Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.57. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa


8.2.57. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa[574]

IV

[…]

Bistakoa da tokiko politikaren kalitate instituzionala hobetu beharra dagoela udal-gobernuek beren legitimitatea indar dezaten, zerbitzu-zorro iraunkor eta efizientea garatuz. Izan ere, udalak dira herritarrek arazoak konpontzeko jotzen duten lehendabiziko atea, eta udalen legitimazio instituzionalaren oinarria da, neurri handi batean, herritarren beharrei erantzun egokia ematea eta herritarrei bizi-kalitate egokia eskaintzea, eskubide guztiak egikaritzeko aukera bermatuta; horien artean, gainera, hizkuntza-eskubideak.

Hala islatzen da legeak toki-harremanetan kultura- eta hizkuntza-eredu propio baten alde egin duen aukera garbian ere, apustu sendoa egiten baitu euskararen iraunarazpen, finkapen eta garapenaren alde, amorez eta euskal toki-administrazioa benetan euskalduna izan ahal dadin, horrek berekin dakarren guztiarekin, hala nola den euskara laneko ohiko hizkuntza izan ahal izatea, euskara jakitea mugatu gabe, askotan gertatzen denez, tokiko enplegu publikora iristeko eskakizun formal huts izatera. Horregatik, toki-administrazioak etsenplu eta gidari izan behar du euskara erabat berreskuratzearen arloan, eta horretarako beharrezkoa da administrazio horrek apustu argi bat egitea bere jarduna gero eta gehiago euskalduntzen joateko.

Horregatik, euskara babestu eta normalizatzeko lana, Euskal Herriaren hizkuntza berezkoa eta komuna denez, lehenik, euskal botere publiko guztiei dagokie, baina euskal udalek bide-erakusle izan behar dute eginkizun horretan. Ondorioz, lege honen asmoa da aitzindari izatea prozesu batean non botere publiko guztiek apustu irmoa egin behar baitute euskararen alde, haren normalizazio desiratua eta erabateko garapena galarazten edo oztopatzen duten trabak erauziz. Hala, lege honek, zeinak une oro errespetatzen baitu toki-araubidea, aldezten du, kasuan kasuko toki-erakundeak hala erabakitzen badu, euskara erakunde horretako lan-hizkuntza izatea. Era berean, modu berariazko, funtsezko eta zuzenean aurreikusten du udalek eskumenak edukitzea euskararen erabilerari eta normalizazioari buruzko planen arloan, bai «ad extra», hau da, beren jardunaren lurralde-eremuan, bai «ad intra», hau da, toki-erakundean bertan artikulatzeko antolaketa bakoitzak erabakitzen dituen jasotzaileekin.

Halaber, amorez eta hizkuntza-normalizazioko prozesuek gainditu dezaten toki-erakundeen lanpostuetarako hautaketa- edo horniketa-prozesuetan gaitasun hori egiaztatzearen estadioa, aurreikusten dira ere zinegotziek hizkuntza-gaitasunak eskuratu eta hobetzeko lagundu dezaketen neurriak, zeren eta bi errealitateak, bai enplegatu publikoei dagokiena eta bai politikaren eremuari dagokiona, uztarturik joan behar baitira, euskararen erabileran benetako normalizazioa lortzeko, hau da, esan den bezala euskara laneko ohiko hizkuntza bihurtu dadin euskal toki-erakundeetan.

Alabaina, hori esan ondoren, adierazi behar da ere, alde batetik, euskal toki-administrazioaren euskalduntzearen aldeko apustu irmo horrek ezin dituela inola ere ahaztu herritarren hizkuntza-eskubideak, herritarrek une oro izango baitute hautatzen duten hizkuntza ofizialean artatuak izateko eskubidea eta bi hizkuntza ofizialetako bat ez jakiteagatik inolako babesgabetasunik ez nozitzeko eskubidea. Eta, beste alde batetik, toki-agintarien jardunak eskatuko du neurri bereziak hartzea euskararen alde, egoera kaxkarragoan dagoen hizkuntza ofiziala baita. Izan ere, euskara faboratzeak bilatzen duena da, hain zuzen, herritarren artean benetako berdintasuna sustatzea, Hizkuntza Erregionalen edo Gutxituen Europako Kartaren 7.2 artikuluan jasotakoaren zentzuan karta hori 1992ko azaroaren 5ean onetsi zen Estrasburgon eta indarrean dago gure ordenamendu juridikoan, 2001eko otsailaren 2an berronetsia izan ondoren, non bere helburu eta printzipioen artean esaten duen ezen «hizkuntza erregionalen edo gutxituen alde neurri bereziak hartzea, hizkuntza horien hiztunen eta gainerako biztanleen artean berdintasuna sustatzera zuzenduta daudenak eta haien egoera berezia kontuan izatea bilatzen dutenak, hori ez da hartuko hizkuntza hedatuagoen hiztunekiko diskriminazio-egintzatzat».

[…]

VI

[…]

Lehenengo tituluan, xedapen orokor batzuek legearen ezaugarriak eta helburua azaltzen dituzte, bai eta toki-erakundeen ezaugarriak eta zerbitzuen prestazioarenak ere, eta arau-esparru berri hau zein printzipiotan oinarritzen den ere; azkenik, EAEko toki-erakundeen hizkuntza aztertzen dute. Gainera, legean sartzen diren erabaki arauemaileak arrazoitzen dituzten eskumen-tituluak aipatzen dira.

[…]

Lehenengo titulu honetan jasotzen da, legean leku berezia duelarik, euskararen erabilera Euskal Autonomia Erkidegoaren toki-administrazioaren eremuan, Euskal Herriaren berezko hizkuntza den aldetik.

Euskara hizkuntza ofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan eta, beraz, baita bertako toki-erakundeetan ere. Alde horretatik, jardueretan zerbitzu- eta lan-hizkuntza izango da toki-erakunde horietan, betiere herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatuta, eta erabilera normala eta orokorra izango du bertan. Berariaz adierazten da, gainera, euskaraz egin daitekeela egintza eta izapide oro.

Horrekin batera, euskararen erabilera sustatzeko, planifikatzeko eta dinamizatzeko eskumenak aitortzen zaizkie udalei, bai udal-zerbitzuen alorrean, bai udalerriko bizitzaren eremu askotarikoetan ere. Bide horretan, aukera ematen zaie udalei bitartekoak jartzeko, baita bitarteko arauemaile eta ekonomia-finantzen alorrekoak ere, eta aukera, orobat, euskararen eremuan beste erakunde batzuekin lankidetzan edonolako formulak bilatzeko.

[…]

I. TITULUA
Legearen xedea eta printzipioak

6. artikulua.— Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen hizkuntza ofiziala

1. Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da eta, gaztelania bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen hizkuntza ofiziala, eta, alde horretatik, erakundeon jardueretan erabilera normal eta orokorreko zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izango da. Edonola ere, bermatu beharko da herritarrek benetan egikaritu ahal izatea toki-erakundeekin harremanak izateko orduan hizkuntza ofiziala hautatzeko duten eskubidea eta, hortaz toki-erakundeek hizkuntza horretan artatzeko duten betebeharra, hartarako behar diren neurriak harturik.

Euskarari eta gaztelaniari aitortutako ofizialtasunaren arabera, bai euskara toki-erakundeen ekintzetan erabiltzea, bai gaztelania ekintza horietan erabiltzea, balio juridiko osokoak izango dira, betiere eragotzi gabe toki-erakundeek bermatu beharra daukatela, partikularrekiko harremanetan, horiek hautatu duten hizkuntza ofiziala erabiltzea.

2. Toki-erakundeetako organoen deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak, erabakiak eta aktak euskaraz idatzi ahal izango dira. Ahalmen hori baliatu ahal izango da –aipatu berri diren kasuetan–, baldin eta, toki-erakundearen barruan, euskaraz ez dakiela behar bezala alegatzen duen[575] edozein kideren eskubideak urratzen ez badira, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean aurreikusitakoa ezertan galarazi gabe. Ebazpenak, aktak eta erabakiak euskaraz idazten direnean, euskaraz bidaliko zaizkie kopiak edo laburpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eta Estatukoari, toki-araubideari buruzko oinarrizko legeriari jarraituz.

3. Toki-erakundeek, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, –erakunde barruko, beste edozein administrazio publikorekiko edo, are, partikularrekiko harremanetan– bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko aukera gorabehera, behar diren mekanismoak sortu beharko dituzte, herritarrek karga edo betebeharrak eragingo dizkien inolako formaltasun eta baldintzarik gabe baliatu ahal izan dezaten komunikazioak beste hizkuntzan jasotzeko daukaten eskubidea.

7. artikulua.— Toki-erakundeen eta udalen eskumenak euskararen erabilerari dagokionez

1. Udalei izendatzen zaie, eskumen propio gisa, izendatuta dauzkaten arloetako zerbitzu eta jardueretan euskararen erabilera sustatzeko eta euskararen normalizazioa planifikatzeko eskumena. Eskumen hori egikaritu ahal izateko, udal bakoitzak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu eta euskararen erabilera normalizatzeko beharrezkoak diren planak onetsi eta garatuko ditu, kontuan izanik instituzio komunetatik eta indarrean dagoen legeriatik euskararen erabilerari dagokionez eratorritako plangintza- eta erregulazio-irizpideak.

2. Era berean, udalei izendatzen zaie, eskumen propio gisa, hartatik eratortzen diren ahalmen eta eginkizunekin, beren lurralde-eremuan euskararen ezagutza sustatzeko eta erabilera dinamizatzeko eskumena, horretarako zerbitzuak eta jarduerak zuzenean antolatuz, edo beste pertsona edo erakunde batzuek euskara sustatu eta dinamizatze aldera burutzen dituzten jardueren finantzaketan lagunduz.

3. Udalerriei dagokie, halaber, beren lurralde- eta eskumen-eremuko izen ofizialak finkatzea eta, oro har, toponimoen eta leku geografikoen gaineko prozedura arautu eta haiek onestea, horrek ezertan galarazi gabe Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 10. artikuluan eta aplikatu beharrekoa den gainerako legerian ezarritakoa. Izen horien idazkeraz den bezainbatean, dagokion hizkuntzaren arau akademikoak errespetatuko dira, eta, euskararen kasuan, Euskaltzaindiak ezarrita indarrean dauden hizkuntza-arauak.

4. Udalerriek euskararen erabileraren eremuan aitortuak dituzten eskumenak baliatu ahal izango dituzte ordenantzak, erregelamenduak eta jarduera-planak onetsiz.

5. Toki-erakundeek euskararen arloan aitortuak dituzten eskumenak baliatzeko, hitzarmenak sinatu ahal izango dituzte; mankomunitate, partzuergo, elkarte eta udalerriz gaindiko bestelako erakundeak sortu edo halakoetan esku hartu ahal izango dute, eta elkarlanerako beste modu batzuetara jo ahal izango dute, erakunde publiko eta pribatuekin.

6. Toki-erakundeek beraien arteko harremanetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako administrazio publikoekiko harremanetan euskara gero eta gehiago erabil dadin sustatuko dute; horretarako, adostasuna bilatuko dute, eta, edonola ere, hizkuntza ofizial bat nahiz bestea erabili ahal izango dute, beste hizkuntza ofizialerako itzulpenik aurkeztu beharrik izan gabe.

7. Udalen egoera soziolinguistikoan eragina izan dezaketen proiektu edo plangintzak onesteko prozeduran, ekimen horiek euskararen erabileraren normalizazioari dagokionez izan lezaketen inpaktua ebaluatuko da, eta ebaluazio horren emaitzen arabera egoki irizten zaien neurriak proposatuko dira.

8. Herritarren hizkuntza-eskubideei eta euskararen eta gaztelaniaren hizkuntza-ofizialtasunaren erregulazioa betetzeari dagokienez trabarik gertatu ez dadin indarreko legeriak onartzen dituen zehar-kudeaketa moduetako baten bitartez zerbitzua emateagatik, toki-erakundeek egiten dituzten kontratuetan kasu bakoitzean beharrezkoak diren klausulak sartuko dira, hirugarren batzuek egikaritzen dituzten zerbitzu publikoetan helburu hauek bermatze aldera:

a) Kontratuaren xedeak bete dezala haren izaeragatik eta zerbitzuaren titularra den toki-erakundearen ezaugarriengatik aplikagarria zaion hizkuntza-legeria.

b) Herritarrak artatuak izan daitezela beraiek hautatzen duten hizkuntza ofizialean.

c) Zerbitzua eman dadila, hizkuntza-baldintzei dagokienez, zerbitzuaren administrazio titularrari eskatu ahal zaizkion baldintza beretan.

III. TITULUA
Udal-eskumenak

17. artikulua.— Udalerrien eskumen propioak

[…]

26) Euskararen erabilera sustatzeko udal-planak idatzi, onetsi eta kudeatzea, lege honen 7. artikuluan xedatutakoa gorabehera.

IV. TITULUA
Udalerriaren antolaketa eta funtzionamendua. Udal-ordezkarien estatutua. Zuzendaritza-kide publiko profesionalak

I. KAPITULUA
Udalerriaren antolaketa eta funtzionamendua

25. artikulua.— Printzipio orokorrak

9. Lege honen 6.2 artikuluan jasotako aurreikuspenez gain, toki-erakundeek beren jarduerak euskaraz egitea ahalbidetze aldera, hautetsiek hizkuntza ofizialetan behar besteko gaitasuna (mintzatuaren eta idatziaren ulermena) izatea sustatuko da. Lege honen 17.26 artikuluan xedatutakoa aintzat hartuta, sustapen hori, autoantolaketa-printzipioari jarraiki, toki-erakunde bakoitzak ezartzen dituen neurriekin gauzatuko da.

Hartarako, euskararen ezagutza hobetzeko eta optimizatzeko ekimenak garatuko dira eta toki-erakundeek euskaraz funtzionatzea lortzen joateko neurriak hartuko dira, bereziki euskararen arnasgune diren lurraldeetan.

30. artikulua.— Bilkuren publizitatea

Toki-erakundeen bilkura publikoetan, herritarrek Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izango dute, eta ezingo zaie behartu hitz egiteko aukeratu ez duten hizkuntzan itzulpenik egiterik edo azalpenik ematerik.

Beste hizkuntza ofizialerako itzulpena, beharrezkoa baldin bada, toki-erakundeak egingo du bere bitartekoekin edo era mankomunatuan, toki-erakunde bakoitzaren autoeraketaren baitan geldituko delarik haren beharrizanen arabera nola gauzatu herritarren eskubide hori. Zerbitzu hori ematea, lege honen 7. eta 17.26 artikuluetan xedatutakoaren arabera, udalen eskumen propioa denez gero, eskumen propio horien finantzaketari dagozkion lege honetako xedapenak aplikatuko zaizkio.

V. TITULUA
Udalerriko auzotarren eginbeharrak eta eskubideak. Zerbitzu-kartak

I. KAPITULUA
Udalerriko auzotarren eskubideak, eginbeharrak eta erantzukizunak

43. artikulua.— Udalerriko auzotarren eskubideak

1. Auzotarren eskubideak dira honako hauek:

h) Toki Administrazioarekiko harremanetan, hizkuntza ofizial bietatik edozein erabiltzeko eta aukeratutako horretan artatua izateko eskubidea, herritarren hizkuntza-eskubideak arautzen dituen autonomia-erkidegoko legeriaren arabera.

VI. TITULUA
Gobernu irekia. Gardentasuna, datu irekiak eta herritarren parte hartzea

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

49. artikulua.— Titulu honetako arauen aplikazio-eremua

3. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak direnean, gizarte-, kultura-, hizkuntza- eta ingurumen-intereseko helburuak baino ez dituztenean, eta 50.000 eurotik beherako aurrekontua dutenean, lege honek ezarritako betebeharrak betetzeko, ekarpen edo laguntza gehienen iturburu diren toki-erakundeetako bitarteko elektronikoak erabili ahal izango dituzte.

II. KAPITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek publizitate aktiboaren arloan dituzten betebeharrak

50. artikulua.— Publizitate aktiboa. Printzipio orokorrak

8. Gainera, bermatuko da tokiko administrazioen dokumentu eta bestelako euskarrietan ez dela hizkuntzaren erabilera sexistarik egiten, ez zuzenean sortutakoetan ez hirugarren pertsona edo erakunde batzuen bidez sortutakoetan.

9. Halaber, euskararen erabileraren normalizazioari buruzko legeria betetzea bermatuko da, eta bereziki toki-erakundeen publizitate aktiboan euskararen erabilera sustatzean arreta jartzea.

III. KAPITULUA
Informazio publikoa eskuratzeari eta erreklamazio-organoari buruzko printzipioak

66. artikulua— Gardentasunari eta informazio publikorako sarbideari buruzko betetze-mailaren jarraipena

2. Txosten horrek ondorengo alderdi hauek aztertu eta azalduko ditu, gutxienez:

c) Informazio publikorako sarbidea izateko eskubidearen erabilera: zenbat eskaera aurkeztu diren; zenbat eskaera ebatzi diren; batez beste zein epetan ebatzi diren; zenbat eskaera onetsi diren oso-osorik, zenbat zati batean, eta zenbat beste pertsona bat aurka egonda; zenbat eskaera ezetsi diren, eta zenbat ez diren onartu; zati batean edo beste pertsona bat aurka egonda onesteko arrazoiak, ezestekoak, eta ez onartzekoak; maizena eskatutako informazioa; eta eskatzailearen profila (adin-tartea, sexua, eta eskaeran erabilitako hizkuntza).

II. KAPITULUA
Tokiko zerbitzu publikoak kudeatzeko bitarteko erakundeak

107. artikulua.— Lurraldeen arteko lankidetza

1. Autonomia Erkidegoko instituzio komunek eta lurralde historikoetako foru-organoek, zeinek bere eskumenen eremuan, eta mugaz gaindiko lankidetzako programa bai propio bai komun baten esparruan, sustatuko dute hizkuntza-, kultura, ekonomia eta gizarte izaerako lokarriak ezartzea eta indartzea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eta Lapurdiko, Nafarroako eta Zuberoako toki-erakundeen artean, betiere lankidetza horrek toki-eskumeneko politikak eta zerbitzuen kudeaketa hobetzea badakar.

Era berean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako toki-erakundeek lankidetza-hitzarmenak adostu ahal izango dituzte Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoako toki-erakundeekin, hizkuntza, kultura, ekonomia, gizarte eta lankidetzazko lokarri komunak ezartze eta indartze aldera.

2. Aurreko apartatuan aurreikusitako ildo berean, udalek eta gainerako toki-erakundeek lankidetza adostu ahal izango dute Estatu espainiarreko eta beste estatu batzuetako antzeko beste lurralde-erakunde batzuekin, bai nazioarteko elkarte edo federazioak sortzeko, garatzeko edo haietara biltzeko kasuei dagokienez, bai ekonomia eta gizarte izaerako lokarriak eratu edo indartze aldera.

3. Manu honek hizpide dituen lokarri horiek zuzenbidean baliozko den edozein tresna juridikoren bitartez gauzatu ahal izango dira.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper