Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.4.34. 7/2014 Legea, uztailaren 23koa, Balear Uharteetako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak babesteari buruzkoa


8.4.4.34. 7/2014 Legea, uztailaren 23koa, Balear Uharteetako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak babesteari buruzkoa[884]

ZIOEN AZALPENA

[…]

IV. kapituluak arautzen du kontsumitzaile eta erabiltzaileek informaziorako duten eskubidea. Zerbitzuak kontratatu aurreko informazioa, etxebizitzaren arloko informazioa eta prezioen arloko informazioa arautzen dira. Informazioa zein hizkuntzatan jaso behar den ere arautzen da.

II. TITULUA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

II. KAPITULUA
Kontsumitzaile eta erabiltzaileek osasuna bermatzeko eta haien segurtasunerako duten eskubidea

12. artikulua.— Dokumentazioa kontserbatzeko eta entregatzeko betebeharra

3. Enpresek betebeharra dute ondasunak eta zerbitzuak seguruak direla frogatzeko, arloko agintaritza eskudunak hala eskatzen dienean. Era berean, eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute, errekerimenduan aipatzen den produktua edo hartan aipatzen diren produktuak argi eta garbi identifikatuz, bai eta Balear Uharteetako hizkuntza ofizialak ez beste hizkuntza batean aurkeztutako edozein dokumentazio teknikoren edo beste edozein dokumenturen itzulpena ere.

IV. KAPITULUA
Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak informaziorako duten eskubidea

30. artikulua.— Informazioan erabilitako hizkuntza

1. Kontsumitzaileari emandako informazio guztiak, zeina kapitulu honetan aipatzen baita, Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batean agertu beharko du gutxienez.

2. Produktuen etiketatze-datuek pertsonen osasunerako edo segurtasunerako garrantzia dutenean, emandako informazioa gutxienez estatuko hizkuntza ofizialean agertuko da.

III. TITULUA
Administrazioaren jarduna, kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko

VI. KAPITULUA
Kautela-neurriak

72. artikulua.— Kautela-neurriak

1. Kontsumo-arloan eskumena duen administrazio-organoak egoki iritzitako kautela-neurriak erabaki ditzake, arrazoituta, bere ekimenez, ikuskatzailetzak, zehapen-prozeduraren instruktoreak, arduradunak berak proposatuta —bere borondatez hala eskatzen badu— edo beste administrazio batzuek eskatuta, honako kasu hauetan:

c) Nahitaezko etiketatzerik ez duten ondasunak edo produktuak merkaturatzen direnean edo Autonomia Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntza batean agertzen denean.

IV. TITULUA
Zehatzeko ahala

78. artikulua.— Arau-hausteen gaineko erantzukizuna

3. […]

Legez edo erregelamenduz eskatzen den hizkuntza ez den beste hizkuntza batean etiketatutako produktuetan, banatzaileari edo merkaturatzaileari egotziko zaio erantzukizuna.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper