Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.86. 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onesten duena


8.2.86. 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onesten duena[605]

[ZIOEN AZALPENA]

[…]

Akats batzuk zuzendu dira eta testuan modu desberdinean jasotzen ziren termino batzuen erabilera bateratu da.

EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO ETA EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA MATXISTARIK GABE BIZITZEKO LEGEAREN TESTU BATEGINA

ATARIKO TITULUA

3. artikulua.— Printzipio orokorrak

Hauek dira emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan EAEko botere publikoen jarduera gidatu eta bideratu behar duten printzipio orokorrak: tratu-berdintasuna; aukera-berdintasuna; emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzea eta desagerraraztea; dibertsitatea eta desberdintasuna errespetatzea; genero-ikuspegia txertatzea; ekintza positiboa; generoaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea; ikuspegi intersekzionala txertatzea; sexu- edo genero-identitatearen garapen askea, sexu-orientazioa, gorputz-autonomia eta autodeterminazioa; ordezkaritza orekatua; lankidetza eta koordinazioa eta nazioartekotzea; emakumeen ahalduntzea; gizonen inplikazioa; parte-hartzea; berrikuntza, gardentasuna eta kontu-ematea; hizkuntza-eskubideen babesa eta euskararen erabileraren sustapena.

1. Tratu-berdintasuna.

Debekatuta dago pertsonen sexuan oinarritutako diskriminazio oro, hala zuzenekoa nola zeharkakoa, edozein delarik ere diskriminatzeko erabilitako modua.

Lege honen ondorioetarako:

[…]

EAEko botere publikoek diskriminazio anizkoitzari aurre egingo diote, eta emakumeen edo emakume-taldeen oinarrizko eskubideak benetan gauzatzen direla bermatuko dute, emakume horiek bereizkeria-egoerak sor ditzaketen beste inguruabar batzuk ere tartean direnean, hala nola arraza, kolorea, jatorri etnikoa edo soziala, hizkuntza, erlijioa, kultura, politikari edo bestelako gaiei buruzko iritziak, gutxiengo nazional bateko kide izatea, ondarea, jaiotza, familia-eitea, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa sexu-edo genero-identitatea, genero-adierazpena, landa-eremukoa izatea, migratzailea, errefuxiatua, seropositiboa, guraso bakarra izatea edo beste edozein baldintza edo egoera pertsonal, sozial edo administratibo.

16. Hizkuntza-eskubideak babestea eta euskararen erabilera sustatzea.

EAEko botere publikoek bermatu behar dute hizkuntza-eskubideak baliatzen direla eta euskararen erabilera sustatzen dela emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Horretarako, berdintasun-politikak garatzeko orduan, ziurtatuko dute, beste neurri batzuen artean, interesdunak aukeratutako hizkuntza koofizialean ematen direla zerbitzuak, herritarrentzako prestakuntza-, partaidetza- eta sentsibilizazio-jardueretan hizkuntza-eskubideak bermatzen direla, eta langile eta profesionalentzako jardueretan euskararen erabilera sustatzen dela».

II. TITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen eta aginteen jardueran genero ikuspegia txertatzeko neurriak

IV. KAPITULUA
Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak

19. artikulua.— Administrazioaren araudia eta jarduera

4. EAEko botere publikoek hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabili behar dute irudi eta hizkera mota guztietan, zuzenean eta beste pertsona edo entitate batzuen bitartez sortzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan.

23. artikulua.— Dirulaguntzak

3. EAEko botere publikoek, beste gai batzuen artean, dirulaguntza publikoak erregulatzen dituzten oinarri edo arauetan ondoren azaltzen dena egingo dute:

c) Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako betebeharrak ezarriko dituzte, hizkera eta irudi mota guztietan erabilera ez-sexista egitetik harago, bai eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak ez betetzeak dakartzan ondorioak ere.

[…]

III. TITULUA
Zenbait esku hartze arlotan berdintasuna sustatzeko neurriak

II. KAPITULUA
Kultura eta komunikabideak

28. artikulua.— Kultura-jarduerak

1. EAEko administrazio publikoek, bakoitzak bere eskumen-eremuan, behar beste neurri hartu behar dituzte, bai sexuan oinarritutako diskriminazio oro saihesteko, bai sustatzeko emakumeek zein gizonek parte hartzeko aukera eta partaidetza orekatua izatea Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan izaten diren kultura-jarduera guztietan. Lege honen ondorioetarako, kultura-jardueratzat hartzen dira, besteak beste, jarduera artistikoak, jai-giroan egiten direnak, oroitzapenezkoak, kirol-jarduerak eta euskararen hizkuntza-normalizazioaren arloan egindakoak.

Debekatu egiten da gune publikoetan emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten kultura-jarduerarik antolatzea eta egitea.

29. artikulua.— Komunikabideak, publizitatea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

3. Komunikabideek, beren programazioak egiteko orduan, bermatuko dute edukietan genero-ikuspegia sartzen dela; horrez gain, ez dute hizkera sexistarik erabili behar, eta emakumeen partaidetza aktiboa eta bi sexuen presentzia orekatua eta irudi plurala bermatu behar dute, edertasun-kanonetatik eta sexu bakoitzak bizitzako arloetan betetzen dituen funtzioei buruzko estereotipo sexistetatik aparte; bereziki zaindu behar dituzte haur zein gazteentzako edukiak, eta 3.1 artikuluaren azken apartatuan aipatzen diren diskriminazio anizkoitzeko inguruabarrak dituzten emakumeekin lotutako aurreiritziak eta estereotipoak desagerrarazi behar dituzte.

III. KAPITULUA
Hezkuntza

1. atala
Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza

32. artikulua.— Curriculuma

2. Era berean, Hezkuntza Administrazioak oinarrizko printzipiotzat ezarriko du hezkuntza-maila guztietan indarkeriazko jokaerak prebenitzea, adingabeekiko sexu-abusuak barne, eta eguneroko bizitzarako irakasgai edo eduki eta aldi zehatzak ezarriko ditu hezkuntza-maila guztietan. Eduki eta aldi horietan gai hauekin lotutako alderdi eta edukiak sartuko dira: etxeko eremua eta pertsonen zaintza, harreman pertsonalen funtzionamenduaren ezagutza eta harreman afektibo-sexual osasungarriak eta positiboak sustatzea, hizkuntzaren erabilera ez-sexista, emakumeen gorputza erakartzeko elementu edo aberastasun-iturri gisa erabiltzea zalantzan jartzea, jarrera matxisten identifikazioa eta prebentzioa, agerikoenak ez direnak barne, eta gatazkak konpontzeko indarkeriarik gabeko metodoak eta sexuen berdintasunaren eta dibertsitatearen errespetuan oinarritutako bizikidetza-ereduak ikastea.

33. artikulua.— Material didaktikoak

2. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan erabiltzen diren testuliburuek eta gainerako material didaktikoek aurreko 32.1 artikuluan adierazitako hezkidetza-helburuak bildu behar dituzte. Era berean, ez dute hizkera sexistarik erabili behar, eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta estereotiporik gabea bermatu behar dute.

2. atala
Unibertsitateko irakaskuntza

36. artikulua.— Euskal Unibertsitate Sistema

2. Orobat, jakintza-arlo guztietako irakas-lanean eta ikerketa-lanetan genero-ikuspegia txerta dadin, hizkera ez-sexista erabil dadin, eta emakumeen jakintza eta emakumeek gizon-emakumeen garapenari egindako ekarpen sozial eta historikoa jaso dadin bermatuko dute.

IV. KAPITULUA
Lana

2. atala
Enplegua

46. artikulua.— Negoziazio kolektiboa

2. Autonomia Erkidegoko Administrazioak, hitzarmen kolektiboen erregistroaren bitartez, zaindu beharko du hitzarmen horietan emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioaren aurkako klausularik ez egotea, hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta haren aurka egiteko neurri espezifikoak jasotzea.

VII. KAPITULUA
Emakumeen kontrako indarkeria matxista

3. atala
Antzematea, artatzea, koordinatzea eta onbideratzea

58. artikulua.— Antzemateko, artatzeko, koordinatzeko eta onbideratzeko neurri orokorrak

3. Eskubide horretan sartzen da biktima guztiek informazio eta orientazio egokia eta eskuratzeko erraza izan dezatela, ulertzen duten hizkuntza batean eta argiro, dituzten eskubideei eta dauden baliabideei buruz; eta artatuak izan daitezela osasun fisiko eta mentalaren arloan eta beste zenbait arlotan duten beharrei dagokienez; hala nola segurtasuna, arlo ekonomikoa, aldi baterako bizileku segurua, etxebizitza, hezkuntza eta arlo soziala, lege honetan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera.

63. artikulua.— Polizia-arreta

Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Euskadiko udalerrietako toki-administrazioek bermatu behar dute, Euskadiko Segurtasun Sistema Publikoaren bidez, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren arloan ematen duten arreta lehentasunezkoa, eraginkorra eta kalitatekoa dela. Horretarako, beste neurri batzuen artean, hau egin behar dute:

b) Biktimei informazioa eman, ulertzen duten hizkuntza batean eta argiro, jakin dezaten zer eskubide dituzten, zer baliabide erabil ditzaketen eta zer ondorio dakarren salaketa aurkezteak.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper