Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.4.37. 4/2016 Legea, apirilaren 6koa, funtzio publikoaren eremuan katalanaren erabilera berreskuratzeko hizkuntza-gaikuntzarako neurriei buruzkoa


8.4.4.37. 4/2016 Legea, apirilaren 6koa, funtzio publikoaren eremuan katalanaren erabilera berreskuratzeko hizkuntza-gaikuntzarako neurriei buruzkoa[887]

ZIOEN AZALPENA

I

Katalana Balear Uharteetako berezko hizkuntza gisa berreskuratzea, gaztelaniarekin batera benetako ofizialtasuna ematea eta bizitza instituzionalean, sozialean eta ekonomikoan katalanaren erabilera bultzatzeko eta faboratzeko neurriak abian jartzea legegintza-politikako orientabideak izan dira, eta, horrek eragile politiko eta sozialen artean adostasun-maila handia eragiten zuen heinean, hasiera-hasieratik balear autonomiaren bizitzaren ezaugarri izan dira, batez ere 1983. urtean onetsitako Autonomia Estatutuari esker.

Erritmo eta intentsitate desberdinekin, Hizkuntza Normalizazioari buruzko apirilaren 29ko 3/1986 Legea aho batez onetsi zenetik, hizkuntza ofizialen erabilera antolatzeak aukera eman du urte hauetan guztietan katalana eguneroko hizkuntza gisa sartzeko eremu ofizial eta administratiboetan, hezkuntzan, gizartean, ikus-entzunezkoetan eta beste batzuetan, nahiz eta finkatze-maila desberdina izan, eta kasu askotan hizkuntza propio eta ofizial gisa duen erabilera normaltasunera iritsi gabe.

Ibilbide horrek inflexio-puntu bat izan zuen 2011-2015 legegintzaldian, bereziki uztailaren 19ko 9/2012 Legearekin; lege horren bidez, neurri garrantzitsuak hartu ziren prozesu normalizatzailea berrikusteko, Balearretako errealitate soziolinguistikoari buruzko edozein diagnostiko serio alde batera utzita. Hala, lortu nahi ziren erreformen ondorioak behar bezala haztatu gabe, hizkuntza-normalizazioaren estatutu- eta lege-oinarriak birplanteatu ziren, katalanaren ezagutzak funtzio publikoko merezimendu- eta gaitasun-printzipioei lotutako betekizuntzat hartzeari utzi zitzaion, eta Administrazioaren funtzionamenduan hizkuntza-erabilerarako arauak ezarri ziren, eremu horretan katalanaren ohiko erabilera, ahozkoa eta idatzizkoa, errazten ez zutenak.

Gaur egun, Balear Uharteetako gizartean gehiengoaren sentimendua ikus daiteke, aurreko legegintzaldia hasi arte hizkuntzaren arloan zegoen adostasuna berreraikitzearen aldekoa, eta, beraz, hizkuntza ofizialen erabilerari buruzko legerian, Autonomia Estatutuak zehaztutako babes- eta sustapen-mandatuekin katalanari estatus koherenteagoa itzultzeko beharrezkoak diren elementuak berreskuratzearen aldekoa. Hori dela eta, Parlamentuak uste du ezinbestekoa dela berriro ere eta luzamendurik gabe bereganatzea, enplegatu publikoen hizkuntza-gaikuntzaren arloan, oro har onartzen ziren arau-planteamenduak, zeinen konstituzionaltasuna zalantzarik gabekoa baitzen. Horrekin ez da kontraesanean jartzen Konstituzio Auzitegiaren irailaren 26ko 165/2013 epaia, non gehiengoz deklaratu baitzen 9/2012 Legearen konstituzionaltasuna; izan ere, aldarrikapen horretan ez dago eragozpenik legegileak konstituzionaltasunaren blokearekin bat datozen beste aukera politiko batzuk hartzeko.

II

Legegintza-testu hau Konstituzioaren eta Estatutuaren esparruarekin eta Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunarekin guztiz bat etortzeko asmoarekin egin da; gutun hori Espainiako estatuak berronetsi zuen 2001. urtean, eta kontuan hartu dira hizkuntza ofizialen arloko jurisprudentzia- eta doktrina-ildo nagusiak. Parlamentuak, beraz, hauxe proposatu du: 2012 baino lehenagoko arau-zehaztapenak indarrean jartzea; hizkuntza-erabileraren tratamendua Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzia berrienaren arabera ahalik eta zorroztasun handienarekin egiten dela ziurtatzea; eta horretarako egungo desoreka-egoera zuzentzeko neurriak txertatu ditu, guztien hizkuntza-eskubideak bermatu ditu, eta hizkuntza-bereizketarako neurriak hartu ditu, zeinak argi eta garbi justifikatzen baititu Autonomia Estatutuaren printzipioak eta helburuak betetzeko beharrizanak. Ildo horretan, esan daiteke legea bat datorrela Konstituzioaren 3. artikuluarekin eta Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren 4., 14.3 eta 35. artikuluekin, ahaztu gabe Konstituzio Auzitegiaren doktrina, funtsean honako epai hauetatik datorrena: 82/1986, ekainaren 26koa; 46/1991, otsailaren 28koa (3. O. J.); 31/2010, ekainaren 28koa (14. O. J.), eta 165/2013, irailaren 26koa (5. eta 11. O.J.).

Ingurumari horretan, zilegi da, Konstituzioaren 3.3 artikulutik eta Balear Uharteetako Estatutuaren 4.3 artikulutik katalana babesteko eta sustatzeko datozen aginduei erreparatuta, bai eta administrazio publiko eraginkor baten esparruan hizkuntza-eskubideen eraginkortasuna bermatzeko aginduei ere (Konstituzioaren 103.1 artikulua), hizkuntza ofizialen arauzko tratamenduak neurri zuzentzaileak, babes- eta sustapen-neurriak izatea, katalana bigarren mailako hizkuntza bihur ez dadin gaztelaniarekin alderatuta, betiere erabilera ofizialei dagokienez.

Hori dela eta, lege-testu honetan dagoeneko ezagunak diren irtenbideak aukeratu dira, zeinak modu erabakigarrian lagun baitezakete eurek duten ondorio biderkatzaileagatik zerbitzu publikoen funtzionamenduan katalanaren erabilera normala berreskuratzen, finkatzen eta sustatzen. Balear Uharteetako herritarrek, administrazioekiko harremanetan, eskatzen dute enplegatu publikoek Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetan gaitasun egokia izatea eta, beraz, beren eskaerei eraginkortasunez erantzun ahal izatea Balear Uharteetako berezko hizkuntzan ere. Hori guztia bateragarria da gaztelania estatuko hizkuntza ofizial gisa gordetzearekin eta administrazio horien eremuan erabilera arruntekoa izatearekin; izan ere, guztiek dute erabiltzeko eskubidea eta ezagutzeko eginbeharra, Konstituzioaren 3. artikuluaren arabera.

Egiten den araugintza-eragiketaren oinarria are nabarmenagoa da kontuan hartzen bada azterlan fidagarrienek ondorioztatzen dutela, azken urteotan katalanaren erabilera arautzeko, irakasteko eta sustatzeko egin diren ekintzen garrantzia gorabehera, azken horrek oraindik ez dituela lortu hizkuntzaren aldetik desiragarriak diren normaltasun-estandarrak, gutxienez estatutu-legegilearen hitzetan, «Balear Uharteetako herritarren bi hizkuntzen eskubideei dagokienez, hizkuntza bien erabateko berdintasuna» lortzearen zentzuan (Estatutuaren 4.3 artikulua). Argi dago eskuragarri dauden datuek modu nabarian jartzen dutela berdintasun erreala eta eraginkorra lortzetik urrun dagoela oraindik, eta, hizkuntza propioa bultzatzeko neurriak ezabatzen, ahultzen edo atzeratzen badira, sektore askotan diglosia-egoerak eta katalanaren erabileraren atzerakada nabariak bultzatuko direla. Legegintza-testu hau bultzatzen duen gehiengo parlamentarioaren ustez, gutxitze-egoeran dagoen hizkuntzaren estatusa hobetzera zuzenean bideratutako ekintzekin bakarrik ziurtatu daiteke hizkuntza ofizialen arteko oreka desiragarria, eta eraginkortasunez zaindu guztien eskubideen egikaritza.

III

Lege honek hizkuntza-gaikuntzarako neurriak jasotzen ditu, funtzio publikoaren eremuan katalanaren erabilera berreskuratu eta sustatzeko, hau da, Autonomia Estatutuaren 4.3 eta 14.3 artikuluen agindua gauzatzeko arau-ekintzak. Neurri horiei esker, botere publiko autonomikoek eta enplegatu publikoek katalana normaltasunez erabiltzen dutela ziurtatu ahal izango da, zeina Konstituzioan onargarria den aukera baita eta neurri batean estatutu-legegileak ezartzen duen orientazioa ere baita; izan ere, estatutu-legegileak orientazio hori hartu du errealitate soziolinguistiko horri erantzuteko, eta botere publikoek katalana eremu guztietan normalizatzeko prozesuan eta, bereziki, Balear Uharteetako instituzioen eta administrazioen eremuetan erabakitasunez parte hartu behar dute.

Adierazitako zentzuan, lege-testu honek zenbait zehaztapen jasotzen ditu, hizkuntza ofizialen ezagutza funtzio publikoaren eremuko merezimendu- eta gaitasun-printzipioekin lotuz, katalana hizkuntza propiotzat duten administrazioen funtzionamendu egokia ziurtatzeko, bai eta herritarrek beren lehentasunezko hizkuntza ofizialean artatuak izateko dituzten eskubideen eraginkortasuna ziurtatzeko ere, Balear Uharteetako Estatutuaren 14.3 artikuluko eskakizunen arabera. Funtzio publikoan sartzeko berezko hizkuntzan trebatzeko betekizunen eskakizun orokorra, baita administrazio publikoen barruan sustatzeko ere, eraso ezineko neurritzat jotzen da Konstituzioaren ikuspuntutik (Konstituzio Auzitegiaren otsailaren 28ko 46/1991 epaia). Kontuan izan behar da, gainera, katalanaren ezagutza-eskakizun orokorrak bakarrik, zeina lanpostuen ezaugarrien arabera aldagarria baita, ahalbidetzen duela azaldutako helburuak osoki lortzea; izan ere, eskakizun mugatu bat, adibidez, arreta jendeari zuzenean emateko tokietara mugatzea, hizkuntza-aholkularitzara mugatzea eta hezkuntza-zerbitzuetara mugatzea ez litzateke nahikoa izango.

Bestalde, gaur egun zentzuzkoa da eskatzea, erabat katalanez izapidetzen diren administrazio-prozeduretan, esku hartu behar duten langile guztiek hizkuntza horren ezagutza egokia izan behar dutela.

Azkenik, lege honetan xedapen iragankor gisa sartzen dira enplegatu publikoei eska dakizkiekeen hizkuntza-ezagutzaren mailei buruzko behin-behineko erabaki batzuk, zeinak iraganean ere indarrean egon baitziren zerbitzu publikoak ematean disfuntziorik sortu gabe. Maila horien behin-behineko ezarpenak berdintasun-, arrazoizkotasun- eta proportzionaltasun-irizpideei erantzuten die, jurisprudentziak eskatu bezala. Tratamendu berezitua emateko, osasun-administrazioko estatutupeko langileak eta langile lan-kontratudunak behar dira, bai haien ezaugarri profesionalengatik, bai eremu horretan gertatu den normalizazio-prozesua nabarmen astiro doalako.

Bestalde, komeni da nabarmentzea legeak hiru xedapen gehigarri dituela mugikortasunari, lanpostuen okupazioari eta administrazio-egoerei dagozkienez.

1. artikulua

Edukia emango zaio Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30. artikuluko d) letrari, idazkera hau izango duela:

«d) Katalana jakiteko eskatzen den maila, erregelamendu bidez ezarritako moduan».

2. artikulua

Aldatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 45. artikuluko 2. apartatua, zeinak idazkera hau izango baitu:

«2. Oposizio-sistema izangaien gaitasuna zehazteko gaitasun-proba bat edo gehiago egitean datza».

3. artikulua

Gehitu egingo zaio f) letra Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 50. artikuluko 1. apartatuari, idazkera hau izango duela:

«f) Erregelamenduz zehazten den katalanaren ezagutza egiaztatzea, eskakizun-mailaren eta eginkizunen arteko proportzionaltasun- eta egokitasun-printzipioa errespetatuz».

4. artikulua

Ezabatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 71. artikuluko 6. apartatua.

5. artikulua

Aldatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 80. artikuluko 1. apartatuaren b) leta, zeinak idazkera hau izango baitu:

«b) Lanerako eskatzen diren betekizunak, katalanaren ezagutza-maila barne, hala badagokio».

6. artikulua

Gehitu egingo zaio 3. apartatua Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 96. artikuluari, idazkera hau izango duela:

«3. Aurreko apartatuan aipatzen diren funtzionarioek ezin badute egiaztatu katalanaren gutxieneko ezagutza-maila dutela, maila hori lortu eta egiaztatu beharko dute, erregelamendu bidez ezartzen den moduan».

7. artikulua

Aldatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 113. artikuluko 2. apartatua, zeinak idazkera hau izango baitu:

«Lanpostu bat behin-behinean adjudikatuz itzul daiteke lanpostura, zerbitzuaren beharrizanen arabera, betiere interesdunak lanpostua betetzeko betekizunak betetzen baditu erregelamendu bidez ezartzen den moduan».

8. artikulua

Aldatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 124. artikuluko 1. apartatuaren g) letra, zeinak idazkera hau izango baitu:

«g) Hizkuntza ofizialak ezagutzea erregelamendu bidez zehazten den mailan, eta herritarrei erraztasunak ematea hizkuntza horiek Administrazio autonomikoarekiko harremanetan erabiltzeko eskubidea egikaritzeko».

9. artikulua

Ezabatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen hamabigarren xedapen gehigarria.

10. artikulua

Ezabatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarria.

Lehenengo xedapen iragankorra.— Funtzionarioek eta langile lan-kontratudunek katalana jakiteko betekizunak

Harik eta Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluetan aurreikusitako erregelamendu bidezko garapena egin arte, honako hauek dira lanpostuetan sartzeko eta haiek betetzeko eskatu behar diren katalan-ezagutzak:

1. Funtzionarioen talde, kidego eta eskaletako lanpostuetan sartzeko eta haiek betetzeko eskatu behar diren ezagutzak.

a) Administrazio Orokorra: Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego orokorren kidego eta eskalei buruzko martxoaren 16ko 2/2007 Legearen 5. eta 6. artikuluetan jasotako kidegoak eta eskalak.

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

A1, A2 eta C1

C1 mailaren ziurtagiria (benetako domeinu funtzionalaren maila).

C2

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

Lanbide-elkartzeen taldea

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

b) Administrazio berezia: Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego berezien kidego eta eskalei buruzko martxoaren 16ko 2/2007 Legearen 7., 8., 9., 10., 11. eta 12. artikuluetan jasotako kidegoak eta eskalak.

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

A1, A2 eta C1

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

C2 eta lanbide-elkartzeen taldea

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

c) Administrazio orokorreko eta administrazio bereziko kidego eta eskaletara batera atxikitako lanpostuak eta titulazio-talde bati baino gehiagori atxikita dauden lanpostuak: lanpostu horiek betetzeko, eskakizun handieneko kidego edo eskalako katalanaren ezagutza-ziurtagiria izatea eskatu behar da.

2. Lan-izaerako lanbide-kategoriei dagozkien lanpostuetan sartzeko eta haiek betetzeko eskatu behar diren ezagutzak.

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioko langile lan-kontratudunentzako hitzarmen kolektiboaren 1., 2., 3. eta 4. mailak.

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

Salbuespenak: goi-mailako teknikaria, administrazio orokorreko espezialitatea eta espezialitate juridikoa (1. maila), erdi-mailako teknikaria, administrazio orokorreko espezialitatea (2. maila), administrari arduraduna (3. maila) eta administraria (4. maila).

C1 mailaren ziurtagiria (benetako domeinu funtzionalaren maila).

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko langile lan-kontratudunentzako hitzarmen kolektiboaren 5., 6., 7. eta 8. mailak.

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

Salbuespena: administrari laguntzailea (6. maila).

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

Lanbide-kategoria bati baino gehiagori atxikita dauden lanpostuek betekizun hau dute haiek betetzeko: katalanaren eskakizun handieneko ezagutza-ziurtagiria izatea.

3. Eskakizun espezifiko gisa katalanez jakitea duten lanpostuak.

Bereziki, lanpostuen zerrendan, eta «betekizun espezifiko»en apartatuan, adierazi daiteke zer lanpostutan eskatzen den katalanaren ezagutza-maila handiagoa orokorrean aipatutakoak baino, betiere lanpostu haien eginkizunen ezaugarri bereziengatik.

Bigarren xedapen iragankorra.— Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko estatutupeko langileek eta langile lan-kontratudunek katalanerako dituzten betekizunak

Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, Balear Uharteetako Gobernuak erregelamendu bidez garatuko du Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 23ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluetan aurreikusitakoa. Bien bitartean, Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko estatutupeko langile gisa eta lan-kontratuko osasun-langile gisa sartzeko eta haien lanpostuak betetzeko, katalanaren ezagutza hauek eskatu behar dira:

1. Estatutupeko langileen kategorietan sartzeko hautaketa-prozeduretan eta estatutupeko langileen plazak betetzeko mugikortasun-prozeduretan eska daitezkeen ezagutzak.

a) Taldeetan sartzeko hautaketa-prozeduretan, Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko edo hari atxikitako erakundeetako estatutupeko langileen kategorien arabera zehaztuta, katalanari buruz eskatu behar diren ezagutzak honako hauek dira:

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

A1, A2 eta C1

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

C2 eta lanbide-elkartzeen taldea

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

b) Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko edo hari atxikitako erakundeetako estatutupeko langileen plazak betetzeko mugikortasun-prozeduretan, zeinak araututa baitaude Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen VII. kapituluan—, katalanaren ezagutza hauek egiaztatzea eskatu behar da:

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

A1, A2 eta C1

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

C2 eta lanbide-elkartzeen taldea

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

2. Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko langile lan-kontratudunen hautaketa- eta mugikortasun-prozeduretan eska daitezkeen ezagutzak.

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

Aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan bakoitzari dagozkion mailak —edo bakoitzari dagozkion mailetan sartutako lanpostuak betetzeko—, baldin eta eskatzen badute graduko unibertsitate-titulua, Lanbide Heziketako goi-mailako teknikaria, Batxilergoa edo Lanbide Heziketako teknikaria edo baliokidea izatea.

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

Aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan bakoitzari dagozkion mailak —edo bakoitzari dagozkion mailetan sartutako lanpostuak betetzeko—, baldin eta eskatzen badute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudunaren titulazioa, eskola-ziurtagiria edo baliokidea izatea.

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

3. Salbuespenak.

Salbuespen gisa, eta profesionalen gabezia edo eskasia dela eta, edo estatuko edo nazioarteko ikertzaileak edo zientzialariak kontratatu behar direnean, estatutupeko langileen edo langile lan-kontratudunen kategoria jakin batzuei eragiten dieten hautaketa- eta mugikortasun-deialdiek salbuetsi egin ditzakete xedapen iragankor honetan eskatzen diren hizkuntza katalanaren ezagutzei buruzko betekizunak, betiere Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuaren edo erakunde eskudunaren giza baliabideen plangintzaren arloko organo eskudunari entzun ondoren, zeinak nahitaez emango baitu txostena aipatutako salbuespenaren indarraldi eta irismenari buruz.

Hirugarren xedapen iragankorra.— B taldean hizkuntza katalana jakiteko eskakizuna

Harik eta Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluetan aurreikusitako erregelamendu-garapena egin arte, eta inoiz ez 2017ko ekainaren 1a baino lehen, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 76. artikuluan aurreikusitako titulazioko B taldeko funtzionarioen kidegoetako edo estatutupeko langileen kategorietako lanpostuetan sartzeko eta haiek betetzeko, katalanaren ezagutza-maila B2 mailakoa izango da (maila aurreratua), zeina hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailak edo Administrazio Publikoaren Balear Eskolak ezarria baita.

Laugarren xedapen iragankorra.— Hizkuntza-gaikuntzaren eskakizunaren eraginkortasuna

1. Lege honen xedapen iragankorretan jasotako hizkuntza-gaitasunaren eskakizuna eraginkorra izango da legea bera indarrean jarri ondoren hasten diren langileen arloko prozedura guztietan, harik eta martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluak erregelamendu bidez garatu arte.

2. Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, Administrazioko osasun-estatutupeko langileentzat, zeinak lege honen bigarren xedapen iragankorrak aipatzen baititu, eskakizun hori eraginkorra izango da 2017ko ekainaren 1aren ondoren hasten diren langileen arloko prozedura guztietan, salbu eta martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluak garatzeko araudian besterik xedatzen ez bada.

Bosgarren xedapen iragankorra.— Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailen baliokidetasunak eta egokitzapenak

1. Lege honetan eskatzen diren katalanaren ezagutza-mailak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokituta daudela ulertzen da: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa.

2. Lege honetan aldi baterako aurreikusitako katalanaren ezagutza-mailak Balear Uharteetako Gobernuko Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusiak emandako edo baliokidetzat onartutako ziurtagiri baten bidez egiaztatuko dira. Edozelan ere, baliozkotzat joko dira Balear Uharteen eremuan eskumena duen organoak lege hau indarrean jarri aurretik eman edo baliokidetzat aitortu dituen ziurtagiriak.

Xedapen indargabetzaile bakarra

Indargabetu egiten dira lege honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapenak, eta, bereziki, 9/2012 Legea, uztailaren 19koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legea aldatzekoa.

Azken xedapenetako lehenengoa

Baimena eman zaio Balear Uharteetako Gobernuari hartu beharreko neurriak eman ditzan lege hau garatzeko.

Azken xedapenetako bigarrena

Lege hau Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper