Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.4.31. 8/2012 Legea, uztailaren 19koa, Balear Uharteetako Turismoari buruzkoa


8.4.4.31. 8/2012 Legea, uztailaren 19koa, Balear Uharteetako Turismoari buruzkoa[881]

III. TITULUA
Turismo-jardueraren antolamendua

VIII. KAPITULUA
Turismo-informazioko, -orientazioko eta -laguntzako jardueren enpresak

65. artikulua.— Turismo-gidariak

1. Turismo-gidariaren lanbidea jarduera bat da, zeina lanbide gisa, ohikotasunez eta dirua kobratuz egiten baita; eta hori egiten duten pertsonek informazio- eta interpretazio-zerbitzuak ematen dituzte Balear Uharteetako ondare historiko eta naturalari buruz, interes kulturaleko ondasunei buruz, katalogatutako ondasunei buruz eta gainerako turismo-baliabideei buruz; zerbitzuen hartzaileak turistak eta bisitariak dira, eta zerbitzuak Balear Uharteetako bi hizkuntza ofizialetan nahiz atzerriko beste edozein hizkuntzatan ematen dira, eta hizkuntza horiek egiaztatuak izan beharko dute.

4. Lanbide-kualifikazioen aitortza duten onuradunek Balear Uharteetan lanbidean jarduteko beharrezkoak diren katalanezko eta gaztelaniazko hizkuntza-ezagutzak izan beharko dituzte.

67. artikulua.— Turismo-seinaleztapena

Uharte-kontseilu eskudunak turismo-seinaleztapen homogeneoa ezarriko du, irisgarritasuna eta baliabide eta helmuga turistikoen ezagutza errazteko.

Turismo-seinaleztapen guztia Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egongo da, bai eta uharte bakoitzera joaten diren turistek gehien erabiltzen dituzten atzerriko bi hizkuntzetan ere, betiere seinaleztapena eta erabilitako euskarriaren ezaugarriak bateragarriak badira.

Erregelamendu bidez zehaztuko da zein den administrazio publikoek eta enpresaburuek erabili behar duten turismo-seinaleztapena, betiere baliabide eta establezimendu turistikoak identifikatzeko eta haiei buruzko informazioa emateko, eta seinaleztapen hori ahalik eta gehien sinplifikatu beharko da hizkuntza ikonografikoaren bidez.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper