Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.9.7. 10/2007 Legea, martxoaren 29koa, Gaztela-Mantxako Ikus-entzunezko Hedabideei buruzkoa


8.4.9.7. 10/2007 Legea, martxoaren 29koa, Gaztela-Mantxako Ikus-entzunezko Hedabideei buruzkoa[1090]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Irrati- eta telebista-zerbitzuak emateko printzipio gidariak

Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoak emandako gaikuntza-tituluen babesean irrati- eta telebista-zerbitzuak ematen dituztenek printzipio hauek bete beharko dituzte beren emanaldietan:

m) Gaztelaniaren osotasuna zaintzea, haren aberastasuna kontserbatzea, haren erabilera ona zaintzea, haren berrikuntzari erantzutea, eta hura babestea eta haren adierazpen eta agerraldi guztietan sustatzea.

II. TITULUA
Irrati- eta telebista-zerbitzuak emateko gaikuntza-tituluak

II. KAPITULUA
Udalerriek lurreko uhinen bidezko irrati- eta telebista-zerbitzu publikoa emateko emakidak

24. artikulua.— Pluraltasuna eta gizartearen parte-hartzea bermatzea

2. Lege honen 4. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, zerbitzu publiko hori printzipio hauek errespetatuz emango da:

g) Gure Konstituzioaren 14. artikuluan aitortutako berdintasun-balioak errespetatzea. Bereziki, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, aniztasuna errespetatzea, genero-ikuspegia txertatzea, ekintza positiboak sustatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.

III. KAPITULUA
Kable bidezko irrati- eta telebista-zerbitzua emateko baimenak

2. atala
Kable bidezko irrati- eta telebista-zerbitzua ematen dutenen betebeharrak

34. artikulua.— Operadore independenteen kanalak hedatzea

1. 30 telebista-kanal baino gehiago hedatzen dituzten kable bidezko irratia eta telebista hedatzeko zerbitzuen emaileek bermatu beharko dute gaztelaniaz emititzen diren kanalen % 30 gutxienez kanal independenteen titularrenak izatea, betiere kanal horien eskaintza nahikoa eta kalitate egokikoa bada, lege honetan, lege honen erregelamendu bidezko garapenean eta Estatuko oinarrizko legerian aurreikusitakoaren arabera.

2. Aurreko apartatuan ezarritako betebeharra dela eta, honako irizpide hauek hartu behar dira kontuan:

a) Ehuneko hori kalkulatzeko, kable bidezko irrati- eta telebista-difusioko zerbitzuaren titularrak Espainiako hizkuntzetako batean eskaintzen dituen telebista-kanalen guztizko kopurua hartuko da kontuan.

36. artikulua.— Desgaitasunen bat duten pertsonen irispidea

Kable bidezko irratia eta telebista hedatzeko zerbitzua emateko baimenen titularrek ziurtatu beharko dute hedapen-zerbitzuaren euskarri-zerbitzu gisa erabiltzen diren komunikazio elektronikoen sareek beharrezko baliabide teknikoak dituztela honako zerbitzu hauek transmititu ahal izateko: azpitituluak, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa, eta desgaitasuna edo beharrizan bereziak dituzten pertsonek irispidea izateko laguntza-zerbitzuak, baldin eta hedatutako kanaletan sartuta badaude.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper