13. artikulua.— Galiziako Xuntaren Kontseilua
2. Bereziki, Galiziako Xuntako Kontseiluari dagokio:
l) Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta sektore publiko autonomikoko erakunde publiko instrumentaletako hizkuntza-normalizazioko plana onestea.
51. artikulua.— Hizkuntza-betekizunak
1. Lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren administrazio publikoek pertsonen eskubide konstituzional eta linguistikoak bermatuko dituzte, bai galizierarekiko, Galiziako hizkuntza propio eta ofizial gisa, bai gaztelaniarekiko, Galiziako hizkuntza ofizial gisa.
2. Artikulu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Galiziako administrazio publikoetan galizieraren normalizazioa betetzeko eta Autonomia Erkidegoaren eremuan administrazio publikoekiko harremanetan galiziera erabiltzeko eskubidea bermatzeko, bai eta Galiziako botere publikoek galiziera normaltasunez erabil dezaten sustatzeko ere, hautaprobak egiten direnean lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren administrazio publikoetako lanpostuetara sartzeko, orduan proba horietan galiziera-azterketa bat sartuko da, salbu eta galiziera indarrean dagoen legeriaren arabera egiaztatua dutenentzat. Hautaketa-prozesuen deialdien oinarrietan ezarriko dira galiziera-ezagutzaren izaera eta balioespena.
3. Hautaproba horietako gainerako ariketetan, izangaiek eskubidea dute nahi duten Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofiziala aske aukeratzeko ariketok egitean, eta horrek, aldi berean, ariketen enuntziatuak hizkuntza berean jasotzeko eskubidea dakar, salbu eta galiziera bereziki jakitea eskatzen duten lanpostuetarako, zeren lanpostuotako probak hizkuntza horretan egin behar diren.
56. artikulua.— Hautaketa-sistemen motak
2. Oposizioa deialdian ezartzen diren proba teorikoak edota praktikoak gainditzean datza; proba horiek bide eman beharko dute izangaien gaitasuna zehazteko eta haien arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko.
Deialdira aurkeztutako lehiakideek, aurrez erabakita dagoenaren arabera, beren jakintza eta gaitasun analitikoa egiaztatu beharko dituzte ahoz edo idatziz, haiek dituzten gaitasunak eta trebetasunak erakusteko ariketak egin beharko dituzte, atzerriko hizkuntzak badakizkitela erakutsi, eta, hala dagokionean, ariketa fisikoak gainditu beharko dituzte.
74. artikulua.— Eginbeharrak eta ereduzko kodea
Lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren enplegatu publikoek ereduzko kode bat bete beharko dute, eginbehar hauek izango dituena:
s) Herritarrei arreta Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialean ematen zaiela bermatzea.
185. artikulua.— Falta oso astunak
1. Enplegatu publikoen falta oso astunak dira:
b) Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduerak: arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, hizkuntza, iritzia, sorlekua edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, bai eta arau-hauste oso astunak dira arraza edo jatorri etnikoan, erlijioan edo sinesmenetan, desgaitasunean eta adinean edo sexu-orientazioan oinarritutako jazarpenak eta jazarpen morala, sexuala eta sexuan oinarritutakoa.
Bederatzigarren xedapen gehigarria.— Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko administrazio bereziko kidegoetako eskalak eta espezialitateak
1. Goi-mailako fakultatiboen kidegoan eskala eta espezialitate hauek daude:
Izendapena |
Espezialitateak |
Azpitaldea |
Eginkizunak |
Titulazioa |
Hizkuntzako adituen eskala |
|
A1 |
– Galiziera-gaztelaniako, gaztelania-galizierako testuak berrikusi eta itzultzea. – Hizkuntza-aholkularitza. – Dokumentu-ereduak egitea. – Txostenak egitea. – Antzeko edukia duen edo aurreko eginkizunekin zerikusia duen beste edozein. |
Galiziar Filologiako lizentzia; Hispaniar Filologiako lizentzia, espezialitatea. Galiziera-portugesa; Galiziako Hizkuntza eta Literaturako gradua. |
2. Maila ertaineko fakultatiboen kidegoan eskala eta espezialitate hauek daude:
Izendapena |
Espezialitateak |
Azpitaldea |
Eginkizunak |
Titulazioa |
|||
Fakultatiboen eskala teknikoa |
Logopedia |
A2 |
– Tratamendu espezifikoak egitea, eragindako pertsonen ahotsaren edo hizkeraren artikulazioaren nahasmenduak edo alterazioak berreskuratzeko. […] |
– Logopediako diplomaduna edo logopeda-lanbidean jarduteko gaitzen duen titulazio bateko graduduna. |
|||
3. Teknikari fakultatiboen kidegoan eskala eta espezialitate hauek daude:
Izendapena |
Espezialitateak |
Azpitaldea |
Eginkizunak |
Titulazioa |
||
Zeinu-hizkuntza interpretatzeko eskala teknikoa |
|
B |
– Gorren eta entzuleen arteko komunikazio-bitartekaritza. – Arreta ikasgela barruko irakasjardun osoan, laguntza-geletan, pedagogia terapeutikoko geletan, eta entzumen eta hizkerako ikasgeletan, bai eta jarduera osagarrien garapenean ere. – Material didaktikoak zeinu-hizkuntzara egokitzea eta ikus-entzunezko material irisgarriak egiten parte hartzea. – Antolaketa-lanak egitea aniztasunari eta zentroko inklusioari buruzko sentsibilizazio-jardueretan. – Antzeko edukia duen edo aurreko eginkizunekin zerikusia duen beste edozein. |
– Zeinu-hizkuntzaren interpretazioa. |
||