Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.7.47. 5/2012 Legea, ekainaren 15ekoa, Galiziako Liburutegiei buruzkoa


8.4.7.47. 5/2012 Legea, ekainaren 15ekoa, Galiziako Liburutegiei buruzkoa[1040]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Titulu honetan arreta berezia merezi du Galiziako Liburutegiari emandako zereginak, zeinak baitira Galiziako liburutegi-sistemaren liburutegi nagusia izatea, galiziar kulturaren zentro sustatzailea izatea, eta Galiziako bibliografia-ondarea berreskuratzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko koordinatzailea izatea, ondare hori edozein egoeratan dagoela ere. Haren lanean garrantzi berezia du Galizian egindako kultura-ekoizpena eta galizieraz egindakoa berreskuratzeak eta hedatzeak, zeren galiziar liburua garrantzitsua baita, kultura-euskarri desberdinekin batera, gure kulturaren elementu sakon eta sustraituenak berreskuratzen. Galiziako kulturarekiko erantzukizun horretan, Galiziako Liburutegiak zeregin nagusia eta bultzatzailea izan behar du. Gainera, liburutegi-sistema osoak partekatu behar du hura, eta, bereziki, liburutegi publikoen eta eskola-liburutegien sare edo sistemek; izan ere, Europako Parlamentuaren 1998ko urriaren 23ko Ebazpenak, liburutegi publikoek gizarte modernoan duten zereginari buruzkoak, adierazten duenez, instituzio horiek “garrantzi berezia dute berezko hizkuntza, literatura eta kultura bizirik mantentzeko”. Era berean, bere gain hartzen du atzerriko Galiziako Liburutegi Sistemaren ordezkari gisa duen zeregina, batez ere nazioko eta nazioarteko eremuetan.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Liburutegien printzipioak eta balioak

Hauek dira liburutegien arloan aplikatuko diren printzipioak eta balioak:

h) Beste liburutegi-sistema, liburutegi, artxibo eta museo batzuekin elkarlanean aritzea, Galiziako hizkuntza-eremukoekin bereziki.

I. TITULUA
Galiziako liburutegien sistema

6. artikulua.— Sisteman sartuta dauden liburutegietako titularren betebeharrak

Betebehar hauek dituzte Galiziako liburutegien sisteman sartuta dauden liburutegien pertsona fisiko edo juridiko titularrek:

f) Liburutegiek bermatuko dute lege hau argitaratu ondoren sortutako baliabide tekniko eta informatiboak, eta beren katalogoak irisgarri daudela Erkidegoko hizkuntza ofizialetan.

10. artikulua.— Galiziako Liburutegia

1. Galiziako Liburutegia Galiziako liburutegien sistemako liburutegi nagusia da; liburutegien arloan eskumena duen sailari atxikitako administrazio-organoa da, arlo horretan eskumena duen zuzendaritza-zentroaren bitartez, eta Santiago de Compostelan izango du egoitza.

2. Hauek dira haren eginkizunak:

a) Galiziako bibliografia-ondarea, Galiziako bibliografia-ekoizpena eta Galiziako hizkuntza- eta gai-eremuarekin lotutako bibliografia-ekoizpena berreskuratzea, biltzea, kontserbatzea, aberastea eta zabaltzea.

II. TITULUA
Galiziako liburutegi publikoen sarea

II. KAPITULUA
Liburutegi-zerbitzuak emateko araubidea

20. artikulua.— Liburutegi publikoen eginkizunak

Hauek dira liburutegi publikoen eginkizunak:

d) Galiziako berezko kulturari eta hizkuntzari laguntza aktibo espezifikoa ematea.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper