Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.9.17. 7/2014 Legea, azaroaren 13koa, Gaztela-Mantxan Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideak bermatzeari buruzkoa


8.4.9.17. 7/2014 Legea, azaroaren 13koa, Gaztela-Mantxan Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideak bermatzeari buruzkoa[1102]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Printzipio gidariak

Lege honen xedapenak aplikatu eta garatzeko, bai eta botere publikoek Gaztela-Mantxan jarduteko ere, Estatuko oinarrizko legerian adierazitako printzipio gidariei jarraituko zaie, bai eta honako printzipio hauei ere:

k) Administrazio-esparruan diskriminatzailea ez den hizkera ezartzea, eta hizkera hori suspertzea harreman sozial, kultural eta artistiko guztietan.

II. TITULUA
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta aukera-berdintasuna bermatzeko neurriak

II. KAPITULUA
Ekintza positiboko neurriak, diskriminazioaren aurkakoak eta desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea sustatzekoak

1. atala
Osasuna

12. artikulua.— Osasuna sustatzea, eta desgaitasun-egoerak edo egoeron areagotzea prebenitzea

5. Gaztela-Mantxako osasun-sistemak beharrezko neurriak hartuko ditu, eta programak, prozesu asistentzialak eta protokolo espezifikoak ezarriko ditu pertsonen osasun fisiko, mental eta sentsorialaren egoerari buruzko arriskuak goiz detektatzeko, baldin eta arrisku horiek ondorio mugatzaileak izan baditzakete jardueran, mugikortasunean, autozaintzarako gaitasunean, ikusmenean, entzumenean, hizkeran, ahotsean eta hizketan, ikaskuntzan eta aldez aurretik eskuratutako ezagutza edo trebetasunen aplikazioan, bai eta arrisku horien agerpenaren edo areagotzearen prebentziorako ere.

IV. KAPITULUA
Sentsibilizazio-neurriak

56. artikulua.— Gaztela-Mantxako Irrati-telebistako Ente Publikoa

2. Gaztela-Mantxako Irrati-telebistako Ente Publikoak, zerbitzu publiko gisa bete behar duen eginkizunean, hurrengo helburuak sustatuko ditu bere programazioan:

b) Hizkera ez-diskriminatzailea erabiltzea.

e) Zeinu-hizkuntza erabiltzen duen informazio-programa bat gutxienez astean behin zabaltzea.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper