraza, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio, politikako edo bestelako iritzi, sorterri edo gizarteko jatorri, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik». Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Ituna eta Eskubide Ekonomikoen, Sozialen eta Kulturalen Nazioarteko Ituna onetsita, Adierazpenaren edukia gauzatzen da.

[…]

Europar Batasunaren eremuari dagokionez, berdintasuna eta diskriminaziorik eza oinarrizko eta funtsezko printzipioetako bat da, eta hainbat tresna juridikotan islatu da, gai horretan ondare garrantzitsua sortuz. Horrela, Oinarrizko Eskubideen Europako Gutunak, 21. artikuluan, beren-beregi txertatu zuen diskriminazio ororen debekua, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko kide izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Definizioak

Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:

p) Diskriminazioari buruzko kontzeptuei dagokienez, honako definizio hauek hartzen dira kontuan:

3) Diskriminazio anizkoitza edo intersekzionala: diskriminazio anizkoitza gertatzen da pertsona bat diskriminatzen denean, sexu-orientazioagatik, sexu-identitateagatik, genero-adierazpenagatik edo sexu-garapenagatik ez ezik, beste diskriminazio-arrazoi batzuengatik ere, hala nola adinagatik, sexuagatik, arraza- edo etnia-jatorriagatik, nazionalitateagatik, erlijioagatik, desgaitasunagatik, gaixotasunagatik, egoera serologikoagatik, hizkuntzagatik, gizarte-mailagatik, migrazioagatik, administrazio-egoeragatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik. Apartatu honetan deskribatutako diskriminazio-kausak gertatzen direnean eta elkarri eragiten diotenean, diskriminazio intersekzionala sortzen da, diskriminazio-modu espezifiko gisa.

III. TITULUA
LGTBI pertsonen berdintasuna aniztasunean sustatzeko politika publikoak

VIII. KAPITULUA
Komunikazioaren eta informazioaren eremuko neurriak

50. artikulua.— Titulartasun pribatuko komunikabideen autorregulazioa sustatzea

2. Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordeak gizarte-komunikabideetako profesionalei sexu-aniztasunari buruzko prestakuntza ematea sustatuko du, eta autorregulazio-itunak bultzatuko ditu titulartasun pribatuko komunikabideetan, berdintasunaren errespetua eta sexu-orientazioagatiko, sexu-identitateagatiko, genero-adierazpenagatiko edo sexu-garapenagatiko diskriminazioaren debekua txerta ditzaten, bai informazio- eta publizitate-edukietan, bai erabilitako hizkuntzan. Horretarako, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordeak gomendioak egingo ditu, eta kode deontologikoak, jardunbide egokiak eta estilo-eskuliburuak garatzeko aholkuak emango ditu, LGTBI pertsonei askotariko eta berdintasunezko informazioa emateko.

Azken xedapenetako lehenengoa.— 4/2011 Legea, martxoaren 10ekoa, Gaztela-Mantxako Enplegu Publikoari buruzkoa, aldatzea

Aldatu egiten da Gaztela-Mantxako Enplegu Publikoari buruzko martxoaren 10eko 4/2011 Legea, eta honela geratzen da idatzita:

Bat. Aldatu egiten da 134.b) artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduketak: arraza-edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena, sexu-garapena, hizkuntza, iritzia, jaioterria edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial; bai eta jazarpena ere, haren arrazoia denean: arraza-edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena edo sexu-garapena, eta jazarpen morala, sexuala eta sexuan oinarritutakoa».

Bi. Apartatu hauek gehituko zaizkio 134. artikuluari: Falta oso astunak:

u) Edozein motatako indarkeria edo abusua (arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena, sexu-garapena, hizkuntza, iritzia, jaioterria edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial) jasan duten pertsonei benetako arreta edo laguntza emateari uko egitea.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper