Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.7.53. 1/2014 Legea, martxoaren 24koa, Portuges Hizkuntzari Probetxua atera eta Lusofoniarekiko Loturak indartzen dituena


8.4.7.53. 1/2014 Legea, martxoaren 24koa, Portuges Hizkuntzari Probetxua atera eta Lusofoniarekiko Loturak indartzen dituena[1046]

ZIOEN AZALPENA

Gaur egungo mundu globalizatuan, Galiziako instituzioek, Galiziaren potentzialtasunak aprobetxatzeko konpromisoa hartuta, nazioarteko hizkuntza baliagarritzat hartu behar dute galiziera, eta hori garaiz adierazi zuen 2012ko Dia das Letras eguna hartu zuen egileak, zeina Comissão Galega do Acordo Ortográfico da Lingua Portuguesaren presidenteorde izatera iritsi baitzen.

Portugesa, garai bateko Gallaezian jaioa, nazioarteko hogei antolakunderen lan-hizkuntza da, Europar Batasuna barne, baita bederatzi herrialdetako eta Txinako Macao lurraldeko hizkuntza ofiziala ere. Horien artean, Brasil eta sortzen ari diren beste ekonomia emergente batzuen moduko potentzia ekonomikoak daude. Hego hemisferioan gehien hitz egiten den hizkuntza da.

Beharrezkoa da portugesaren irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea, besteak beste, enpresek eta instituzioek gure hizkuntza-abantaila aprobetxa dezaten; izan ere, balio horrek agerian uzten du aldameneko herrialde bateko hizkuntza ofizialak mundu osoan duen garrantzia, kontuan hartuta, halaber, hainbat bloketan gero eta garrantzi handiagoa du, hala nola Portugesaren Herrialdeen Erkidegoan.

Galiziako berezko hizkuntzak, portugesarekin ulerterraza denez, lehiarako abantaila baliotsua ematen die Galiziako herritarrei alderdi askotan, batez ere kulturan, baina baita ekonomian ere. Horregatik, prestakuntza- eta komunikazio-metodoak eman behar dizkiegu, oso gertukoa dugun eta nazioarteko proiekzio handia ematen digun hizkuntza batean naturaltasunez moldatzeko.

Beraz, Galiziako garapen soziala, ekonomikoa eta kulturala hobetzeko, abantaila historiko hau hobeto balioztatzeko ahal diren neurri guztiak sustatu behar dituzte agintariek.

Azaldutako guztiagatik, Galiziako Parlamentuak eta nik, Galiziako Autonomia Estatutuaren 13.2 artikuluarekin eta Xuntari eta haren presidenteari buruzko otsailaren 22ko 1/1983 Legearen 24. artikuluarekin bat etorriz, erregearen izenean, portuges hizkuntzari probetxua atera eta lusofoniarekiko loturak indartzen dituen legea aldarrikatzen dut.

TITULU BAKARRA

1. artikulua

Galiziako botere publikoek portugesa eta kultura lusofonoak ezagutzea sustatuko dute, Galizia portugesez hitz egiten duten herrialde eta erkidegoekin lotzen duten lotura historikoetan sakontzeko, betiere Galiziarentzat harreman ekonomiko eta sozialek izaera estrategikoa dutelako Galizia-Portugalgo iparraldea izeneko Euroeskualdearen esparruan.

2. artikulua

Galiziako Gobernuak apurka-apurka sartuko du portugesaren ikaskuntza atzerriko hizkuntzen eskumenen eremuan, Galiziako Autonomia Erkidegoko irakaskuntza-zentroetan.

3. artikulua

Era berean, maila guztietako harremanak sustatu beharko dira portugesa hizkuntza ofizial duten herrialdeekin, eta hori Galiziako Gobernuaren helburu estrategiko bat izango da. Bereziki sustatuko da: enplegatu publikoek hizkuntza hori ezagutzea; instituzioek era guztietako foro lusofonoetan parte hartzea —ekonomia, kultura, ingurumena, kirola, etab.—, bai eta Galiziako Autonomia Erkidegoan ekitaldiak antolatzea ere, portugesa hizkuntza ofizial duten lurraldeetako erakundeak eta pertsonak haietan egonaraziz.

4. artikulua

1. Galiziako Xuntak behar beste neurri positibo sustatu eta bultzatuko ditu Gobernuaren aurrean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Ikus-entzunezko Mugarik Gabeko Zerbitzuen 2007/65/EE Zuzentarauko xedapenak aplikatzeko, betiere Galiziako Autonomia Erkidegoaren eta Portugalgo Errepublikaren arteko telebista- eta irrati-emanaldien elkarrekikotasuna erraztu eta ahalbidetze aldera, azken herrialde horrekin hizkuntza-ondarea partekatzen baitu.

2. Galiziako Irrati-Telebistako Konpainiak ikus-entzunezko ekoizpenen eta programa osoen edo horien zatien trukeak sustatuko ditu telebistako generoetan, baita ikus-entzunezko proiektu berrien arloko lankidetza ere, ekoizpen-bitarteko teknikoak eta giza bitartekoak erabiltzeko elkarlana, eta ikus-entzunezko ekoizpenari edo enpresa-kudeaketari aplikatutako ezagutza elkarrekin partekatzea, portugesez diharduten telebistekin, batez ere elkarrekiko eta elkarrenganako onurarako aukera handienak lor ditzaketen eremuetan.

5. artikulua

Galiziako Gobernuak urtero txosten bat egingo du lege hau betetzeari buruz; txosten horretan zehatz-mehatz jasoko dira gauzatutako ekintzak, horien kostua eta hurrengo ekitaldirako egiten dituen aurreikuspenak. Txosten hori Galiziako Parlamentura bidaliko da.

Azken xedapenetako lehenengoa

Baimena ematen zaio Galiziako Xuntako Kontseiluari lege hau erregelamendu bidez gara dezan.

Azken xedapenetako bigarrena

Lege hau indarrean jarriko da, Galiziako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper