Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.66. 6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena


8.2.66. 6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena[584]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Xedea

Lege honen xedea da EAEko euskal kultura-ondarearen araubide juridikoa ezartzea, beraren babesa, kontserbazioa eta balio-nabarmentzea bermatzeko, bai eta pertsona guztiek, oraingo eta etorkizuneko belaunaldiek, irisgarritasun unibertsaleko baldintzetan posible direnean, ondare hori ezagutu, ikertu, hedatu eta goza dezatela erraztea ere.

2. artikulua.— Aplikazio-eremua

1. Lege honen ondorioetarako, honako ondasun hauek osatzen dute euskal kultura-ondarea: arte, historia, arkeologia, paleontologia, etnologia, antropologia, hizkuntza, zientzia, industria edo paisaia edo arkitektura aldetik, edo kulturaren beste edozein alderdiren aldetik, balioa duten Euskadiko kultura-ondasun guztiek (higiezinak direla, higigarriak edo immaterialak), aintzat hartuak izateko eta belaunaldi arteko transmisiorako interesa badute.

2. Kulturaren arloan eskumena duen saila arduratuko da EAEra itzul daitezen bere lurraldetik kanpo dauden eta euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunak.

3. Lege honen ondorioetarako, honelako aintzatespenak izango dira:

c) Kultura-ondare immateriala deitzen da komunitateek, taldeek eta, hala badagokio, pertsonek onartzen dituzten praktikak, esamoldeak eta ezagutzak eta jakitateak, bai eta tresnak, objektuak eta lotutako kultura-espazioak ere, beren kultura-ondaretzat onartzen dituztenak. Kultura-ondare immaterial hori, komunitateek eta taldeek belaunaldiz belaunaldi helarazia, birsortzen dute etengabe, naturaren eta beren historiaren interakzioz. Ematen die identitate eta jarraipen sentimendu bat, kultura-aniztasunaren errespetua eta giza sorkuntza sustatzen dutena.

Ondorio horietarako, kontuan izan beharko da 56.2 artikuluan ondare immaterialaz araututakoa.

11. artikulua.— Kultura-ondare immateriala babesteko kategoriak

Euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasun immaterialak gutxienez kategoria hauetan sailkatu ahalko dira, zeinak beren artean iragazkorrak izango diren:

a) Kulturaren ahozko tradizioak eta adierazpideak; hizkuntza barne, kultura-ondare immaterialaren hedatzailea den aldetik, eta toponimia.

Xedapen indargabetzailea

1. Indargabetuta geratzen da uztailaren 3ko 7/1990 Legea, Euskal Kultura Ondarearena, kapitulu hauek izan ezik: III. tituluaren VI. kapitulua, ondare dokumentalarena, eta V. tituluaren I. kapitulua, artxiboen zerbitzuena.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper