Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.7.42. 7/2011 Legea, urriaren 27koa, Galiziako Turismoari buruzkoa


8.4.7.42. 7/2011 Legea, urriaren 27koa, Galiziako Turismoari buruzkoa[1035]

ZIOEN AZALPENA

1

[…]

Turismoaren dimentsio sozial hori ez da soilik enplegua sortzeko gaitasunean oinarritzen, ezpada aberastasuna hobeto sortzeko eta banatzeko aukerei ere egiten die erreferentzia, betiere baliabideetan aberatsak diren baina azpiegituretan txiroak diren zonak indartuz eta eragile publiko eta pribatuen ekimenen artean sortzen diren sinergiak aprobetxatzeko jarduketa-eremuak ezarriz. Horregatik, Galizian turismoa oso garrantzitsua da lurralde-berrorekarako eta gizarte-kohesiorako faktore gisa, lurraldea hezurmamitzeko tresna gisa. Hala ere, garapen turistikoak iraunkorra izan behar du, Galiziaren irudia oinarritzen den baliabideekiko errespetuzkoa: natura, ingurumena eta paisaia, baina baita kultura- eta hizkuntza-ondarea ere, bereziki Done Jakue bideak, enogastronomia, tradizioak eta ohiturak; azken batean, berezko kultura. Alderdi horiek, zeinek Galizia helmuga bakar eta bereizgarri bihurtzen baitute, izan behar dute administrazioen eta enpresa turistikoen sustapen-komunikazioaren ardatz, horiek elkarrekin lan egin behar baitute Galizia marka turistiko global gisa hartuta.

[…]

2

[…]

II. kapituluak turismoa sustatzeko neurriak arautzen ditu; neurrion bidez hauxe lortu nahi da: turismoa bultzatzea, Galiziako baliabide bereziak balioetsiz, zeinen oinarri baitira berezko kultura eta hizkuntza, eta herri-sustrai sakonak dituzten tradizioak, bai eta sendotutako eta parte-hartze handiko jaiak ere, zeinek lortu ahal izango baitute Galiziako turismo-intereseko jaien aitortza.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Xedea eta helburuak

2. Hauek dira lege honen helburuak, eta Administrazio autonomikoak horietara egokituko ditu bere jarduketak:

j) Sektorearen profesionalizazioa bultzatzea, giza baliabideen prestakuntza hobetuz turismo-sektoreko lan-baldintzak hobetzeko, bereziki teknologia berrien erabilerari eta hizkuntza-gaitasunei dagozkienez.

II. TITULUA
Turismo-erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak

17. artikulua.— Diskriminaziorik ezerako eskubidea

Turismo-erabiltzaileak eskubidea du diskriminaziorik ez jasateko, turismo-enpresen establezimenduetan sartzean eta turismo-zerbitzuak jasotzean, arrazoi hauek direla eta: desgaitasuna, arraza, hizkuntza, nazionalitatea, jatorria edo bizilekua, sexua, sexu-aukera, erlijioa, iritzia edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial, betiere Konstituzioak eta gaiari buruzko gainerako araudi espezifikoak ezarritakoarekin bat etorriz.

IV. TITULUA
Turismo-enpresen antolamendua

II. KAPITULUA
Turismo-jarduera garatzeko oinarrizko aspektuak

37. artikulua.— Pertsonek turismo-jardueran dituzten eskubideak babestea

Enpresek, turismo-produktuak konfiguratu eta zabaltzean edo beste turismo-zerbitzu batzuk ematean, konfigurazio eta zabalkunde horiek ezin izango dute amu gisa eduki pertsonen sexu-esplotazioa edo duintasunari eragiten dion beste edozein aspektu, turismoaren munduko kode etikoan aurreikusitakoaren arabera, eta bereziki zainduko da hizkuntzaren edota irudien erabilera ez-sexista diruz lagundutako ekintzen publizitatean, bereziki Interneten.

VII. TITULUA
Turismoa sustatzea eta suspertzea

II. KAPITULUA
Sustapen- eta suspertze-neurriak

95. artikulua.— Laguntzak eta dirulaguntzak

3. Laguntzak eta dirulaguntzak ematean, lehia askeari buruzko arau orokorrak eta Europar Batasuneko zuzenbidea errespetatuko dira. Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14.11 artikuluan eta Galiziako Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako uztailaren 16ko 7/2004 Legearen 18.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, kontuan hartuko da hizkuntzaren edota irudien erabilera ez-sexista diruz lagundutako ekintzen publizitatean, bereziki Interneten.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper