Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.4.64. 10/2022 Legea, abenduaren 23koa, Balear Uharteetako Haur eta Gazteentzako Hezkuntza-aisialdiari buruzkoa


8.4.4.64. 10/2022 Legea, abenduaren 23koa, Balear Uharteetako Haur eta Gazteentzako Hezkuntza-aisialdiari buruzkoa[914]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren 30. artikuluak eskumen esklusiboa ematen dio Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoari honako gai hauetan: kirol eta aisialdian; kirol- eta aisialdi-jardueren sustapen, plangintza eta koordinazioan (12. apartatua); gazterian; gazteriari zuzendutako politika, plan eta programen diseinu eta aplikazioan (13. apartatua); gizarte-ekintza eta -ongizatean (15. apartatua), eta adingabeen babesean (39. apartatua). Era berean, Estatutuaren 35. artikuluaren arabera, autonomia-erkidegoak eskumen esklusiboa du katalana irakasteko, Balear Uharteena berarena baita; katalanaren erabilera normalizatzeak, berriz, erkidegoko botere publikoen helburuetako bat izan behar du.

[…]

Aipatutako aisialdiaren arloko araudiaz gain, lege hau egitean bereziki kontuan hartu dira honako hauek: 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean osorik babestekoa; 9/2019 Legea, otsailaren 19koa, Balear Uharteetako Haurren eta Nerabeen Arretari eta Eskubideei buruzkoa; 3/1986 Legea, apirilaren 29koa, Balear Uharteetako Hizkuntza Normalizazioari buruzkoa; eta, berdintasunaren eta aniztasunarekiko errespetuaren balioak sustatzeari dagokionez, 8/2016 Legea, maiatzaren 30ekoa, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen eskubideak bermatu eta LGTBI fobia desagerrarazteari buruzkoa; eta 11/2016 Legea, uztailaren 28koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa.

[…]

V

[…]

Legearen aplikazio-sektoreak ere zehazten dira —hezkuntza-aisialdiko prestakuntza, eta prestakuntza hori ematen duten eskolak, haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerak, hezkuntza-aisialdiko profesionalak, eta haur- eta gazte-instalazioak—, eta eremu horietako jarduketak eraendu behar dituzten printzipio gidariak eratzen dira: ekitatea, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, eta sexu-orientazioarekiko, genero-adierazpen edo -identitatearekiko errespetua; jarduerak eta zerbitzuak parte-hartzaileen adinera eta inguruabarretara egokitzea; kalitatea; giza eskubide unibertsalen sustapena, berrikuntza, ikerketa eta ekintza; ebaluazioa eta autoebaluazioa, zerikusia duten instituzioekiko lankidetza eta koordinazioa, eta katalana sustatzea hezkuntza-aisialdiko jardueren komunikazio-hizkuntza gisa.

[…]

Azken bi xedapen iragankorren gaiak hauek dira: haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntza-eskoletako irakasleek katalanaren ezagutzak egiaztatzeko duten betebeharra betetzeko epea, bai eta aurreko araudiaren arabera gazte-aterpetzat hartzen diren instalazioei aplikatu beharreko araubide iragankorra ere.

[…]

Azken xedapenetako lehenengo hiruren bidez, zenbait dekretu aldatzen dira. Azken xedapenetako lehenengoak aldatu egin du 15/2003 Dekretua, otsailaren 14koa, Balear Uharteetako Haurren eta Familien Kontseilua sortu, eta organoaren osaeran Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko kide bat eta Balear Uharteetako Gazteriaren Kontseiluan dauden aisialdiko erakundeetako bi ordezkari sartzeko funtzionamendua arautzen duena. Garrantzitsua da gazteen aisialdiaren sektorea haurren eta nerabeen interesak defendatu nahi dituen kontseilu horretan ordezkatuta egotea.

[…]

Era berean, azken xedapenetako hirugarrenak abuztuaren 3ko 26/2018 Dekretua aldatzen du, zeinaren bidez Mallorcako Uharte Kontseiluari eskualdatzen baitzaizkio Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioak gazteriaren eta aisialdiaren arloan dituen berezko eskumenei datxezkien eginkizunak eta zerbitzuak, eta zehazten du ezen Balear Uharteetako Gobernuak uhartez gaindiko zerbitzuak baino ez duela ikuskatzeko ahala izango, eta uharteetako kontseiluen esku uzten dituela honako hauei buruzkoak: aisialdiko eta gazteentzako instalazioak, hezkuntza-aisialdiko jarduerak, prestakuntza-eskolak, eta haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntza-ikastaroak. Azkenik, hamaikagarren xedapen gehigarria txertatu da dekretuan, betiere hezkuntza-aisialdiko jardueretako zuzendaritza-langileek zein begiraleek katalan arloko prestakuntza izan dezaten aurreikusteko.

[…]

VI

[…]

[…] Azkenik, kalitate- eta sinplifikazio-printzipioak betetze aldera, testua hizkera ulergarrian egitea erabaki da, eta lege bakar batean bateratu da hezkuntza-aisialdiaren lege-erregulazioa, betiere hura kontsultatu eta aplikatu ahal izateko.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio gidariak eta jardun-ildoak

1. Lege honen printzipio gidariak dira:

i) Katalana komunikazio-hizkuntza izatea hezkuntza-aisialdiko jarduera eta zerbitzuetan.

II. TITULUA
Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiaren arloko eskumen-araubidea

I. KAPITULUA
Administrazio eskudunak

8. artikulua.— Administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza

2. Balear Uharteetako administrazio publikoek lankidetzan jardun behar dute haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko zerbitzuak, jarduerak eta instalazioak errazago egin daitezen. Era berean, administrazio bakoitzak ingurumenaren, mugikortasunaren, hizkuntza-politikaren, hezkuntzaren, gazteriaren, kirolaren eta lurralde-antolamenduaren arloetan eskumena duten sailak koordinatu behar ditu, helburu berarekin, besteak beste.

III. TITULUA
Prestakuntza haur eta gazteen aisialdian

12. artikulua.— Definizioa

1. Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntzatzat hartzen da hezkuntza ez-formalaren eremua, zeinaren helburua baita haurren eta gazteen aisialdia egoki erabiltzera bideratutako jardueren eta tekniken bidez ikastea eta gaitasunak eta trebetasunak eskuratzea, betiere lege honen 3. artikuluan ezarritako printzipio gidarien eta jardun-ildoen esparruan.

2. Prestakuntza horren ezaugarriak eta hartzaileak kontuan hartuta, uharteetako kontseiluek bereziki zaindu behar dute prestakuntza arautzen duen araudia betetzen dela, batez ere prestakuntza hori ematen duten eskolek bete behar dituzten betebeharrei eta irakasleen prestakuntzari dagokienez, bai eta lege honetan eta garapen-araudian ezarritako kalitate-printzipioei eta -betekizunei dagokienez ere.

3. Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntzak kontuan izan behar du adingabea dela interes gorena, eta kontuan hartuko ditu, gainera, genero-ikuspegia, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, indarkeria-mota ororen prebentzioa, bereziki indarkeria matxistena, eta garapen afektibo-sexuala.

4. Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdirako prestakuntzak bermatu behar du prestakuntza hori jasotzen duten pertsonek jarrera positiboak hartzen dituztela katalanaren erabilera eta Balear Uharteetako kultura eta ingurunearen ezagutza errazteko.

13. artikulua.— Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntza-eskolak

1. Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntza-eskolak dira helburu hauek dituztenak: haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko eremuan lan egiten duten langileak gaitzea, eta, erregelamenduz ezarritako programa ofizialekin bat etorriz, haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jardueren begirale- eta zuzendari-diplomak lortzeko eman behar dituzten ikastaroak ematea, betiere diplomok uharteetako kontseiluen ardura duten sailek luzatu behar dituztelarik. Erregelamendu bidez arautu behar da, era berean, zeintzuk diren katalanaren betekizun akademikoak eta ezagutza-betekizunak eskola horiek ematen duten prestakuntzan parte hartzeko.

14. artikulua.— Prestakuntza-eskola bat eratzeko betekizunak eta beste betebehar batzuk

3. Erregelamendu bidez zehaztu behar da zeintzuk diren eskolek funtzionatzeko bete behar dituzten betekizunak, zeinek, gutxienez, hauek izan behar baitituzte:

b) Proiektu pedagogiko bat izatea, gutxienez honako hauek jasoko dituena: eskolaren xedeak eta helburuak, eman nahi dituen ikastaroak, plangintza didaktikoa, ikaskuntza-metodologia, eta ikasleen eta prestakuntza-prozesuaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko tresnak. Proiektu pedagogikoak gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna jaso behar du printzipio orokor gisa, eta neurri zehatzak ezarri behar ditu hezkidetzari eta indarkeria matxistak desagerrarazteari dagozkienez, bai eta eskolaren funtzionamenduaren eta ematen duen irakaskuntzaren hizkuntza-aspektuak aurreikusi ere.

d) Gutxienez hiru irakaslez osatutako klaustro bat izatea; klaustro horrek, erregelamenduz ezarritako betekizun akademikoak betetzeaz gain eta gutxienez katalanaren B2 maila egiaztatua izateaz gain, hezkuntza-aisialdiko jardueren zuzendariaren diploma edo haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerak zuzentzeko eta koordinatzeko profesionaltasun-ziurtagiria izan beharko du, garapen-araudian ezartzen den proportzioan.

7. Informazio-errotulazioan, adierazleetan eta instalazioetako hizkuntza-paisaia osatzen duten gainerako elementuetan, finkoetan nahiz behin-behinekoetan, katalanak agertu behar du beti. Era berean, jendearen eskura egon behar duten dokumentuek gutxienez katalanez idatzita egon behar dute.

IV. TITULUA
Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerak

21. artikulua.— Hasteko eta garatzeko beharrezko betekizunak

3. Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerek erregelamenduz jarduera-mota bakoitzerako zehazten diren baldintzak bete behar dituzte, eta, edozelan ere, honako hauek:

a) Hezkuntza-proiektu bat izatea, honako hauek jasoko dituena: hezkuntza-aisialdiko jardueren diseinua, justifikazioa, helburuak, komunikazio-hizkuntza (atzerriko hizkuntzan murgiltzeko proiektuak izan ezik), jarduera-programa, hartzaileak, denboralizazioa, giza baliabideak, baliabide materialak eta ebaluazioa. Hezkuntza-proiektua urtekoa edo jarduera baten espezifikoa izan daiteke, edo urtebetekoa ez den aldi baterako zenbait jarduera barne har ditzake.

V. TITULUA
Haur- eta gazte-instalazioak

23 artikulua.— Definizioak

1. Haur- eta gazte-instalazioak haurrak eta gazteak hartzera berariaz bideratutako azpiegiturak dira, betiere haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerak garatzeko, edo gazteei aldi baterako ostatua emateko lan- edo prestakuntza-arrazoiengatik. Kanpoan geratzen dira haur eta gazteentzako orientazio esklusiborik ez duten instalazioak, zeinak geratzen baitira kasuan kasuko eraikuntza- edo jarduera-motaren berezko araudiaren mende.

2. Halakotzat hartuak izateko, haur- eta gazte-instalazioek helburu pedagogiko edota sozial argia izan behar dute, eta helburu hori hezkuntza-proiektuan eta ohiko jardueran islatu behar dute.

3. Haur- eta gazte-instalazioak iraunkorrak edo sasoikoak izan daitezke, eta honela sailkatzen dira: gaua igarotzeko eta ez igarotzeko instalazioak.

4. Haurrak eta gazteak hezkuntza-aisialdiko jardueren esparruan hartzen dituzten eta gaua igarotzeko aukera ematen duten instalazioen artean, honako hauek hartzen dira kontuan:

a) Aisialdirako aterpea: gazteei eta gazte-taldeei erabilera kolektiboko logelen bidez ostatua emateko erabiltzen den establezimendua, zeinak eskaintzen baititu beste erabiltzaile batzuekin partekatutako zerbitzuak eta espazioak, betiere autoantolaketa eta elkarreragina errazteko.

Aterpe horiek gehienez 150 plaza izan ditzakete Mallorca uhartean, 80 plaza Menorca eta Eivissa uharteetan, eta 60 plaza Formentera uhartean. Muga horiek ez zaizkie aplikatuko hezkuntza-aisialdiko ibilbideagatik berezi-bereziak diren instalazio publikoei.

b) Haur- eta gazte-kanpamentua: aire zabaleko ekipamendua, non ostatua kanpin-dendetan edo antzeko beste elementu eramangarri batzuetan egiten den, zenbait elementu finkorekin, behar bezala egokituta egon behar duelarik haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerak eta aisialdiko jarduerak garatzeko.

c) Kolonien etxea: hezkuntza-aisialdiko jardueretan eta aisialdiko jardueretan parte hartzen duten haurren edo gazteen taldeei ostatua ematera bideratzen den establezimendua, zeinak bete behar baititu erregelamendu bidez zehazten diren baldintzak.

d) Gazteen aterpea: hiriguneetatik kanpo eta natura-ingurunean kokatutako eraikina, non ostatu-zerbitzua espazio batean edo batzuetan ematen den, espaziook konpartimentatuta egonda edo egon barik.

e) Erregelamendu bidez ezartzen diren beste batzuk.

5. Lana edo prestakuntza dela-eta gazteei aldi baterako ostatua emateko erabiltzen diren instalazioen artean, gazteen egoitzak daude, hau da, ikasketak edo lana direla-eta familiaren etxetik kanpo aldi baterako ostatua hartu behar duten gazteentzako establezimenduak.

6. Gaua igarotzeko aukerarik ematen ez duten instalazioetan, oro har, honako hauek sartzen dira, nahiz eta honako hauek eduki ahal izan:

a) Baserri-eskolak: nekazaritza- eta abeltzaintza-tekniketan aisialdian lan didaktikoa egiteko espazio nahikoak eta egokiak eskaintzen dituzten eraikinak.

b) Natura-gelak: natura-ingurunearen ezagutzan eta ingurumen-hezkuntzan aisialdiko lan didaktikorako instalazio nahikoak eta egokiak eskaintzen dituzten eraikinak.

c) Prestakuntza-aisialdiko haur- edo gazte-zentroak: jabetza publikoko edo pribatuko lokalak edo eraikinak dira, zeinek hartzen baitituzte haurrak eta gazteak aisialdian heztea helburu duten edo hezkuntza-aisialdiko jarduera jarraituak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

7. Haur- eta gazte-instalazioek, lege honetaz gain, haiei dagokien sektoreko legeriak ezarritako betekizunak bete behar dituzte, bereziki hauei buruzkoak: erabiltzaileen segurtasuna, higiene- eta osasun-baldintzak, ingurumenekoak, hirigintzakoak eta arkitektonikoak, larrialdi-planak ezartzeari buruzkoak, eta irisgarritasun unibertsala bermatzen dutenak. Era berean, informazio-errotulazioan, adierazleetan eta instalazioetako hizkuntza-paisaia osatzen duten gainerako elementuetan, finkoetan nahiz behin-behinekoetan, katalanak agertu behar du beti. Era berean, jendearen eskura egon behar duten dokumentuek, hala nola prezioen zerrendak, erreklamazio-orriak eta barne-araubideko erregelamenduak, gutxienez katalanez idatzita egon behar dute.

26. artikulua.— Abian jartzeko betekizunak eta funtzionamendua

4. Bermatu behar da ezen instalazioko langileek erabiltzaileak katalanez artatu ahal izango dituztela.

VI. TITULUA
Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiaren sektoreko profesionalak, zerbitzuak eta eragileak

II. KAPITULUA
Prestakuntza haur eta gazteen hezkuntza-aisialdian

31. artikulua.— Definizioa

Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko zerbitzuak dira lege honetan aurreikusitako jarduera guztiak, bai eta arlo horretan egin daitezkeen beste guztiak ere, baldin eta administrazio publikoek, beren eskumen-eremuaren arabera, zerbitzuok modu erregularrean eta jarraituan ematen badituzte, lege honen 1. artikuluan ezarritako helburuak betetzeko. Administrazioek bereziki jagongo dute ezen katalana kalitatezkoa, segurua eta komunikazio-hizkuntza izango dela, eta ekitate-baldintzak zainduko dituzte haiek bultzatzen dituzten jardueretan parte hartzeko.

VII. TITULUA
Zehapen-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak

53. artikulua.— Arau-hausteak, oro har, haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiaren arloan

1. Oro har, haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiaren arloko arau-hauste arinak dira honako ekintza edo ez-egite hauek, betiere astuntzat edo oso astuntzat jo behar ez badira:

h) Zentroan edo establezimenduan ikurrak, iragarkiak edo jendaurrean nahitaez erakutsi behar den dokumentazioa gutxienez katalanez ez erakustea ikusteko moduko leku batean; uko egitea nahitaezko informazioa edo dokumentazioa emateari, edo indarreko araudian eskatutako formalitateak bete gabe haiek erakustea.

3. Oro har, haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiaren arloko arau-hauste oso astunak dira honako ekintza edo ez-egite hauek:

f) Gazteentzako zerbitzuak ematean edo gazteentzako jarduerak egitean, honakoak sustatu edo dakartzaten jarduketak egitea: arrazakeria, xenofobia, emakumeen aurkako indarkeria edo, oro har, sexu edo genero, jatorri, adin, iritzi, erlijio, egoera zibil, sinesmen, genero, sexu-aukera, dibertsitate funtzional edo kognitibo, hizkuntza edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial, edo balio demokratikoen aurkako bestelako portaerak egitea eta, bereziki oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurkako portaerak egitea.

54. artikulua.— Arau-hauste espezifikoak haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntzaren arloan

2. Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntzaren arloko arau-hauste astunak dira honako ekintza edo ez-egite hauek, betiere oso astuntzat jo behar ez badira:

e) Honako informazio hauek biltzen dituzten dokumentuak ez aurkeztea: aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenari edo hasieran aurkeztutako dokumentazioari buruzko edozein aldaketaren berri ematen dutenak; urteko programazioa; jardueraren urteko laburpena; lineako irakaskuntzaren ehunekoaren adierazpena; eskolako irakasleen zerrenda; metodologia; proiektu pedagogikoaren hizkuntza-aspektuak; eta ikasturte bakoitzeko ebaluazio- eta komunikazio-irizpideak, erregelamendu bidez ezartzen den edukiarekin. Ez aurkeztutzat joko da garapen-araudian ezarritako aurkezpen-epetik hiru hilabete igarota aurkezten den dokumentazioa.

57. artikulua.— Arau-hauste espezifikoak haur- eta gazte-instalazioen arloan

1. Haur- eta gazte-instalazioen arloko arau-hauste arinak dira honako ekintza eta ez-egite hauek, betiere astuntzat edo oso astuntzat jo behar ez badira:

b) Lege honen 23.5 artikuluan ezarritakoa ez betetzea, betiere informazio-errotulazioak, instalazioko hizkuntza-paisaia osatzen duten gainerako elementuek eta aipatzen den gainerako dokumentazioak zein hizkuntzatan egon behar duten agertzen denari buruz.

Hirugarren xedapen iragankorra.— Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntza-eskoletako irakasleek katalanaren ezagutzak egiaztatzeko duten betebeharra betetzeko epea

Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntza-eskolek bi urteko epea dute, lege hau indarrean jartzen denetik, lege honen 14. artikuluko 3. apartatuaren d) letran irakasleei ezartzen zaien katalanaren ezagutza-baldintza betetzeko.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Balear Uharteetako Haurren eta Familien Kontseilua sortu eta haren funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 15/2003 Dekretua aldatzea

Aldatu egiten da Balear Uharteetako Haurren eta Familien Kontseilua sortu eta haren funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 15/2003 Dekretuaren 2. artikuluaren 1. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Balear Uharteetako Haurren eta Familien Kontseilua honela osatu behar da:

»d) Kideak.

[…]

»Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko ordezkari bat.

[…]».

Azken xedapenetako bigarrena.— Gazteriari buruzko uztailaren 26ko 10/2006 Legea partzialki garatzen duen uztailaren 6ko 23/2018 Dekretua aldatzea

27. Uztailaren 6ko 23/2018 Dekretuari hamaikagarren xedapen gehigarria gehitzen zaio, eduki honekin:

«Hamaikagarren xedapen gehigarria. Katalanezko prestakuntza, katalanez hitz egiten den lurralde batean derrigorrezko bigarren hezkuntza egin ez duten zuzendarientzat edo begiraleentzat.

»Balear Uharteetako administrazio publikoek katalanaren ikastaroak sustatuko dituzte, bai eta hura erabiltzea faboratzen duten jarrera positiboak eta katalanaren hizkuntza-modalitateak ere, eta Balear Uharteetako berezko kultura eta ingurunea ezagutzeko ikastaroak sustatuko dituzte haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jardueren zuzendari edo begiraleen artean, baldin eta horiek derrigorrezko bigarren hezkuntza katalanez hitz egiten den lurralde batean egin ez badute».


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper