Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.4.35. 13/2014 Legea, abenduaren 29koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2015erako aurrekontu orokorrei buruzkoa


8.4.4.35. 13/2014 Legea, abenduaren 29koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2015erako aurrekontu orokorrei buruzkoa[885]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Azken ildo horretan, eta zori, enbido edo ausazko jokoen gaineko tasa fiskalaren zerga-egitate jakin batzuetan onura fiskal zehatz batzuez gain, oro har murriztu egiten dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren karga-eskala autonomikoan dauden tasak, […] eta kenkari autonomiko berriak sortu dira, […] atzerriko hizkuntzen eskolaz kanpoko ikasketa […] sustatzeko.

V. TITULUA
Ente instrumentalen gaineko arauak

40. artikulua.— Balear Ikaskuntzen Institutua izeneko erakunde publiko enpresariala sortzea

1. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko sektore publiko instrumentalaren entea sortzen da, erakunde publiko enpresarial gisa, zeina aurreikusita baitago Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko sektore publiko instrumentalari buruzko uztailaren 21eko 7/2010 Legearen 2.1.b) artikuluaren arabera, eta haren helburu orokorrak honako hauek dira: katalanaren irakaskuntzarekin eta hizkuntza-normalizazioarekin lotutakoak, Balear Uharteetako kultura sustatzearekin lotutakoak, eta haien atzerri-proiekzioa, haren estatutuen arabera.

2. Entearen eginkizunak eta eskumenak, materialak zein juridikoak, honako hauek dira, Balear Uharteetako katalanaren eta kulturaren arloan, betiere estatutuen arabera eta Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Gobernuak eta Administrazioak dituzten eskumenen esparruan:

a) Balear Uharteekin zerikusia duten gaietan ikerketa sustatzea zientziaren arlo guztietan, Balear Uharteetako Gobernuak eta Institutuak berak ikerketarako proposatzen dituzten helburu orokorren arabera.

b) Balear Uharteetako herritarrei hizkuntza-prestakuntza ez-arautua katalanez ematea. Eremu horretan, ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, autoikaskuntzarako zentroak eta era guztietako prestakuntza-teknikak eta -estrategiak antolatzea sustatuko du.

c) Hezkuntza, Kultura eta Unibertsitate Saileko probak antolatzea, kudeatzea eta ziurtatzea, betiere proba horien helburua irakaskuntza araututik kanpoko helduen katalanezko ezagutzak ebaluatzea bada.

d) Hizkuntza- eta kultura-prestakuntzako planean jasotako aurrez aurreko ikastaroak eta proba libreak antolatzea eta kudeatzea, eta plan horretan jasotako noten eta gaikuntzen ziurtagiriak ematea.

e) Hizkuntza eta literatura katalanaren ebaluaziotik salbuestea, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko katalanezko ikasketak Hezkuntza, Kultura eta Unibertsitate Saileko katalanaren ezagutza-ziurtagiriekin homologatzea.

f) Katalanaren ziurtagiriekin baliokidetasun-eskabideak ebaztea.

g) Balear Uharteetako lurralde-eremuan egiten den edozein kultura-jarduera zabaltzea, norberaren edo besteren bitartekoez.

h) Tokiko ikasketen arloan argitalpenak egitea, monografiak, bildumak eta aldizkariak eginez, eta jardunaldiak, kongresuak eta hitzaldiak antolatzea.

i) Balear Uharteetako katalanaren hizkuntza-modalitate propioak aztertzea eta zabaltzea, Balear Uharteetako kultura-ondare gisa eta haien identitatea egituratzen duen elementu gisa, hark eragotzi gabe hizkuntzaren batasuna, betiere Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren 35. artikuluaren arabera.

j) Mallorca, Menorca, Eivissa eta Formenteraren arteko eta Balear Uharteen eta kanpoaldearen arteko trukeari eta harremanari buruzko zenbait kultura-jarduera programatzea.

k) Balear Uharteetako kulturaren kanpo-proiekzioa.

l) Balear Uharteetako berezko hizkuntza den katalanaren erabilera sozialak sustatzea, hala nola filmak bikoiztea, irrati- eta telebista-emisioa, eta katalanak prentsan, mundu judizialean eta enpresa-munduan eta eguneroko bizitzako eremu guztietan duen presentzia.

m) Hizkuntza-eskubideak sustatzea eta defendatzea.

n) Ikerketa soziolinguistikoa eta, bereziki, Balear Uharteetako katalanaren erabilerari buruzkoa.

20. ERANSKINA
Lagatako tributuei eta uren saneamendu-kanonari dagozkien onura fiskalen zenbatekoa

6. 2016. urteko aurrekontuan eragina duten neurriak.

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2015erako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean aurreikusten diren onura fiskalei dagokienez, zerga 2015eko abenduaren 31n sortu zelako, 2016ko aurrekontuetan eta hurrengoetan bakarrik izan dezakete eragina onura fiskalok, eta, beraz, zenbatekoa 48,7 milioi eurora heltzen da, honela banakatuta:

6.1 Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.

[…]

Hiru kenkari sortu dira I+G+b erakundeei dohaintzak egiteagatik, energia berriztagarrien erabilerari lotutako etxebizitzetan inbertsioak egiteagatik eta atzerriko hizkuntzak ikasteagatik.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper