Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.4.23. 3/2007 Legea, martxoaren 27koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzkoa


8.4.4.23. 3/2007 Legea, martxoaren 27koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzkoa[873]

IV. TITULUA
Funtzio publikoaren egitura eta antolamendua

II. KAPITULUA
Lanpostuak antolatzeko tresnak

30. artikulua.— Lanpostu-zerrenden edukia

Funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen lanpostuen zerrendetan, gutxienez, lanpostu bakoitzari buruzko datu hauek jaso behar dira:

d) Katalana jakiteko eskatzen den maila, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

V. TITULUA
Zerbitzu-harremana sortu eta azkentzea

I. KAPITULUA
Langileen hautaketa

50. artikulua.— Funtzio publikoan sartzeko betekizunak

1. Hauek dira funtzio publiko autonomikoan sartzeko betekizun orokorrak:

f) Erregelamenduz zehazten den katalanaren ezagutza egiaztatzea, eskakizun-mailaren eta eginkizunen arteko proportzionaltasun- eta egokitasun-printzipioa errespetatuz.

VII. TITULUA
Lanpostutik lanpostura mugitzea eta lanpostuen okupazioa

II. KAPITULUA
Lanpostuak betetzea eta langileen mugikortasuna

1. atala
Lanpostuak betetzeko sistema arruntak

76. artikulua.— Lehiaketaren arau orokorrak

1. Lehiaketa da lanpostuak betetzeko sistema normala, eta merezimenduak eta, hala badagokio, deialdian zehazten diren gaitasunak, ezagutzak edo trebetasunak egiaztatu eta balioestean datza, betiere deialdian ezarritako baremoaren arabera.

2. Lehiaketa merezimendu-lehiaketa edo lehiaketa espezifikoa izan daiteke.

3. Bi kasuetan, deialdiaren baremoak merezimendu orokor hauen balioespena jasoko du, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan:

d) Katalanaren ezagutza -maila.

80. artikulua.—Lanpostuak betetzeko deialdia

1. Deialdiek, lehiaketakoek zein izendapen askekoek, honako hauek jasoko dituzte gutxienez:

b) Lanerako eskatzen diren betekizunak, katalanaren ezagutza-maila barne, hala badagokio.

V. KAPITULUA
Administrazioen arteko mugikortasuna

96. artikulua.— Administrazioen artean mugitzearen baldintzak eta ondorioak

3. Aurreko apartatuan aipatzen diren funtzionarioek ezin badute egiaztatu katalanaren gutxieneko ezagutza-maila dutela, maila hori lortu eta egiaztatu beharko dute, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.

IX. TITULUA
Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak

III. KAPITULUA
Eginbeharrak eta bateraezintasunen araubidea

124. artikulua.— Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen eginbeharrak

1. Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioek betebehar hauek dituzte:

g) Hizkuntza ofizialak ezagutzea erregelamendu bidez zehazten den mailan, eta herritarrei erraztasunak ematea hizkuntza horiek Administrazio autonomikoarekiko harremanetan erabiltzeko eskubidea egikaritzeko.

X. TITULUA
Diziplina-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak eta diziplina-zehapenak

137. artikulua.— Falta oso astunak

1. Honako hauek dira falta oso astunak:

b) Diskriminazioa arrazoi hauengatik: arraza- edo etnia-jatorria; erlijioa edo sinesmenak; desgaitasuna; adina edo sexu-orientazioa; sexua; hizkuntza; iritzia; jaioterria edo auzotasuna, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.— Karrerako funtzionarioak behin-behinean atxikiz berriro sartzeko hizkuntza-gaikuntza

Behin-behineko atxikipenean berriro sartzeko, lege honen 113.2 artikuluan aurreikusitako lanpostuetan erreserbarik ez duten karrerako funtzionarioek egiaztatu beharko dute zer ezagutza-maila duten katalanez berriro lanean hasten diren kidego, eskala edo espezialitatean sartzeko unean.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper