Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.40. 15/2008 Legea, abenduaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan zenbait irakasle-kidego sortzekoa


8.2.40. 15/2008 Legea, abenduaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan zenbait irakasle-kidego sortzekoa[555]

ZIOEN AZALPENA

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako euskal funtzio publikoa antolatzeko eta arautzeko oinarriak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak zehaztu zituen; kidegoak oinarrizko legerian nola ezarrita zeuden aintzat hartuta, irakaskuntzako kidego propioak sortzea izan zen lege haren abiapuntuko egituraren funtsa.

Lege hori idatzi zen garaian, katedraduna izatea irakasle-karrerako merezimendu pertsonala zen, kidego hauetako baten baitan kontuan hartzen zena: … hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan; eta, hortaz, katedra lortzen zuenak dena delako bere kidegoan jarraitzen zuen. Hala diseinaturik zegoen sistema, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan eta Funtzio Publikoa Erreformatzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legean.

[…]

Nolanahi ere, harrezkero hainbat lege etorri da, eta sistema aski aldaturik utzi dute, hainbat kidego berezi sortuz: … hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunena.

[…]

1. artikulua.— Legearen xedea

Lege honen xedea da Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan lau irakasle-kidegoak sortzea, denak ere A taldekoak. Hauek hain zuzen ere:

[…]

— Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegoa.

[…]

2. artikulua.— Eginkizunak betetzeko eremua

3. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegoko langileek beteko dituzte araudiak hizkuntzen irakaskuntzetarako eratxikitzen dizkien eginkizunak, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoko langileekin batera.

3. artikulua.— Sartzeko betekizunak

3. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegora sartzeko, beharrezkoa izango da Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegokoa izatea, kidego horretako karrerako funtzionario modura gutxienez zortzi urteko antzinatasuna edukitzea, eta titulu hauetako bat edukitzea: doktorea, lizentziaduna, arkitektoa, ingeniaria, edo dagokion gradu-titulua edo irakaskuntzarako balio duen titulazio baliokidea, bai eta hautaketa-prozesua ere gainditu beharko da.

4. artikulua.— Sartzeko sistema

1. … Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegora sartzeko, lehiaketa egingo da, eta ez da praktikaldirik egongo.

5. artikulua.— Postuak betetzea

1. […] Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegokoek, lanpostuak betetzeko lehiaketetan, lanpostu huts berei dagozkien mailetako irakasle-kidegoetako langileekin hartuko dute parte. Alabaina, kontuan hartuko dira kidego haietakoak izateagatik aplikatzekoak zaizkien merezimendu bereziak.

Xedapen gehigarriak

Lehenengoa.— Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko langileak kidego hauetara biltzea

… Hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegoetako irakasle funtzionarioei dagokienez, … lege hau indarrean jartzen denean Autonomia Erkidegoaren mendekoak direnak, besterik gabe, legearen arabera Autonomia Erkidegoan sortutako kidegoetatik kasuan kasukora bilduta geratuko dira.

Halakoetan, jatorrizko kidegoan zuten antzinatasun berbera izango dute, eta aitortuta dituzten lehengo eskubide guztiak errespetatuko zaizkie, baita eskubide ekonomikoak ere, halakoak izatekotan. Era berean, jatorrian izan zuten gizarte-aurreikuspeneko araubidea izaten jarraituko dute.

Biltzen edo integratzen direnean eurek duten lanpostura integratuko dira, eta izaera ere berbera izango dute.

Bigarrena.— Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako gainerako irakaskuntza-kidegoen izenak

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen bidez sorturiko izen ofizialetan, gaztelaniaz, pertsonen forma maskulinoa eta femeninoa erabili beharko da, biak. Hortaz, gaztelaniaz, aurrerantzean izen hauek izango dituzte:

— Cuerpo de maestros y maestras de la comunidad autónoma del País Vasco.

— Cuerpo de profesores y profesoras de enseñanza secundaria de la comunidad autónoma del País Vasco.

— Cuerpo de profesores técnicos y profesoras técnicas de formación profesional de la comunidad autónoma del País Vasco.

— Cuerpo de profesores y profesoras de música y artes escénicas de la comunidad autónoma del País Vasco.

— Cuerpo de catedráticos y catedráticas de música y artes escénicas de la comunidad autónoma del País Vasco.

— Cuerpo de profesores y profesoras de artes plásticas y diseño de la comunidad autónoma del País Vasco.

— Cuerpo de maestros y maestras de taller de artes plásticas y diseño de la comunidad autónoma del País Vasco.

— Cuerpo de profesores y profesoras de escuelas oficiales de idiomas de la comunidad autónoma del País Vasco.

2. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko arte plastikoetako eta diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoak, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz besteko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen bidez sortutakoak, euskaraz izango duen izen ofizialari dagokionez, bere baitan bildutako pertsonen forma maskulinoz eta femeninoz osatuko da, espresuki.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper