Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.7.43. 9/2011 Legea, azaroaren 9koa, Galiziako Ikus-entzunezko Komunikabide Publikoei buruzkoa


8.4.7.43. 9/2011 Legea, azaroaren 9koa, Galiziako Ikus-entzunezko Komunikabide Publikoei buruzkoa[1036]

ZIOEN AZALPENA

Galiziarako Autonomia Estatutuaren 34.3 artikuluak ezartzen duenez, Estatuaren oinarrizko arauen esparruan, Autonomia Erkidegoak bere telebista, irratia eta prentsa arautu, sortu eta mantendu ahal izango ditu, bai eta, oro har, komunikabide sozial guztiak ere, bere helburuak betetzeko. Estatutu-eskumen horretan oinarrituta, Galiziako Parlamentuak uztailaren 11ko 9/1984 Legea onetsi zuen, Galiziako Irrati-Telebista Konpainia sortzekoa, zeinak aukera eman zuen galizierazko ikus-entzunezko komunikabide publikoak abian jartzeko.

Harrezkero, Televisión de Galiciak eta Radio Galegak ekarpen erabakigarria egin dute galiziera normalizatzeko, Galiziako herriaren identitatea indartzeko, Galiziako kultura sustatzeko eta herrialdeko ikus-entzunezko industria bultzatzeko. Haiek sortu zirenetik ia hiru hamarkada igaro ondoren, eta Irrati eta Telebistaren Estatutuari buruzko urtarrilaren 10eko 4/1980 Legea eta Telebistaren Hirugarren Kanalari buruzko abenduaren 26ko 46/1983 Legea indargabetuta, beharrezkoa da Galiziako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa ematen duen erakundearen araubide juridikoa egokitzea Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege berriaren arabera, eta, oro har, ingurune sozial, ekonomiko eta tekniko berriaren arabera; izan ere, ingurune horrek azken urteetan sustraitik aldatu ditu ikus-entzunezkoen merkatuan eta merkatu teknologikoan diharduten eragileek dituzten baldintzak.

[…]

Lege honen bidez, halaber, RTVG korporazioa inguruabar teknologiko berrien arabera egokitu nahi da; inguruabarron adibide dira teknologia digitala agertzea edo Internet eduki-lehiakide bihurtzea. Helburu hori lortzeko, hartutako beste neurri batzuen artean, RTVG korporazioari araubide juridikoa, ondare-araubidea eta antolaketa-araubidea eman zaizkio, zeinek bide emango baitute emanaldiak doitzeko eta horiek publikoan duten eragina merkatuaren bilakaera teknologikoetara eta joeretara egokitzeko. Hori guztia, zerbitzua ematen duen erakundeak lehiakorra izaten jarrai dezan, eta, beraz, tresna eraginkorra izan dadin Galiziak herri gisa duen identitatea hezurmamitzeko, eta haren adierazpen nagusia, hizkuntza, hedatzeko eta normalizatzeko.

[…]

I. TITULUA
Xedea eta printzipio orokorrak

3. artikulua.— Estaldura-eremua

2. RTVG korporazioaren emanaldien estaldura Galiziako Autonomia Erkidegoarekin mugakide den eta kultura- eta hizkuntza-kidetasunak dituen autonomia-erkidego baten lurraldera zabaldu ahal izango da, horretarako hartzen den akordioaren ondoren, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrak xedatzen duen bezala.

4. RTVG korporazioak lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango ditu ikus-entzunezko zerbitzuak ematen dituzten erakundeekin, zertarako eta Galizian eta kultura portugaldarreko herrialdeetan galizieraz eta portugesez ikus-entzunezko edukiak ekoizteko edo zabaltzeko.

4. artikulua.— Printzipio inspiratzaileak eta irismena

1. RTVG korporazioaren ikus-entzunezko komunikazio-jarduerak honako printzipio hauek izango ditu oinarri:

b) Galiziako kultura eta hizkuntza sustatzea eta zabaltzea, bai eta Galiziaren identitatea defendatzea ere.

f) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea, genero-ikuspegia txertatzea, ekintza positiboak sustatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.

5. artikulua.— Zerbitzu publikoaren xedea

1. Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa interes ekonomiko orokorreko funtsezko zerbitzua da, zeinaren helburua baita irrati, telebista eta lineako informazio-zerbitzuen multzo posible bat ekoitzi, editatu eta hedatzea, mota guztietako publikoentzako programazio orekatu eta askotarikoak izango dituena; programaziook, berriz, genero guztiak estaliko dituzte, gizartearen informazio-, kultura-, hezkuntza- eta entretenimendu-beharrizanak asetzeko, komunikabideetan pluralismoa zaintzeko eta galizieraren erabilera sustatzeko.

6. artikulua.— Galizieraren erabilera

RTVG korporazioaren hizkuntza galiziera da; beraz, sozietate horrek ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua galizieraz emango du, eta sozietate horren mendeko langileei, beren atazak egikaritzean, egiten dizkien komunikazioak galizieraz egingo zaizkie.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper