Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.7.55. 10/2014 Legea, abenduaren 3koa, Irisgarritasunari buruzkoa


8.4.7.55. 10/2014 Legea, abenduaren 3koa, Irisgarritasunari buruzkoa[1048]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Xedea, printzipioak eta definizioak

3. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira oinarritzat:

i) Laguntza-neurriak: ingurunearen eta desgaitasuna duen pertsonaren arteko bitartekari gisa jarduten duten laguntzak, bizi-kalitatea hobetzeko edo autonomia pertsonala areagotzeko aukera ematen diotenak. Hauxe da sailkapena:

2) Laguntza pertsonala: desgaitasuna duten pertsonen komunikazioa edota mugikortasuna errazteko prestatutako pertsona, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpretea edo laguntzaile pertsonala.

I. TITULUA
Arkitektura-oztopoak, garraioan eta komunikazioan.
Irisgarritasunaren nazioarteko ikurra

II. KAPITULUA
Eraikuntzako irisgarritasunari buruzko xedapenak

3. atala
Suteetarako informazioa, seinaleak eta segurtasuna

25. artikulua.— Informazioa eta seinaleztapena

2. Segurtasun-informazioa erraz aurkitzeko moduko leku batean egongo da, eta erabiltzaile guztiek ulertzeko modukoa izango da, hizkera errazeko eta irakurketa errazeko euskarriak erabiliz.

3. Eraikinetako espazio eta ekipamenduak seinaleztatzeko, kontuan hartuko dira argiztapena eta gainerako baldintza bisualak, akustikoak eta, hala badagokio, ukimenezkoak eta hizkera errazekoak, zeinek ahalbidetuko baitute desgaitasun sentsoriala edo intelektuala duten pertsonek hauteman ahal izatea.

III. KAPITULUA
Garraioko irisgarritasunari buruzko xedapenak

1. atala
Irisgarritasuna garraio publikoan

30. artikulua.— Arau orokorrak

3. Garraio publikoko geltokietan (lurrekoetan, itsasokoetan eta airekoetan), Galiziako Autonomia Erkidegoaren edo toki-administrazioaren eskumenekoak badira eta bidaiarien trafikoaren garrantziaren arabera zehazten badira, zeinu-hizkuntzaren interpreteen eta gidari-interpreteen zerbitzua ematea sustatuko da, aurrez aurre edo teleinterpretazioaren bidez, bai eta informazioa emateko eta jendeari arreta emateko guneetan ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliz ere.

IV. KAPITULUA
Eraikuntzako irisgarritasunari buruzko xedapenak

34. artikulua.— Irisgarritasuna komunikazio- eta seinaleztapen-sistemetan

1. Galiziako administrazio publikoek komunikazioan oztopoak ezabatzea eta mekanismo eta alternatiba teknikoak eta giza mekanismoak ezartzea sustatu beharko dute, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpreteak, komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak herritar guztientzat irisgarri egon daitezen eremu guztietan, betiere Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortu eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituen urriaren 23ko 27/2007 Legean ezarritakoaren arabera. Era berean, irakurketa errazeko sistema erabiliko da eta komunikazio-sistemak egokituko dira, pertsona guztientzat irisgarriak eta ulergarriak izan daitezen.

2. Galiziako administrazio publikoek sustatuko dute zeinu-hizkuntzaren interpreteen prestakuntza, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen gidarien prestakuntza, betiere pertsonari zuzeneko komunikazioa errazteko eta, era berean, administrazio publiko guztietan langile espezializatu horiek egon daitezen sustatzeko.

3. Galiziako administrazio publikoen mendeko ikus-entzunezko komunikabideek neurri teknikoen plan bat egin eta behar bezala eguneratuko dute, betiere, eta azpititulazioa, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa txertatuz, desgaitasuna duten pertsonei informaziorako eskubidea bermatzeko, ikus-entzunezkoei buruzko legeria orokorrean berariaz ezarritako baldintzetan.

4. Era berean, gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek edo gor-itsutasuna dutenek zeinu-hizkuntzako profesionalekin eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoekin batera parte hartzeko duten eskubidea bermatuko da, parte-hartzeko eremu guztietan, publikoak zein pribatuak izan, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duen pertsonak hala eskatzen duenean.

Seigarren xedapen gehigarria.— Irisgarritasuna eta diseinua gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat

Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen irisgarritasun unibertsalari eta diseinuari buruzko aspektuek bete beharko dute urriaren 23ko 27/2007 Legean eta hura garatzen duen araudian ezarritakoa; izan ere, lege horrek Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortu eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen ditu.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper