Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.4.61. 5/2022 Legea, uztailaren 8koa, Balear Uharteetako Gazte-politikei buruzkoa


8.4.4.61. 5/2022 Legea, uztailaren 8koa, Balear Uharteetako Gazte-politikei buruzkoa[911]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Eta hori guztia katalanaren erabilera eta ezagutza sustatuz, Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren eta Balear Uharteetako Hizkuntza-normalizazioari buruzko apirilaren 29ko 3/1986 Legearen arabera. Abiapuntua hauxe da: baldin eta bermatu behar bada gazteek bizitza sozialean, kulturalean, politikoan eta ekonomikoan erabateko parte-hartze demokratikoa izango dutela, ezinbestekoa da lurraldeko bi hizkuntza ofizialak ezagutzea. Ildo horretatik, legeak aurreikusten du administrazio publikoek beharrezko antolamendu- eta prestakuntza-jarduerak egin behar dituztela katalanaren ezagutza eta erabilera errazteko, eta legeak gazteen sektore publiko zein pribatuari helarazten dio gazteen hizkuntza-eskubideen bermea, eta, bereziki, katalanez jabetzeko eskubidea eta hizkuntza hori aktiboki eta pasiboki erabiltzekoa.

Edozelan ere, lege honek errespetatu egiten du autonomia-estatutuak uharteetako kontseiluen eskumenei dagokienez duen zentzu eta espiritua, alde batera utzi gabe Gobernuak eremu horretan dituen koordinazio-eskudantziak eta irakaskuntzaren eta enpleguaren arloko betearazpen-eskudantziak.

III

[…]

III. titulua gazte-politika hutsei buruzkoa da, eta lau kapitulu ditu. Lehenengoan, politika horren helburu orokorrak adierazten dira, zeinak baitira gazteen bizi-baldintzak hobetzea, helduarora igarotzeko dauden beharrizanei erantzutea, haien bizipenak eta esperientziak erraztea, eta bizitza politikoan, ekonomikoan, sozialean eta kulturalean integrazio eta parte-hartze eraginkorra sustatzea. Era berean, politika horiek gidatu behar dituzten printzipio gidariak adierazten dira, eta aurreko legean aurreikusitakoei (unibertsaltasuna, zeharkakotasuna, plangintza, koordinazioa eta berdintasuna) honako printzipio berri hauek gehitzen dira: osotasuna, hurbiltasuna, belaunaldiartekotasuna, ekitatea, erantzukidetasuna, gardentasuna eta kontuak ematea, intersekzionalitatea, eta hizkuntza-araubidera egokitzea. Era berean, gazte-politiken edukiari heltzen dio, eta helburu orokorra —gazteen bizi-kalitatea hobetzea, bereziki gizarte-bazterketako egoeran daudenena— eta espezifikoak adierazten ditu. II. kapituluak beren-beregi aipatzen du zein eremuri eragin behar dien lehentasunez gazte-politikak: gazteen emantzipazioa —bereziki aipatuta hezkuntza eta prestakuntza, enplegua eta etxebizitza—, bizitza osasungarriaren sustapena, ahalduntzea eta parte-hartzea, eta gazteen eskubideen bermea eta jokabideen eta balioen sustapena.

[…]

IV

[…]

Kalitate-printzipioari dagokionez, kontuan hartu dira lege-aurreproiektuen forma eta egiturari buruzko jarraibideak, Gobernu Kontseiluaren 2000ko abenduaren 29ko erabaki baten bidez onetsiak. Sinplifikazioari dagokionez, hizkera laua aukeratu da, teknizismorik gabea, eta arau-multzo bakar batean bateratu da gazte-politiken erregulazioa, kontuan hartu barik zein den politika horiek gauzatzen dituen administrazio bakoitzaren saila.

[…]

III. TITULUA
Balear Uharteetako gazte-politikak

I. KAPITULUA
Printzipioak eta eduki orokorra

24. artikulua.— Printzipio gidariak

Balear Uharteetako edozein administrazio publikok egiten duen gazte-politikaren printzipio gidariak honako hauek dira:

j) Intersekzionalitatea. Gazte-politikei heltzeko, unean-unean dauden desberdintasun-ardatzen arteko interakzioa hartu behar da kontuan, hala nola generotik, jatorritik, hizkuntzatik, klase sozialetik, askotariko gaitasunetatik, sexualitatetik edo aniztasun etnikotik eratorritakoak, besteak beste.

k) Hizkuntza-araubidera egokitzea. Gazte-politikak autonomia-estatutuaren 4. artikulura egokitu behar dira, eta kontuan izan behar dute, estatutu beraren 35. artikuluaren arabera, katalana normalizatzea Balear Uharteetako autonomia-erkidegoko botere publikoen helburuetako bat dela.

25. artikulua.— Gazte-politiken edukia

Administrazio publikoen gazte-politikek lege honen 5. artikuluko eskubideen erabateko garapena bermatu behar dute, bereziki gizarte-bazterketako egoeran dauden gazteen artean, eta, horregatik, helburu hauek izan behar dituzte:

m) Kulturarako irispidea bermatzea eta gazteen sorkuntza eta hizkera artistiko eta sortzaileen garapena laguntzea, bereziki katalanez egindakoena, betiere gizarte berritzaile baten esparruan.

n) Katalanaren eta Balear Uharteetako kulturaren ezagutza eta erabilera indartzea gizarteratzeko tresna gisa, eta haien sustapena, errespetua, elkar ezagutzea eta kultura-trukea sustatzea.

s) Gazteen mugikortasun-, topaketa- eta truke-programak bultzatzea Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoan, katalanez hitz egiten den lurraldeetan, Espainiako Estatuko gainerako lurraldeetan eta mundu osoan, bereziki Europan eta Mediterraneoko Arkuan, betiere Balear Uharteetako gazteek beste kultura-errealitate batzuk ezagutu ahal izan ditzaten.

II. KAPITULUA
Gazte-politiken lehentasunezko eremuak

1. atala
Gazteen emantzipazioa

27. artikulua.— Hezkuntza eta prestakuntza

Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan bultzatzen dituzten gazte-politikek honako helburu eta jardun-ildo hauek izan behar dituzte, hurrenez hurren:

j) Katalana, Balear Uharteetako hizkuntza propioa dena, ezagutzeko eta erabiltzeko jarrera positiboa hartzea, eta, oinarri horretatik abiatuta, hizkuntza-aniztasunarekiko eta hizkuntzak ikasteak dakartzan abantaila pertsonal, akademiko, profesional eta ludikoekiko jarrera positiboa izatea.

4. atala
Gazteen eskubideen bermea

35. artikulua.— Gazteen eskubideak bermatzea

Balear Uharteetako Gobernuak, uharteetako kontseiluek eta toki-administrazioko erakundeek eskubideen bermearen arloan bultzatzen dituzten gazte-politikek honako helburu eta jardun-ildo hauek izan behar dituzte:

k) Hizkuntza-eskubideak bermatzea sektore publikoak zein pribatuak sustatu eta gazteei zuzendutako politika, zerbitzu eta jarduketetan.

l) Behar adina baliabide jartzea katalanez ez dakiten gazteek autonomia-estatutuaren 4.2 artikuluak aitortzen dien eskubidea egikaritu ahal izan dezaten eta hizkuntza ondo menderatu ahal izan dezaten.

IV. TITULUA
Gazteen parte-hartzea

II. KAPITULUA
Balear Uharteetako Gazteriaren Kontseilua

1. atala
Xedapen orokorrak

59. artikulua.— Helburua eta eginkizunak

1. Hauek dira Balear Uharteetako Gazteriaren Kontseiluaren xedeak:

i) Balear Uharteetako kultura sustatzea, bereziki katalana eta kultura, berezko nortasun-ezaugarrien adierazgarri eta gizarteratzeko tresna gisa, eta, hizkuntzaren kasuan, sustapen pertsonal, akademiko eta laboralerako tresna gisa.

V. TITULUA
Gazte-politikak gauzatzeko profesionalak eta tresnak

I. KAPITULUA
Gazte-politiketako eta gazteriaren eremuko profesionalak

78. artikulua.— Gazte-politiketako eta gazteriaren eremuko profesionalak

3. Gazteentzako zerbitzuen sistema publikoaren antolamenduak behar adina langile izan behar ditu, zerbitzuak ematerakoan efizientzia, eraginkortasuna eta kalitatea bermatzeko beharrezkoak diren prestakuntza, titulazioa, ezagutzak, gaitasunak, hizkuntza-gaitasuna eta lan-egonkortasuna eta gizarte- eta lan-aintzatespena lortzeko.

II. KAPITULUA
Gazte-politikak gauzatzeko tresnak

1. atala
Gazte-zerbitzuak

82. artikulua.— Gazteentzako informazio- eta dinamizazio-zerbitzuak

3. Gazteentzako informazio- eta dinamizazio-zerbitzu publikoen funtzionamenduak bat etorri behar du Balear Uharteetako hizkuntza-erabilerak arautzen dituen araudiarekin.

4. atala
Gazte-ekipamenduak

93. artikulua.— Definizioa

1. Gazte-ekipamenduak informaziorako eta/edo dinamizazio soziokulturalerako gune zibikoak dira, zeinak zuzentzen baitzaizkie gazteei soilik; ekipamenduok badituzte azpiegiturak eta baliabideak, eta haien helburua hauxe da: parte-hartzea, informazioa, gazteen elkarte-sarearekiko lankidetza eta gazteentzako arreta sustatzea. Hezkuntza-aisialdiko instalazioak ez dira ekipamendutzat hartzen.

3. Uharteetako kontseiluek erregelamenduz ezarriko dute zein diren ekipamenduon tipologia eta ezaugarriak, ea ekipamendu horiek hizkuntza-erabilerak araudira egokitzen diren eta, hala badagokio, zein diren gune horietara bideratuko diren langileak, Gobernuak, berriz, printzipio orokorrak arautu ahal izango ditu.

5. atala
Gazteentzako zerbitzu eta ekipamenduen zentsua

95. artikulua.— Gazteentzako zerbitzu eta ekipamenduetarako laguntza publikoa

3. Gazte-politikak gauzatzeko tresnei administrazioak eman beharreko laguntza ekonomikoa zehaztu behar duten irizpide orokorrak gazteriaren arloan eskumena duen uharte-organoaren edo organo autonomikoaren dirulaguntzen urteko deialdietan finkatzen dira, eta gizarte-beharrizanaren, hizkuntza-beharrizanaren eta lurralde-berrorekaren irizpideei erantzun behar diete.

VI. TITULUA
Gazteriaren arloko zehapen-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

101. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

1. Arau-hauste oso astunak dira gazte-zerbitzuak ematen dituzten pertsonek, antolakundeek eta erakundeek honako kasu hauetan egindakoak:

d) Zerbitzuak ematean, honakoak sustatu edo dakartzaten jarduketak egitea: arrazakeria, xenofobia, emakumeen aurkako indarkeria edo, oro har, genero, arraza, jatorri, adin, iritzi, erlijio, egoera zibil, sinesmen, sexu-aukera, desgaitasun, hizkuntza edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial; edo balio demokratikoen aurkako bestelako portaera batzuk egitea eta, bereziki oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurkako portaerak egitea.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Gazte-politikak lantzeko Sailarteko Batzordearen antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen uztailaren 26ko 39/2013 Dekretua aldatzea.

5. Honelaxe aldatzen da 39/2013 Dekretuaren 5. artikulua:

«5. artikulua. Osoko bilkura

2. Honako hauek izango dira osoko bilkurako kideak:

— kide bat, hizkuntza-politikaren arloan eskumenak dituen sailekoa.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper