Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.4.16. 4/2006 Legea, martxoaren 30ekoa, Balear Uharteetako helduen hezkuntza eta prestakuntza iraunkorrei buruzkoa


8.4.4.16. 4/2006 Legea, martxoaren 30ekoa, Balear Uharteetako helduen hezkuntza eta prestakuntza iraunkorrei buruzkoa[866]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Beste alde batetik, Balear Uharteetako Gobernuaren helburuetako bat da katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, eta gure kultura sustatzea. Ildo horretan, eginbeharra da biztanle helduei, kanpokoei zein bertakoei, beren ondare linguistiko eta kultural propioak ezagutzeko aukera ematea, ondare hori gizarte-kohesiorako eta aberastasun pertsonalerako elementua den aldetik.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Printzipio orokorrak

Helduen hezkuntza eta prestakuntza iraunkorretako jarduketak honako printzipio hauen arabera garatuko dira:

g) Balear Uharteetako berezkoak diren hizkuntza katalana eta kultura sustatzea.

5. artikulua.— Hizkuntza eta prestakuntza iraunkorren xedea eta helburuak

2. Lege honen helburuak dira:

g) Balear Uharteetako berezkoak diren katalanaren eta kulturaren ezagutza eta erabilera erraztea eta sustatzea, bai eta haien ezaugarri natural eta historikoak errespetatzea ere, ezertan eragotzi gabe beste kultura batzuekiko tolerantziaren eta trukearen sustapena.

k) Balear Uharteetako gizarte- eta lan-ingurumarian, Europar Batasunaren esparruan parte hartzeko egokiagoak diren atzerriko hizkuntzen ikaskuntza eta erabilera sustatzea.

6. artikulua.— Balear Uharteetako hizkuntza, kultura eta gizartea

1. Kultura anitzeko mundu baten eta estatu autonomiko baten esparruan, Balear Uharteetako kultura-, hizkuntza- eta gizarte-errealitatea, haren irismen eta dimentsioagatik, kontuan hartuko da lege honen garapenean eta aplikazioan.

2. Arlo honetako lehentasunezko jarduketatzat hartuko dira Balear Uharteetako berezkoak diren katalanaren eta kulturaren zaintza eta garapena sustatzera daramatenak.

3. Balear Uharteetako administrazio publikoek sustatuko dute helduentzako hezkuntza-jardueretan jarduten duten erakundeek eta zentroek Balear Uharteetako berezko hizkuntza den katalanarekin, eta Balear Uharteetako kulturarekin, ekonomiarekin eta gizartearekin lotutako ekimenak eta irakaskuntzak garatzea.

4. Balear Uharteetako administrazio publikoek gure hizkuntza- eta kultura-errealitatea ezagutzea sustatuko dute.

5. Balear Uharteetako administrazio publikoek, zenbait programaren bidez, herritar helduen herritartasun zentzua garatzea erraztuko dute, zerbitzu eta ondasun kultural, ekonomiko eta sozialak eskuratzean aktiboki eta aukera berdinekin parte hartu ahal izateko.

7. artikulua.— Berdintasuna

4. Etorkinen integrazioa erraztuko duten programak lehenetsiko dira, bereziki katalana eta gaztelania ikasteari dagokionez, bai eta gure kulturaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzeari dagokionez ere.

9. artikulua.— Helduak

2. Administrazio publikoentzat, honako hauek helburu dituzten ekintzek izango dute lehentasuna:

d) Teknologia berrietan eta hizkuntzetan prestakuntza behar duten pertsonak edo kolektiboak.

II. TITULUA
Irakaskuntza-motak eta jarduketa-programak

II. KAPITULUA
Programak

13. artikulua.— Jarduketak

Jarduteko lerro nagusiak honako hauek dira:

e) Kultura-prestakuntza, gure kultura- eta hizkuntza-errealitatea ezagutzera bideratua, bereziki katalana, bai eta ondare unibertsalari sormena ekartzen dioten adierazpenak ere.

15. artikulua.— Prestakuntza-programak

Helduen hezkuntza prestakuntza-programa hauen bidez gauzatuko da:

g) Programak, Balear Uharteetako berezkoak diren katalanaren eta kulturaren ezagutza sustatzeko, haien alderdi guztiei dagozkienez.

h) Programak, Espainiako estatuaren eta Europar Batasunaren errealitatearen ezagutza bultzatzeko, batez ere bertako hizkuntzena eta kulturena.

k) Programak, gizarte- eta lan-bazterketako arriskua duten etorkinak eta egoera sozial ahulean dauden pertsonak integratzen laguntzeko, betiere oinarrizko prestakuntza, prestakuntza linguistikoa eta kulturala oinarri hartuta.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper