Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.9.19. 3/2019 Legea, martxoaren 22koa, Gaztela-Mantxako Kontsumitzaileen Estatutuari buruzkoa


8.4.9.19. 3/2019 Legea, martxoaren 22koa, Gaztela-Mantxako Kontsumitzaileen Estatutuari buruzkoa[1104]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Arauak sortzeko jarraibide berriak txertatzea, genero-ikuspegia hizkera ulergarrian aplikatuz.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak. Xedea, aplikazio-eremua, definizioak eta printzipio gidariak

2. artikulua.— Definizioak

[…]

Egoera ahulean dagoen kolektibotzat hartzen dira babes berezia edo berezitua behar dutenak, hala nola kontsumitzaileak, horiek inguruabar pertsonal, sozial edo bestelakoengatik kaltebera daudenean, inguruabarrok kronikoak, aldi baterakoak edo bat-batekoak izan daitezkeelarik. Kolektibo kalteberatzat har daitezke, besteak beste, adina, egoera, gaitasunak, jatorria, etnia, hizkuntza, erlijioa edo kultura direla-eta, honako hauek: haurrak; nerabeak; adinekoak; pertsona alergikoak eta elikatzeko intoleranteak; genero-indarkeriaren biktimak; desgaitasuna duten pertsonak; gutxiengo etnikoak; gabezia ekonomikoak dituzten pertsonak; baztertze-arriskuan daudenak (soziala, finantzarioa, digitala edo beste edozein); hipersentikortasun elektromagnetikoa, kimikoa edo bestelakoa duten pertsonak, eta gutxiagotasun-, mendekotasun- eta kalteberatasun-maila handiagoa duten pertsonak, bai eta babesgabetasun-maila handiagoa dutenak ere. Erregelamendu bidez garatuko dira babes berezia behar duten kontsumitzaileen kolektiboen indizea edo protokoloak.

[…]

II. TITULUA
Eskubideak eta erantzukizunak

I. KAPITULUA
Eskubideak

2. atala
Osasunaren babesa eta segurtasuna

20. artikulua.— Ekoizpenerako, banaketarako, salmentarako eta zerbitzuak emateko erantzukizun erkideak

3. Kontsumitzaileen segurtasuna arriskuan jar dezakeen produktu bat merkaturatzeko bidea zehaztu nahi denean, kontsumo-arloan eskumena duen administrazioak ekoizleari, banatzaileari edo merkaturatzearen arduradunari eskatu ahal izango dio, zinpeko interpretearen edo harekin berdinetsitako baten bidez, estatuko hizkuntza ez-ofizialean aurkezten diren dokumentazio teknikoa, faktura edo bestelako dokumentuak itzultzeko.

III. TITULUA
Kontsumo-harremanak

III. KAPITULUA
Betebeharrak zerbitzuak ematean

1. atala
Xedapen orokorrak

80. artikulua.— Zerbitzuak ematen dituzten enpresek informazioa aurretiaz ematea

Araudi orokorrean edo sektorialean ezarritako beste informazio-eskakizun batzuk alde batera utzi gabe, zerbitzuak ematen dituzten enpresek kontsumitzaileen eskura jarri beharko dute, modu argi, zalantzaezin eta irisgarrian, kontratua egin aurretik eta, betiere, zerbitzua eman aurretik, honako informazio hau:

n) Kontratazioaren hizkuntza edo hizkuntzak, kontratua egin aurreko informazioa hizkuntza horretan eskaintzen ez denean.

82. artikulua.— Informazio osagarria

Zerbitzuak ematen dituzten enpresek, hartzaileak eskatuta, honako informazio osagarri hau jakinarazi beharko diote:

d) Enpresa zerbitzu-emaileak onartutako ereduzko kodeak, halakorik onartu badu, baita kode horiek bide elektronikoak baliatuz kontsultatzeko helbidea eta zein hizkuntzatan kontsulta daitezkeen ere; ereduzko kodetzat hartuko da irizpide etikoetan eta merkataritza-jardunbide egokian oinarritutako akordio edo arau-multzo oro, baldin eta lege-, erregelamendu- edo administrazio-xedapenek ezartzen ez badute kode hori, non zehazten baita zer portaera izango duten beren kontsumo-harremanetan hori betetzeko konpromisoa hartzen duten enpresek.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper