Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.39. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte-zerbitzuei buruzkoa


8.2.39. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte-zerbitzuei buruzkoa[554]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

7. artikulua.— Printzipioak

Hauek dira Gizarte-zerbitzuetako Euskal Sistema arautuko duten printzipioak:

c) Berdintasuna eta ekitatea. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek prestazio eta zerbitzu jakin batzuk bermatu behar dituzte gutxienez, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte-zerbitzuen Mapak zehazten dituenak, baliabideak Autonomia Erkidegoko lurraldean berdin banatuko direla ziurtatzearren. Halaber, prestazio eta zerbitzu horiez ekitatearen irizpidearen arabera baliatzea bermatuko dute, baldintza sozial edo pertsonalengatik diskriminaziorik eragin gabe, ekintza positiborako edo aukera- eta tratu-berdintasunerako neurriak aplikatzearen kalterik gabe, eta beren jardunean gizon eta emakumeen berdintasunaren eta dibertsitate sexualaren ikuspegiak integratuz, bai eta belaunaldi ezberdinak eta kultura ezberdinak aintzat hartzeko ikuspegia ere. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, hizkuntza-araudia betetze aldera, pertsonek euskara edo gaztelania erabiltzeko duten askatasuna bermatuko dute.

9. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak

1. Titulartasun publikoko nahiz pribatuko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileek, Konstituzioak eta legeek aitortzen dizkietenez gain, bermatuta izango dute beste eskubide hauek ere egikaritu ahal izango dituztela:

i) Beharrizanen ebaluazio edo diagnostiko bat epe arrazoizkoetan edukitzeko eskubidea; eta ebaluazio hori idatziz eta hizkera argi eta ulergarrian edukitzekoa; orobat, arrazoizko epeetan arreta pertsonalizatuko plan bat edukitzekoa, eta plan horretan parte hartzekoa, baldin eta, antzemandako beharrizanei erantzuteko, beharrezkotzat jotzen bada esku-hartze bat.

l) Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetako edozeinetan aritzeko eskubidea, norberak hobesten duenaren arabera.

V. TITULUA
Ekimen pribatuko esku-hartzea

I. KAPITULUA
Ekimen pribatuak esku hartzea erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuak ematean

1. atala
Xedapen orokorrak

60. artikulua.— Ekimen pribatuaren parte-hartzea Gizarte-zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoko zerbitzuen eskaintzan

4. Gizarte-zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoko zerbitzuen kudeaketan, edo gizarte-zerbitzuen eremuan erantzukizun publikokoak diren beste jarduera batzuen kudeaketan, esku hartzen duten erakunde pribatuei dagokienez, 7. artikuluan aurreikusitako jokaera-printzipioak errespetatu beharko dituzte beren jardunean, arreta berezia eskainiz c) apartatuan araututako berdintasun- eta ekitate-printzipioari. Bereziki, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legean ezarritakoa betetze aldera, erakunde pribatu horiek beharrezko diren bitarteko guztiak jarriko dituzte erabiltzaileek euskara edo gaztelania erabili aukeratzeko duten eskubidea gauzatu ahal izatea bermatzeko.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper