Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.7.54. 2/2014 Legea, apirilaren 14koa, Galizian lesbianak, gayak, transexualak, bisexualak eta intersexualak tratu berdina izateari eta diskriminaziorik ez izateari buruzkoa


8.4.7.54. 2/2014 Legea, apirilaren 14koa, Galizian lesbianak, gayak, transexualak, bisexualak eta intersexualak tratu berdina izateari eta diskriminaziorik ez izateari buruzkoa[1047]

ZIOEN AZALPENA

1

[…]

Giza eskubideei buruzko nazioarteko legeriak eta nazioarteko hainbat tratatuk oinarrizko printzipio juridiko unibertsal gisa finkatzen dute berdintasuna. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak hauxe ezartzen du: “Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik”; adierazpen horretatik hasita, giza eskubideei buruzko nazioarteko legegintza-testu ugarik eta nazioarteko tratatu anitzek pertsonen berdintasuna oinarrizko printzipio juridiko unibertsal gisa aitortzen dute.

[…]

2000. urtean, EBk, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluan, sexu-orientazioagatiko diskriminazioa legez gaitzesten du: Diskriminazio oro debekatuta dago, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Diskriminazioaren kontzeptua

4. Diskriminazio anizkoitza egongo da pertsona bat bere sexu-orientazioagatik edota genero-identitateagatik diskriminatzen denean beste diskriminazio-kausa batzuekin batera, hala nola, adina, erlijioa edo sinesmenak, ustea edo iritzia, sexua, arraza- edo etnia-jatorria, ezintasuna, gaixotasuna, hizkuntza, egoera ekonomikoa edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, betiere diskriminazio-modu espezifiko bat sortuz. Diskriminazio anizkoitzari, haren izaeragatik, arreta berezia eskainiko zaio, eta, bereziki, sexu-orientazioarekin edota genero-identitatearekin batera sexu-kausa duen diskriminazioari, betiere nazioarteko, Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko legeriarekin bat etorriz.

II. TITULUA
LGTBI kolektiboaren berdintasuna, ikusgarritasuna eta diskriminaziorik eza sustatzeko politika publikoak

X. KAPITULUA
Komunikazioaren eremuko neurriak

31. artikulua.— Berdintasuna komunikabideetan sustatzea

Galiziako Xuntak bermatuko du, titulartasun autonomikoko komunikabideen bitartez eta berak parte hartzen duen edo dirulaguntza ematen dien komunikabideen bitartez, gizarteko pertsona guztien irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabea transmititzea, betiere dirulaguntza horren eraginkortasuna baldintzatuz eta adierazpen- eta informazio-askatasuna urratu gabe. Ondorio horietarako, honako hauek sustatuko dira::

[…]

– Hizkuntza edota irudi ez-diskriminatzaileak modu sexistan ez erabiltzea, publizitatearen eremuan bereziki.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper