Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.4.18. 19/2006 Legea, azaroaren 23koa, Balear Uharteetako Liburutegi Sistemari buruzkoa


8.4.4.18. 19/2006 Legea, azaroaren 23koa, Balear Uharteetako Liburutegi Sistemari buruzkoa[868]

II. TITULUA
Balear Uharteetako Liburutegi Sistema

I. KAPITULUA
Balear Uharteetako Liburutegi Sistemaren definizioa eta osaera

9. artikulua.— Liburutegi publikoak

3. Liburutegi publikoek honako eginkizun hauek beteko dituzte:

b) Katalanaren sustapenean eta hizkuntza-normalizazioan parte hartzea, hura Balear Uharteetako berezkoa den aldetik.

i) Hizkuntza- eta kultura-aniztasunari eta erabiltzaileen eskaerei erantzuteko bildumak eta baliabideak ematea, beharrizan bereziak dituzten pertsonei arreta berezia eskainiz.

k) Komunikazioan sakontzeko, hizkuntzen ezagutza eta ikasketa sustatzea, batez ere erkidegoan ordezkaritza duten taldeen hizkuntzen ezagutza eta ikasketa.

II. KAPITULUA
Balear Uharteetako Liburutegia

14. artikulua.— Eginkizunak

1. Balear Uharteetako Liburutegiak eginkizun hauek ditu:

a) Balear Uharteetako bibliografia- eta kultura-ekoizpena jaso, kontserbatu eta zabaltzea; Balear Uharteetan argitaratu, inprimatu edo ekoitzitako lanen ekoizpenarena; eta, edozein arrazoirengatik, beren lurraldea, kultura edo hizkuntza ezagutzearekin lotutakoak, edozein euskarri fisikotan finkatuta badaude. Helburu horrekin, Balear Uharteetako Liburutegiak Lege Gordailuaren ale bat jasotzen du, indarrean dagoen legeriari kalterik egin gabe; bide horretatik heltzen ez zaizkion Balear Uharteetako obra bibliografikoak eskuratzen ditu, eta elkarlan-harreman egokiak ditu ondare bibliografikoa duten erakunde guztiekin.

III. TITULUA
Administrazio publikoen jardun-printzipioak

I. KAPITULUA
Liburutegi-politika

24. artikulua.— Irizpide orokorrak

Liburutegiak sustatzeko eta hobetzeko, administrazio publikoen maila guztietako ekintzak honako irizpide hauek bete behar dituzte:

h) Liburutegietan Balear Uharteetan argitaratu, inprimatu edo ekoitzitako lanak, eta lurraldearekin eta hizkuntzarekin edozein arrazoirengatik lotutakoak zabal daitezen sustatzea.

i) Liburutegi publikoak bitarteko egokitzat hartzea katalanaren, Balear Uharteetako berezko hizkuntzaren, ezagutza eta zabalkundea sustatzeko, eta bertako baliabideak eta informazio-zerbitzuak zabaltzeko.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper