Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.92. 4/2023 Legegintzako Dekretua, irailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoen Legearen testu bategina onesten duena


8.2.92. 4/2023 Legegintzako Dekretua, irailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoen Legearen testu bategina onesten duena[611]

Eusko Legebiltzarrak Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoen Legearen testu bategina onesten duen irailaren 21eko 4/2023 Legegintzako Dekretua onetsi duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako euskal funtzio publikoa antolatu eta arautu zuen, haren kidegoen barruan, eta funtzio hori osatzen duten langileen araubide juridikoa ezarri zuen.

Lege horren akatsak zuzendu ziren, eta zuzenketa hori 1993ko apirilaren 22ko 74 zenbakiko EHAAn argitaratu zen. Halaber, honako lege hauek partzialki indargabetu zuten 2/993 Legea: otsailaren 6ko 1/1998 Legeak, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatez Kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko Legearen 53.3 Atala Ezabatzen duenak (1998ko otsailaren 27ko EHAA, 40. zenbakia), eta abenduaren 19ko 15/2008 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan zenbait irakasle-kidego sortzekoak (2008ko abenduaren 29ko EHAA, 248. zenbakia).

2/1993 Legea onetsi zenetik, aurrerapen handiak egin dira euskara teknikoan eta juridikoan, eta, ondorioz, zaharkituta geratu da lege horren euskarazko bertsioan erabilitako hizkera. Hori dela eta, beharrezkoa da euskarazko bertsio horri beste egitura gramatikal eta linguistiko bat ematea, hizkuntza horrek izandako bilakaerarekin bat datorrena. Horrela, arauaren bi bertsio linguistikoen baliokidetasuna bermatuko da eta hizkuntza-desegokitasunaren ondorioz sor daitezkeen segurtasun-gabezia juridikoko arazoak saihestuko dira.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen azken xedapenetako bigarrenak Eusko Jaurlaritzari ematen dio legegintzarako eskuordetza lege hori indarrean jarri eta urtebeteko epean lege-mailako arauak onar ditzan zenbait legeren euskarazko bertsioa eguneratu, argitu, erregularizatu eta harmonizatzeko. Lege horien artean Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1995 Legea dago.

Horregatik, legegintzako dekretu bidez onesten den testu bategin berria, inolako aldaketa materialik edo arauaren edukiari edo esanahiari buruzko aldaketarik egin gabe, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen euskarazko bertsioa erregularizatzera eta harmonizatzera mugatzen da, euskara tekniko-juridikoaren arloan erabili ohi diren printzipio eta irizpideekin bat etorriz, eta lege horren euskarazko eta gaztelaniazko bertsioen arteko baliokidetasun zorrotzena bermatzeko.

Horiek horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko uztailaren 11n eginiko bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoen Legearen testu bategina onestea.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen azken xedapenetako bigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoen Legearen testu bategina onesten da; jarraian erantsita dator haren testua.

Xedapen gehigarria.— Arau-erreferentziak

Beste xedapen batzuetan Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeari egiten zaizkion arau-erreferentziak orain onesten den testu bateginean dagokion manuari egindakotzat joko dira.

Xedapen indargabetzailea.— Arauak indargabetzea

Indargabetuta geratzen da Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legea.

Azken xedapena.— Indarrean jartzea

Legegintzako dekretu hau eta beronek onesten duen testu bategina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoen Legearen testu bategina
ZIOEN AZALPENA

[…]

V. tituluan («Hizkuntza-normalizazioa») hautatzen den eskema homogeneoa da Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen eskemarekin, zentzuzkoa denez, eta, beraz, lanpostu bakoitzari hizkuntza-eskakizun bat esleituko zaio. Hala ere, langile sartu berriek hasieratik egiaztatu beharko dute dagokien hizkuntza-eskakizuna, hamabosgarren xedapen gehigarrian jasotzen den moduan.

Hezkuntza-administrazioak hitzematen du bere zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasun egokia bultzatuko duela eta irakasleak euskalduntzeko urte anitzeko plana burutuko duela.

[…]

II. TITULUA
Irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketa

I. KAPITULUA
Lanpostu-zerrendak

5. artikulua

1. Irakasleen lanpostu-zerrendetan, lanpostu bakoitzari buruzko zehaztasun hauek jaso beharko dira:

c) Lanpostua betetzeko beharrezko diren baldintzak, eta horien artean, nahitaez, esleitutako hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data.

III. TITULUA
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasle funtzionarioak

II. KAPITULUA
Irakaskuntzako funtzio publikoa antolatzea

13. artikulua

Eskola ofizialetan hizkuntza-ikasketak ematen dituzten funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegokoak izango dira.

14. artikulua

Irakaskuntzako euskal funtzio publikoa osatzen duten kidegoak talde hauetan sailkatuko dira:

a) «A» taldea. Talde honetakoak izango dira kidego hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko musikako eta arte eszenikoetako katedradunen kidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musikako eta arte eszenikoetako irakasleen kidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoko arte plastikoetako eta diseinuko irakasleen kidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoa.

III. KAPITULUA
Langileak hautatzea

17. artikulua

Lege honen bidez sortutako kidegoetan sartzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

4. Hizkuntzen irakaskuntza:

Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko, doktore-, lizentziadun-, arkitekto- edo ingeniari-titulua edo irakaskuntzako titulu baliokidea izan beharko da, eta ezar daitezkeen hautaprobak gainditu beharko dira.

V. TITULUA
Hizkuntza-normalizazioa

48. artikulua

Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, euskal eskola publikoan ikasle guztiek hezkuntza-maila guztietan euskaraz nahiz gaztelaniaz ikasteko duten eskubidea bermatuko da. Eskubide hori eta eremu horretan botere publikoek egin beharreko ekintzak lege horren III. tituluan eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean jasotako esparruan garatzen dira.

49. artikulua

1. Aurreko artikuluan jasotakoaren ondorioetarako, EAEko hezkuntza-administrazioko irakasle-lanpostu guztiek hizkuntza-eskakizuna esleituta izango dute. Hizkuntza-eskakizunak zehaztuko du zer maila behar den izan euskarazko hizkuntza-gaitasunean, lanpostua bete eta bertan aritzeko. Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ez bada, euskaraz jakiteari merezimendu modura zenbaterainoko balioa eman behar zaion zehazteko balioko du.

2. Derrigortasun-datatik aurrera, nahitaez bete beharko da hizkuntza-eskakizuna, lanpostua bete eta bertan aritzeko. Halere, salbuespenezko kasuak eta arrazoi objektiboki nabarmenak direla eta, Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Idazkaritzaren proposamenez, erregelamendu bidez erabakiko du zein kasutan salbuets daitekeen lanpostuaren titularra lanpostuari esleitu zaion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzetik, eta, hala badagokio, hizkuntza-eskakizun bera duten beste lanpostu batzuen eskakizuna egiaztatzetik. Irakasleak ezingo dira inoiz hizkuntza-eskakizuna betetzetik salbuetsi, baldin eta betetzen duten lanpostuak esleitua duen hizkuntza-eskakizunak eskatzen badu euskara irakaskuntzarako hizkuntza gisa erabiltzeko behar den hizkuntza-gaitasuna izatea.

3. Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko bete behar den hizkuntza-eskakizuna lege honen hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera arautuko da.

50. artikulua

1. Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzak hizkuntza-eskakizunak zehaztuko ditu, bai eta eskakizun horiek lanpostuei ezartzeko irizpideak ere.

2. Hizkuntza-ereduren bat sortu, aldatu edo ezabatuz gero, hizkuntza-eskakizunak ere egokitu egin beharko dira.

51. artikulua

Aurreko artikuluan jasotako irizpideekin bat etorriz eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data esleituko dizkio EAEko hezkuntza-administrazioko irakasle-lanpostu bakoitzari.

52. artikulua

1. Hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data nahitaez agertu behar dira lanpostu-zerrendetan.

2. Hizkuntza-eskakizunak derrigorrez betearazteko irizpideek lanpostu guztiak ekitatez eta proportzio berean hartuko dituzte, eta eginkizunari dagokion kidego, eskala edo titulazio-talde batekoa edo bestekoa izateak ez du inolako eraginik izango.

53. artikulua

1. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko, hezkuntza-administrazioak erabakiko du kasuan-kasuan izan behar den euskara-maila balioesteko probetan zer eskatu eta nola eskatu behar den. Horretarako eratuko diren epaimahaietan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat egongo da beti.

2. Aurreko apartatuan ezarritakoa horrela izanik ere, lege honen 50.1 artikuluan aipatzen den erregelamenduzko arauan sistema bat ezarriko da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako hizkuntza-ziurtapenak arauan ezarritako hizkuntza-eskakizunekin homologatzeko eta parekatzeko.

54. artikulua

1. EAEko hezkuntza-administrazioak bere langileek hizkuntza-gaitasun nahikoa izatea bultzatuko du, eta horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.

2. Aurreko apartatuak xedatutakoarekin bat etorriz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urte anitzeko plana prestatuko du irakasleak euskalduntzeko. Plan hori gauzatzeko, irakasleen borondatezko atxikipena lortzen saiatuko da, eta irakasle horien lan-baldintzak kontuan hartuko dira; horrez gainera, plana malgua izango da, eta urtero-urtero berraztertuko da. Planari eta haren berrazterketari buruzko txostenak egingo ditu Euskadiko Eskola Kontseiluak.

Hamabosgarren xedapen gehigarria

Erregelamendu bidez zehaztuko diren salbuespenak ezertan eragotzi gabe, irakaskuntzako funtzio publikoan lehenengo aldiz sartzen direnek aipaturiko erregelamenduzko arauan ezarritako hizkuntza-eskakizuna betetzen dutela egiaztatu beharko dute.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper