Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.7.51. 7/2013 Legea, ekainaren 13koa, Galiziartasunari buruzkoa


8.4.7.51. 7/2013 Legea, ekainaren 13koa, Galiziartasunari buruzkoa[1044]

ATARIKO TITULUA
Printzipio orokorrak

1 artikulua.— Xedea

3. Era berean, lege honek balioan jarri eta aitortzen du emigrazioak eta atzerriko erkidego galiziarrek Galiziako kultura, hizkuntza, historia eta tradizioen defentsan, zabalkundean eta loturan egindako ekarpena.

I. TITULUA
Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erakundeak

I. KAPITULUA
Galiziar erkidegoak

7. artikulua.— Xedeak

Galiziako Autonomia Erkidegoak aitortzen du Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erkidegoak galiziarrak direla, eta eskubidea dutela Galiziako herriaren bizitza soziala, kulturala eta ekonomikoa partekatzeko eta haietan lankidetzan aritzeko, honako xede hauekin:

c) Galiziako errealitate sozial, kultural, linguistiko, ekonomiko eta politikoaren ezagutza sustatzea, Galiziak bere ingurune sozioekonomikoan dituen potentzialtasunak sustatuz eta hedatuz.

d) Galizieraren ezagutza, zabalkundea eta erabilera sustatzea, bai eta galizierazko kultura-sorkuntza eta -ekoizpena ere, bai erkidegoko kideen artean, bai harrera-gizarteetan.

k) Galiziako gazteek Galiziatik kanpo parte har dezaten sustatzea, honako helburu hauek dituzten programetan edo ekintzetan: gazteek gizartean parte har dezaten sustatzea; elkartasunezko eta aniztasunarekiko errespetuzko balioak sustatzea; prestakuntza eta informaziorako irispidea hobetzea; lan-merkatuan sartzeko bideak sustatzea, edo galiziar erkidegoen edo zentro laguntzaileen xedeetan aurreikusitako beste edozein bide. Galiziako Gobernuak bereziki zainduko du Galiziatik kanpo dauden galiziar herritarren ondorengoak galiziar kultura, hizkuntza eta gizartera sartzea; horretarako, haien antolakundeei laguntza emango die, eta galiziar kolektibitatearen ordezkaritza-organoetan aktiboki parte hartzea sustatuko du, eta beharrezko berrikuntza sustatuko dute Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erkidegoetako zuzendaritza-organoetan.

8. artikulua.— Betekizunak

1. Lege honetan jasotako eskubideak egikaritzeko, Galiziako Autonomia Erkidegoak galiziar erkidegoen galiziartasuna aitortuko die galiziar erkidegoei, baldin eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:

h) Galiziako kultura eta hizkuntza hedatzea, haiek ezarrita dauden lurraldeetan zabalkunde-tailerrak eta -jarduerak eginez.

II. KAPITULUA
Beste erakunde galiziar batzuk

15. artikulua.— Galiziako kultura aztertzeko eta zabaltzeko zentroak

1. Galiziako Autonomia Erkidegoak Galiziatik kanpo bizi diren Galiziako herritarrek eratutako erakundeei eta organismoei lagunduko die, bai eta Galiziakoak ez diren herritarrek osatutakoei ere, baldin eta azken hauen funtsezko helburua, estatutuetan aitortua, Galiziako kultura eta hizkuntza aztertzea eta zabaltzea bada, eta haien egoitza soziala Galiziatik kanpo badago. Autonomia Erkidegoak ematen duen laguntzan, erakunde horien antzinatasuna eta garrantzi kulturala ebaluatuko dira, bai eta haien jarduerek gizartean duten eragina ere.

II. TITULUA
Galiziartasuna aitortzearen irismena

23. artikulua.— Galiziartasuna aitortzearen irismena kultura-arloan

1. Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erkidegoen galiziartasuna aitortzeak kultura-ordenan honako hauek dakartza:

b) Galiziera beren erkidegoen eremuan ezagutzeko eta zabaltzeko eskubidea.

f) Galiziako hizkuntza, kultura eta tradizioen gozamena zaintzeko eta sustatzeko kultura-jarduerak eta ikuskizunak bultzatzen laguntzeko eskubidea.

III. TITULUA
Galiziako Autonomia Erkidegoak garatu beharreko galiziartasunaren aldeko jarduketak

27. artikulua.— Kultura-arloko jarduketak

Kulturaren eremuan, Galiziako Autonomia Erkidegoak, Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erkidegoekin lankidetzan, honako jarduketa hauek garatuko ditu, besteak beste:

a) Kultura-eremuko sustapen- eta suspertze-jarduketak.

Galiziako Autonomia Erkidegoak, galiziar erkidegoen bitartez eta instituzio espezializatuen lankidetzarekin, Galiziako hizkuntza, kultura eta tradizioen ezagutza erraztuko duten zerbitzu didaktikoak eta ikus-entzunezkoak antolatuko ditu.

b) Argitalpen-funtsa.

Galiziako Autonomia Erkidegoak bermatuko du galiziar erkidegoentzat argitalpen-funts bat eskuratzea, zeinak joko baitu Galiziako historia, artea, hizkuntza eta errealitate soziala hobeto ezagutzera.

Galiziar Erkidegoen Kontseiluak Galiziako Xuntarekin batera lan egingo du funts hori osatzeko eta erkidego horien artean banatzeko irizpideak ezartzen.

c) Prestakuntza.

Autonomia Erkidegoaren eskumenen esparruan, Galiziako Xuntak galiziar erkidegoak finkatuta dauden lurraldeetan Galiziako hizkuntza, historia eta kultura ezagutzea eta prestatzea sustatuko du, galiziar erkidegoekin lankidetzan.

VII. TITULUA
Lankidetza-akordioak eta nazioarteko tratatuak

60. artikulua.— Estatuaren ekintza bultzatzea gizarte- eta kultura-arloan

Galiziako Autonomia Estatutuaren 7.2 eta 35.3 artikuluetan aurreikusitakoaren babesean, Galiziako Autonomia Erkidegoak Espainiako estatuari eskatu ahal izango dio, baimena eman dezan, beharrezkoa denean, beste estatu batzuekin harreman sozialak edota kulturalak ezartzeko aukera ematen duten tratatuak edo hitzarmenak egin eta Gorte Nagusietara aurkez ditzala, baldin eta harreman horiek kultura- edo hizkuntza-lotura bereziak badituzte edo galiziar erkidegoak badaude, Galiziako herriaren gizarte- eta kultura-balioak sustatzeko eta suspertzeko.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper