Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.32. 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa


8.2.32. 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa[536]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Administrazio-jardunaren printzipio artezkariak

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, haurrei eta nerabeei arreta emateko eskumenak egikarituz esku-hartzeren bat egin behar dutenean, printzipio hauek izango dituzte gidari beren jardunean:

b) Haurrek eta nerabeek beren eskubideei buruz informazioa jasotzeko duten eskubidea bermatuko dute; informazio hori, ahoz nahiz idatziz, haiek aditzeko moduko hizkuntza batean eman behar zaie, beraien adimenaren mailari eta gaitasunari egokitutako hizkera argi eta errazez, eta, behar izanez gero, beren hezkuntza-beharrizan bereziei egokituta.

c) Berdintasun-printzipioa errespetatuko dela bermatuko dute, landa-inguruneetan edo ingurune marjinaletan nahiz degradatuetan bizitzeagatik egon daitekeen muga oro eragotziz eta, behar izanez gero, ezabatuz; orobat, diskriminazio oro eragotzi eta ezabatuko da, jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazioa, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo haurren eta nerabeen edo beraien familien egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik gerta daitekeen diskriminazio oro, hain zuzen ere.

I. KAPITULUA
Oinarrizko eskubideak

12. artikulua.— Informazioa jasotzeko eskubidea

2. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, arlo horretan eskumena dutenek, piztu egingo dute haur eta nerabeentzako informazio-materialak ekoitzi eta hedatzea, eta erraztu egingo dute haur eta nerabeek informazio- eta dokumentazio-zerbitzuak eta liburutegiak zein gainerako kultura-zerbitzuak erabili ahal izatea. Bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek hau zainduko dute: komunikabideek adingabeentzat ematen dituzten mezuetan berdintasunaren, elkartasunaren eta errespetuaren balioak susta ditzatela; indarkeria, pornografia edo giza harremanen esplotazioa erakusten duten irudiak eragotz ditzatela, orobat tratu apalesgarria erakusten dutenak, delitu-jarduerak egitera zirikatzen dutenak edo elkartasun-eza edo diskriminazioa sustatzen dutenak, jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik; eragotz ditzatela, baita ere, haien garapenari kalte egin diezaiokeen zeinahi eduki erakusten dutenak, hori guztia 30., 31. eta 32. artikuluetan adierazitako moduan.

16. artikulua.— Esateko dutena entzun dakien eskubidea

3. Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, adingabeekin zerikusia zuzenean duten prozeduretan haiek ulertzeko moduko hizkuntza eta haien adimen-gaitasunaren arabera egokitutako hizkera erabil dadin zainduko dute.

II. KAPITULUA
Osasunerako eta zerbitzu sanitarioak jasotzeko eskubidea

18. artikulua.— Bakoitzaren osasuna sustatua eta babestua izateko eskubidea

2. Haurrek eta nerabeek eskubide hauek izango dituzte:

e) Beren osasun-egoerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta ematen ari zaizkien tratamendu medikoari buruzkoa ere, betiere, haien adina, heldutasuna eta egoera psikologiko eta afektiboa kontuan hartuta, lege honen 12. artikuluan adierazitako moduan; gainera, ahalegina egin beharko da informazio garrantzitsu hori haurrak edo nerabeak hobekien ulertzen duen hizkuntzan emateko.

III. KAPITULUA
Hezkuntzarako eta hezkuntza-arretarako eskubidea

23. artikulua.— Hezkuntza-zerbitzuak erabili ahal izatea

4. Hezkuntza-administrazioak, gainerako administrazioekin eta gizarte-eragileekin lankidetzan arituz, zero urtetik ezarriko du eskolatzea, euskal eskola publikoa arautzen duen araudian adierazitako moduan. Dena dela, zerbitzu hori ezartzeko prozesuaren barruan lehentasuna emango zaie maila sozioekonomiko apalena duten zonei eta, oro har, hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleei edo hizkuntza-beharrizanak dituztenei.

24. artikulua.— Administrazioak hezkuntzaren arloan jarduteko printzipioak

Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak beharrezkoak diren bitartekoak jarri beharko ditu honako hauek bermatze aldera:

2. Irakaskuntza-zentroen hezkuntza- eta curriculum-proiektuetan honako gai hauek sartzea:

a) Balioen araberako hezkuntza, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan jasotako printzipio, eskubide eta oinarrizko askatasunekin bat etorriz, bereziki hauekin: aniztasunaren errespetuarekin eta inoren aurka diskriminaziorik ez eragiteko printzipioarekin (dela jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik eragindako diskriminazioa).

c) Autonomia Erkidegoaren gizarte- eta kultura-errealitatearen errespetua, bere pluraltasun osoan, eta bereziki Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bien ikaskuntza.

8. Hezkuntza-zentroetan arrisku-egoerak prebenitzeko programak garatzea, bereziki hauek:

e) Tratu txarrei eta sexu-abusuei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-programak, haurren eta nerabeen eskubideez informazioa emango dutenak; informazio horretan eskubide horiek zapaltzea edo arrisku-egoera bat sorraraz dezaketen portaerak azalduko dira, bai haurren eta nerabeenak, bai beste pertsona batzuenak; orobat, laguntza eman diezaieketen pertsonak edo organismoak zein diren azalduko da. Hori guztia ikasleen gaitasunari eta eboluzio-garapenari egokitutako hizkera argi eta erraza erabiliz egingo da.

IV. KAPITULUA
Kulturarako eta babes soziokulturalerako eskubidea

30. artikulua.— Argitalpenak

1. Debekatuta dago haur eta nerabeei beraien nortasunaren garapenerako kaltegarri izan daitezkeen edukiak dituzten argitalpenak saltzea; betiere, debekatuta egongo da haiei indarkeria, pornografia edo giza harremanen esplotazioa erakusten duten edukiak dituzten argitalpenak saltzea, edo tratu apalesgarria erakusten dutenak, delitu-jarduerak egitera zirikatzen dutenak edo elkartasun-eza edo diskriminazioa sustatzen dutenak honako arrazoi hauetako batengatik: jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik.

32. artikulua.— Publizitatetik babestea

1. Haurrentzat eta nerabeentzat egiten den publizitateari dagokionez:

a) Haur eta nerabeentzat egindako publizitateak, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan hedatzen denak, honako betekizun hauek bete beharko ditu, haien eskubideak behar bezala babestearren:

— Iragarkiek ezingo dute indarkeriarik, pornografiarik edo giza harremanen esplotaziorik erakutsi, ez eta tratu apalesgarririk ere; orobat, ezingo dute delitu-jarduerak egitera zirikatu, edo elkartasun-eza edo diskriminaziorik eragin honako arrazoi hauetako batengatik: jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik.

[…]

— Haur eta nerabeentzako produktuen irudiak, prestazioak eta erabilera zuzena era ulergarrian eta egiazkoan erakutsiko dira, eta, horretarako, haur eta nerabeen garapen-mailari egokitutako hizkera erraza erabiliko da.

[…]

2. Haurrak eta nerabeak protagonista dituen publizitateari dagokionez (Autonomia Erkidegoko lurraldean zabaltzen den publizitatea, esan nahi da):

[…]

b) Debekatuta dago haurrak eta nerabeak erabiltzea honelakoak iragartzeko: edari alkoholdunak, tabakoa, edo haur eta nerabeentzat debekatuta dauden jarduerak; pornografia-edukia duten jarduerak; giza harremanen esplotazioa erakusten dutenak; tratu apalesgarria erakusten dutenak; delitu-jarduerak egitera zirikatzen dutenak, edo elkartasun-eza edo diskriminazioa eragiten dutenak arrazoi hauetako batengatik: jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik; edo haien garapenerako kaltegarria izan daitekeen beste edozein eduki agertzen dutenak.

[…]

VIII. KAPITULUA
Gizarteratzeko eskubidea

41. artikulua.— Administrazio-jardunaren printzipioak gizarteratzearen eremuan

1. Gizarte-zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearekin bat etorriz, administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, betebehar hauek izango dituzte:

c) Gizarte-zerbitzuak badirela jakinaraztea eta haien funtzionamenduaz informazioa ematea, hizkera errazez idatzitako dibulgazio-liburuxkak —haur eta nerabeentzat nahiz haien familientzat ulerterrazak— zabalduz.

II. KAPITULUA
Administrazioaren babes-ekintza arrisku- eta babesgabetasun-egoeretan

7. atala
Egoitza-harrera

80. artikulua.— Egoiliarren eskubideak eta betebeharrak

2. Harrera-egoitza bateko haurrek eta nerabeek eskubide hauek edukiko dituzte, beti:

b) Diskriminaziorik gabe arreta izatea (dela jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik diskriminaziorik eragin gabe, alegia), eta, orobat, beraien jatorria errespetatuz eta berek dakarten kultura- edo erlijio-ondarea gordetzeko laguntasuna emanez arreta izatea.

k) Informazioa jasotzea, beren adimenaren mailari eta-gaitasunari egokitutako hizkeran, zentroan erreklamazioak aurkezteko dauden prozedurez; orobat, honako hauei kexak aurkezteko duten aukeraz: fiskaltzari, ikuskapen-zerbitzuei edo haurrak eta nerabeak babesteko eskumena duten administrazioei.

93. artikulua.— Nerabeek barneratzeko zentroetan izango dituzten eskubideak eta betebeharrak

2. Barneratze-neurriren baten pean diren arau-hausle adingabeek eskubidea dute beren nortasuna eta ideologia-askatasun zein erlijio-askatasuna errespeta dakizkien; orobat, neurriak eragiten ez dien gainerako eskubide eta interes legitimoak ere edukiko dituzte, batez ere adingabetasun zibilari dagozkionak eta Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Legearen 56. artikuluan aipatzen diren eskubide guztiak; eta, horien artean, honako hauek bereziki:

b) Diskriminaziorik gabe arreta izatea (dela jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik diskriminaziorik eragin gabe, alegia), eta, orobat, beraien jatorria errespetatuz eta berek dakarten kultura- edo erlijio-ondarea gordetzeko laguntasuna emanez arreta izatea.

k) Barneratzeko zentroan erreklamazioak aurkezteko dauden prozedurei buruzko informazioa jasotzea, beren adimenaren mailari eta gaitasunari egokitutako hizkeran; orobat, zentroaren zuzendaritzari, Autonomia Erkidegoko Administrazioari, agintaritza judizialari eta fiskaltzari eskaerak eta kexak azaltzeko aukeraz ere informazioa jasotzea; orobat, beren eskubide eta interesak defendatzearren indarrean dagoen legerian aurreikusitako legezko errekurtso guztiak aurkeztu ahal izatea.

ñ) Gai hauei guztiei buruz informazio pertsonal eta eguneratua jasotzea: beraien eskubide eta betebeharrei buruz, beraien egoera pertsonal eta judizialari buruz, zentroaren funtzionamendu-arauei buruz, eta, orobat, eskubide horiek benetan erabiltzeko prozedura zehatzei buruz, bereziki eskaerak, kexak azaltzeko edo errekurtsoak aurkezteko prozedurei buruz. Zentroan sartzen dituzten unean jaso behar dute adingabeek informazio hori guztia, eta berek ulertzeko moduko hizkuntzan eman beharko zaie, haien adimenaren gaitasunari eta beraien beharrizan bereziei egokitutako formatu, hiztegi eta idazkerarekin.

V. TITULUA
Antolaketa instituzionala

I. KAPITULUA
Haurren eta Nerabeen Defentsarako Erakundea

98. artikulua.— Antolaketa

2. […]

Haurren eta Nerabeen defendatzailearekiko harremanetan, euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea aitortzen zaie herritar guztiei, eta arreta ere berek aukeratutako hizkuntza ofizialean jasotzekoa. Hori dela eta, behar diren neurriak jarriko dira eskubide horren erabilera bermatzeko.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper