Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.70. 1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onesten duena


8.2.70. 1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onesten duena[588]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketaren ekainaren 27ko 7/2019 Legearen azken xedapenetako lehenengoak Eusko Jaurlaritzari baimena ematen dio legea indarrean jarri eta hamabi hilabeteko epean arau horren testu bategina prestatu eta onetsi dezan, segurtasunaren arloko eskumena daukan sailak proposatuta. Horretarako, behar den guztietan, berriz zenbakituko dira artikuluak, kapituluak eta xedapenak; legeen barne-igorpenak egokituko dira; hizkuntza harmonizatuko da sexismorik gabeko hizkuntzaren eskakizunen arabera, eta batu beharreko lege-testuak erregularizatu, argitu eta harmonizatuko dira.

[…]

Bigarrenik, erabilitako lexikoa eguneratu eta berraztertu dugu, baita kontu gramatikalak ere, eta, horrekin batera, lan zorrotza egin dugu testuan desberdin erabiltzen ziren termino batzuk bateratzeko, testuak behar duen barne-kohesioa izan dezan. Sailen izenak bateratu ditugu, sexismorik gabeko hizkuntza normalizatu eta euskarazko bertsioaren termino-zaharkitzeari erantzuna eman.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO POLIZIAREN LEGEAREN TESTU BATEGINA.

I. TITULUA
Segurtasuna administratzea

IV. KAPITULUA
Kode deontologikoa

25. artikulua.— Herritarrekiko harremanak eta gardentasuna

2. Herritarrekiko harremanetan, 10/1982 Legeak aitortutako hizkuntza-eskubideak hartuko ditu aintzat Euskal Autonomia Erkidegoko poliziak (10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa). Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoak mendean dauzkaten administrazioak ahaleginduko dira euren zerbitzura aritzen diren langileak behar bezala gaitzen, gizarte elebidun batean zerbitzua eman dezaten; horretarako, behar diren neurriak hartuko dituzte, eta sustatuko dute kidego horietan euskara erabil dezaten. Nolanahi ere, herritarren arretan, herritarrak berak aukeratutako hizkuntza baliatuko da.

II. TITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko poliziaren antolaketa

I. KAPITULUA
Xedapen komunak

2. atala
Langileak antolatzeko tresnak

38. artikulua.— Lanpostuen antolamendua

2. Lanpostu-zerrendek honako zehaztapen hauek behintzat adierazi behar dituzte:

d) Jardunerako eskatutako betekizunak. Besteak beste, honako hauek adierazi behar dira: hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data.

3. atala
Etengabeko prestakuntza, euskalduntzea

42. artikulua.— Hizkuntza-gaikuntza

1. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako hizkuntza-normalizazioa egiteko, kontuan hartuko da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatuei aplikatzen zaizkien arauetan xedatutakoa.

2. Hala ere, Ertzaintzaren izaera eta berezitasun funtzionalak ikusita, Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez definituko du zer berezitasun izango dituen sektoreko hizkuntza-normalizazioak; horretarako, definituko du bai zer-nolako hizkuntza-eskakizunak aplika dakizkiokeen Ertzaintzari, zer arauren arabera ezarriko diren derrigortasun-datak, eta zer-nolako ikastaroak izango dituzten Ertzaintzako funtzionarioek hizkuntza-gaikuntzarako.

3. Gobernu Kontseiluari dagokio Ertzaintzako lanpostuetako hizkuntza-eskakizunen definizioa eta bakoitza esleitzeko irizpideak onestea, hargatik eragotzi gabe lege honen 39. artikuluko lehenengo paragrafoan lanpostu-zerrenda onesteaz xedatutakoa.

4. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak ahaleginduko dira euren mendeko polizia-funtzionarioek hizkuntza-gaikuntza egokia izan dezaten.

5. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari dagokio Ertzaintzako langileen hizkuntza-gaikuntza egokia ahalbidetzen duten prestakuntza-jarduerak programatzea, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 23.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

III. TITULUA
Hautaketa eta sarrera

I. KAPITULUA
Hautaketa

1. atala
Xedapen orokorrak

64. artikulua.— Hizkuntza-gaitasuna

1. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetan sartzeko deialdien edukiak egokia izan behar du euskaraz eska daitezkeen hizkuntza-gaitasunaren mailetarako eta hizkuntza hori jakiteari eman behar zaion balioespenerako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen V. tituluan xedatutako aurreikuspenekin bat etorriz.

2. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben edukian eta forman, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ezarritako preskripzioak bete beharko dira. Proba horietako epaimahai kalifikatzailean, erakunde horren ordezkari batek hartuko du parte.

2. atala
Hautaketa-prozesua

71. artikulua.— Hautaketa-deialdiak

3. Deialdietan, zehaztuko da zer plaza hornitu behar diren, eta adieraziko da zer hizkuntza-eskakizun eskatuko den eta zenbat plaza erreserbatuko den barne-sustapenerako.

IV. TITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-funtzionarioen estatutu-araubidea

III. KAPITULUA
Lanpostuak hornitzea

95. artikulua.— Merezimendu-lehiaketa

1. Lehiaketa da hornitze-sistema normala. Lehiaketan, hautagaien gaitasunak lanpostuaren eginkizunetara egokitzen diren balioetsiko da.

2. Lanpostuak hornitzeko deialdietan, balioetsi beharreko merezimenduak definituko dira, besteak beste, hauek: antzinatasuna, gradu pertsonal zehatz bat izatea edo —hala badagokio— garapen profesionalaren gradu jakin bat izatea eta egindako lana eta euskararen jakintza-maila egiaztatua balioestea —jakintza hori betekizuna ez bada—.

3. Halaber, deialdian hala ezartzen bada, hauek ere sartu ahal izango dira: prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak; titulazio eta gradu akademikoak; hizkuntzak jakitea, edo irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera, eta hornitu beharreko lanpostuaren ezaugarri propioetarako egokiak diren gainerakoak.

Xedapen iragankorrak

Bederatzigarren xedapen iragankorra.— Udaltzaingoko kidegoetako enplegua kontsolidatzeko hautaketa-prozesuak

1. Udalerriek, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketaren ekainaren 27ko 7/2019 Legea indarrean jarri ondoren, behin eta salbuespenez, hautaketa-prozesuak egin ahal izango dituzte Udaltzaingoaren egitura-lanpostuetako aldi baterako enplegua kontsolidatzeko, kontuan hartuta zer-nolako muga aplikagarri dauden oinarrizko estatu-arauetan. Hautaketa-prozesu horiek lehiaketa-oposizioaren erakoak eta irekiak izango dira. Hor, balioetsiko dira bai Udaltzaingoko postuetako esperientzia orokorra, bai deialdia egin duen Administrazioan emandako zerbitzuen esperientzia espezifiko, bereizi eta osagarria, hautaketa-prozesuaren deialdiko lanpostuen arabera. Lehiaketa-fasearen balioespena ezin izango da izan hautaketa-prozesuan lortu daitekeen gehieneko puntuazioaren % 40 baino handiagoa, euskarak merezimendu gisa duen balioespena alde batera utzita.

Azken xedapenak

Azken xedapenetako hirugarrena.— Garapen profesionalerako sistema ezartzea Ertzaintzan

2. Dekretuak hasierako ezarpen-fase bat jasoko du, 2023ko abenduaren 31n amaituko dena. Fase horretan, mailaketa-prozedura bakar baten deialdia egingo da lehen hiruhilekoan, garapen-dekretua indarrean jartzen denetik aurrera, eta horren ebaluazioa bi faktoreren arabera egingo da:

b) Lana eta kualifikazioa; hauek balioetsiko dira, batera:

[…]

– Kualifikazio profesionala, hauek barnean direla: prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak, titulazio akademiko ofizialak eta hizkuntzak.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper