Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.7.46. 2/2012 Legea, martxoaren 28koa, Galiziakoa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak babesteari buruzkoa


8.4.7.46. 2/2012 Legea, martxoaren 28koa, Galiziakoa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak babesteari buruzkoa[1039]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Kontsumitzaileen eskubideei buruzko titulua beste bost kapituluk osatzen dute: kontsumitzaileek jasandako kalte-galerak konpondu eta ordaintzeari buruzkoak; babes juridiko, administratibo eta teknikoari buruzkoak; hizkuntzari buruzkoak; kontsumitzaileen eskubideei buruzko prestakuntzari, hezkuntzari eta zabalkundeari buruzkoak, eta kontsumitzaileen entzunaldiari, kontsultari eta ordezkaritzari buruzkoak.

[…]

I. TITULUA
Kontsumitzaileen eskubideak

I. KAPITULUA
Kontsumitzaileen eskubideak

11. artikulua.— Kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak

Legeak babestutako kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak honako hauek dira:

i) Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izatea, ordenamendu juridikoan aurreikusitakoaren arabera.

II. KAPITULUA
Kontsumitzaileen segurtasuna eta osasuna babestea

19. artikulua.— Dokumentazioaren arloan enpresek dituzten erantzukizunak

5. Produktu baten segurtasunaren ebaluazio egokia egiteko beharrezkoa bada, agintari eskudunak produktuaren ekoizle, banatzaile edo arduradun den enpresari eskatu ahal izango dio Galiziako hizkuntza ofizialez bestelako hizkuntza batean aurkeztutako dokumentazio teknikoa edo beste edozein dokumentu itzultzeko.

III. KAPITULUA
Kontsumitzaileen interes ekonomiko legitimoen babesa, eta ondasun, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa

23. artikulua.— Zerbitzuak ematen dituzten enpresek informazioa aurretiaz ematea

3. Zerbitzuak ematen dituzten enpresek, hartzaileak eskatuta, honako informazio osagarri hau jakinarazi beharko diote:

d) enpresa zerbitzu-emaileak onartutako ereduzko kodeak, halakorik onartu badu, baita kode horiek bide elektronikoak baliatuz kontsultatzeko helbidea eta zein hizkuntzatan kontsulta daitezkeen ere;

33. artikulua.— Kontsumitzailearen arretarako zerbitzuak

5. 46. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, kontratua edo kontratazio-eskaintza egin zen hizkuntza berean eman beharko zaio erantzuna erreklamazioari. Edozelan ere, bermatu beharko da erreklamazioei Galiziako hizkuntza ofizialetako batean erantzungo zaiela.

VI. KAPITULUA
Hizkuntza

45. artikulua.— Administrazioarekiko harremanetan hizkuntza

1. Kontsumoaren alorrean eskumena duen administrazioak egiten dituen komunikazio guztiak galizieraz egingo dira, salbu eta komunikazioaren hartzaileak espresuki adierazi badu bere aukera Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako bati buruz.

2. Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo ondorioak izan behar dituzten egintzak edo komunikazioak gaztelaniaz egingo dira, ondorioak non izan behar dituzten kontuan izan gabe.

3. Galiziako kontsumoko administrazioari zuzendutako eskabideak edo komunikazioak Galiziako hizkuntza ofizialetako batean idatzi beharko dira.

4. Kontsumoko administrazioari Galiziako hizkuntza ofiziala ez den beste hizkuntza batean bidalitako edozein dokumenturekin batera zinpekoa ez den itzulpena aurkeztu beharko da, salbu eta interes orokorreko premiazko arrazoi batengatik zinpeko itzulpena eskatzen den kasuetan.

46. artikulua.— Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak

1. Kontsumitzaileek kontsumo-harremanetan eskubidea dute Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko, betiere kontratazioa Galiziako Autonomia Erkidegoan egin bada edo bertan adierazi bada adostasuna, bai eta Galizian jasotako publizitate-, eskaintza-, sustapen- edo komunikazio-kasuetan ere.

2. Espainian merkaturatutako ondasun eta zerbitzuen etiketatzean eta aurkezpenean gaztelania erabiltzeari buruzko legezko eta arauzko eskakizunak eta horien salbuespenak alde batera utzi gabe, Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izango da produktuen etiketatzean, eta Galizian egindako publizitatean, eskaintzetan, sustapenetan edo merkataritza-komunikazioetan.

3. Administrazio autonomikoak galiziera sustatuko du erosketa-eskaintzan, informazio finkoan eta dokumentazioan, kontsumitzaileen arteko harremanetan, eta kontsumitzaileen eta eskaintzaileen arteko harremanetan.

III. TITULUA
Zehapen-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

82. artikulua.— Arau-hauste astunak

Astun gisa kalifikatuko dira ondoko arau-hausteok:

33. Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak urratzea.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper