30. artikulua.— Aitorpena
2. […]
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak homologatuko ditu aipatutako txostena egiteko eskaintzen diren erakundeak, eskabidea egin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
[…]
e) Ondo bermatzea erakundearekin harremanen bat izango duten guztiek, pertsona fisiko nahiz juridikoa izan, bermatuta izango dutela harreman hori nahi duten hizkuntza ofizialean izateko eskubidea.[534]
[…]
Xedapen gehigarriak
Hirugarrena.— Hizkuntza-eskubideak[535]
Legea betetzeko neurriak hartzen direnean, euskal administrazio publikoek euskararen eta gaztelaniaren erabilera bermatuko dute kanpoko harremanetan. Halaber, pertsona fisikoek eta pertsona juridikoen ordezkariek haiekin dituzten harremanetan euskara eta gaztelania, ahoz zein idatziz, erabiltzeko eta arreta hizkuntza berean jasotzeko duten eskubidea bermatuko da.