Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.30. 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena


8.2.30. 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena[532]

2. artikulua.— Euskal unibertsitate-sistema

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lurraldean egoitza duten unibertsitate guztien artean osatzen dute unibertsitate-sistema, eta Eusko Legebiltzarrak etorkizunean sortu zein onartzen dituenak ere sistema horretan batera bilduko dira. Era berean, sistemaren barruan harremanak eta lankidetza sustatuko dira euskararen erabilera indartzeko etorkizuneko proiektua edo euskararen kultura partekatzen duten beste lurralde batzuetako beste unibertsitate-instituzio batzuekin; sustatze-lan hori irakaskuntza, ikerketa eta ekimen kulturalak koordinatuz egingo da, eta aipatutako unibertsitate-instituzioetako ikasle zein irakasleen arteko mugikortasunaren bidez, euskararen erabilera bultzatzeko, eta hori guztia Europako nazioen eremuan. Lehentasunezko harremanak ezarriko dira Euskal Herrian kokaturiko gainerako unibertsitateekin.

I. KAPITULUA
Unibertsitate-sistemaren printzipioak, helburuak eta eginkizunak

3. artikulua.— Gizartearen zerbitzura

3. Era berean, unibertsitateek eta balio demokratikoetan eta justizia sozialaren balioen gaineko eta giza eskubideen errespetuaren gaineko hezkuntza sustatu behar dute. Ohiko irakaskuntzaren osagarri diren ekimenak sustatu beharko dituzte, eta horiei laguntza eman, giza duintasunari eta herri eta kultura guztien arteko elkartasunari dagozkien balioak transmititzen dituzten heinean. Gainera, orokorrean euskal kultura-ondarearen gaineko defentsa, azterlana eta sustapena bultzatuko dituzte, eta bereziki euskararena.

6. artikulua.— Euskal unibertsitate-sistemaren helburuak

1. Hauek dira euskal unibertsitate-sistemaren oinarrizko helburuak:

e) Jakintza-arlo guztietan euskara sartuz joatea, euskararen erabileraren normalizazioari laguntzeko.

7. artikulua.— Printzipio informatzaileak

Hauek dira euskal unibertsitate-sistemaren antolamenduak oinarri dituen printzipioak:

f) Unibertsitateko irakaskuntza euskaraz jasotzeko eskubidea benetan beteko dela bermatzeko eta zaintzeko botere publikoek duten erantzukizuna; horretarako, beharrezko deritzeten araugintza-garapenak eta ekintza positiboko neurriak sustatu beharko dituzte, unibertsitate-politika orokorraren barruan.

III. KAPITULUA
Unibertsitatean erabiltzeko hizkuntzak

11. artikulua.— Hizkuntzen erabilera

1. Euskara, Euskal Herriko berezko hizkuntza denez, eta gaztelania hizkuntza ofizialak dira euskal unibertsitate-sisteman.

2. Botere publikoei dagokie hizkuntza-normalizazioa bermatzea, horretarako euskararen aldeko ekintza positiboko hizkuntza-politikaren oinarriak ezarrita.

3. Unibertsitateek beharrezko diren neurriak hartuko dituzte, araudian eta plan berezietan gai honi buruz ezarritakoarekin bat etorriz, bere osotasunean bermatuz euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea.

4. Irakasle eta ikertzaileei dagokienez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/89 Legearen 2. artikuluaren aplikazioarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak, hezkuntzako eskumena duen sailak proposatuta, irakaskuntzaren eta ikerketaren berezitasunei egokitzeko arau espezifikoak onetsiko ditu. Eusko Jaurlaritzak eta unibertsitateak, indarrean dagoen araudiaren arabera, hautaketa-, sarbide- eta ebaluazio-prozesuak arau horiei egokiturik egotea bermatu behar dute.

5. Euskal Herriko Unibertsitateko administrazioko eta zerbitzuetako langile guztiei, bestalde, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean administrazio publikoen zerbitzuan diharduten langileentzat aurreikusitakoa aplikatuko zaie.

6. Unibertsitateen gaian eskumena duen sailak eta unibertsitateek eurek zientziarako erabiltzen diren beste hizkuntza batzuk jakitea sustatuko dute, eta unibertsitatearen jarduera akademikoetan sartuko dute hizkuntza horien erabilera.

II. KAPITULUA
Unibertsitate publikoko irakasle
eta ikertzaileak

2. atala
Irakasle eta ikertzaile kontratatuen hautaketa

18. artikulua.— Hautaketa-batzordeak

3. Irakasle osoen zein irakasle agregatuen kategorietara sartzeko hautaketa-batzordeak unibertsitateko katedradunek eta irakasle osoek osatuko dituzte, goi-mailako irakaskuntzako Europako esparruko unibertsitate publikoetako kide direnek nolanahi ere. Horietako bat, gehienez, Euskal Herriko Unibertsitateko plantillako kide izan daiteke, non eta plazak nahitaez euskaraz jakin beharrekoak ez diren, zeren eta orduan sistema malgutu ahal izango baita erregelamendu bidez, hautaprobak euskaraz egin ahal izan daitezen. Era berean, irakasle agregatuak hautatzeko hautaketa-batzordeetan irakasle titularrek edo irakasle agregatuek parte hartzea ezar dezake Jaurlaritzak. Bestalde, ordezkaritza sindikalak izendaturiko langileen ordezkariak ere parte hartuko du hautaketa-batzordeetan, betiere indarrean dagoen legeriaren arabera.

5. Hautaketa-batzordeek izangai guztien merezimenduak eta jarritako proben emaitzak balioetsi beharko dituzte, eta lehenesteen eta bakoitzari zenbakitan emandako balioespenaren gaineko arrazoiak azaldu beharko dituzte. Nahitaezkoa da merezimenduen artean Euskadiko hizkuntza ofizialen ezagutza balioestea, eta lanpostu-zerrendan elebidun izendatutako lanpostu guztien zerrendan nahitaezkoa izango da euskaraz jakitea.

5. atala
Unibertsitate publikoko irakasleen eta ikertzaileen eskubideak eta betebeharrak

31. artikulua.— Kontratuen edukia

1. Lehiaketetarako deialdietako oinarrietan alderdi hauek aipatu behar dira nahitaez:

e) Zein hizkuntza erabiliko den edo diren irakaskuntza emateko.

6. atala
Irakasleen eta ikertzaileen ordainketa-araubidea

34. artikulua.— Ordainsari gehigarriak

1. Jaurlaritzak ordainsari-osagarriak ezarri ahal izango ditu irakasle eta ikertzaileentzat, diren funtzionario edo kontratatuak, irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketaren inguruan egoki iritzitako irizpideen arabera; irizpide horien artean hizkuntza-merezimenduak ere sartuko dira.

IV. KAPITULUA
Euskal unibertsitate-sistemako ikasleak

1. atala
Araubide orokorra

38. artikulua.— Bekak, kredituak eta ikasketetarako laguntzak

2. Programa bereziak ezarriko dira deialdian:

[…]

c) Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik datozen ikasleentzako euskarazko unibertsitate-ikasketei buruz (bakoitzaren maila sozioekonomikoaren arabera).

2. atala
Ikasleen eskubideak eta betebeharrak

40. artikulua.— Xedapen orokorra

2. Inor ere ezin izango da diskriminatu arrazoi hauek direla-eta: arraza, generoa, sexu-orientazioa, iritzia, erlijioa, hizkuntza, nazionalitatea, gutxiengoren batekoa izatea zein pertsona moduan gizartean nahiz ekonomian beste edozein ezaugarri izatea. Unibertsitateek programa bereziak ezarriko dituzte desgaitasuna duten pertsonek unibertsitateko hezkuntzarako duten eskubidea erabat egikaritu ahal izan dezaten.

41. artikulua.— Oinarrizko eskubideak

Euskal unibertsitate-sistemako ikasleek oinarrizko eskubide hauek dituzte:

a) Beren ikasketak aukeratu eta egiteko eskubidea, indarrean dagoen legerian eta unibertsitatean irauteko arauetan ezarritako eran; matrikula zein irakaskuntza jasotzeko egin zuten, irakaskuntza horiek Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozeinetan jasotzeko eskubidea, horretarako xedatutako eskuarteak erabiliz; orobat bere prestakuntzaren prozesuan aktiboki parte hartzeko eskubidea.

f) Kalifikazio objektiboa jasotzeko eskubidea, eta jaso, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialen artean aukeratzen duten hartan jasotzekoa; orobat, kalifikazioak berriro ikustea eskatzeko eskubidea eta, unibertsitateak ezarritako prozeduraren bidez, kalifikazioen aurka egiteko dagozkien bitartekoak erabiltzekoa, direlako kalifikazio horiek behin betiko bilakatu baino lehen; hori guztia, unibertsitate-planaren arabera eta unibertsitateak dituen baliabideen arabera.

43. artikulua.— Informazio akademikoa jasotzeko eskubidea

Sailek edo organo baliokideek eta, kasua hau bada, unibertsitate-institutuek ondorengoak jakinaraziko dituzte, behar besteko publizitatea emanez, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan:

a) Irakasgai, materia edo jakintzagai bakoitzaren programa, horietako bakoitza enborrekoa, nahitaezkoa, hautazkoa edo aukera askekoa den adierazita; bakoitzari dagozkion kredituak; bibliografia, metodoak eta helburuak.

b) Irakasle-eskaintza, irakaskuntzak emango dituzten irakasleak zein diren eta irakaskuntza horiek zein hizkuntzatan emango diren zehaztuta; irakaslea askatasunez aukeratzea bermatzen ez denean, zein taldetan emango dituzten irakasgaiak.

c) Irakasgai, materia edo jakintzagai bakoitza berariaz ebaluatzeko irizpideak.

I. KAPITULUA
Irakaskuntza

46. artikulua.— Titulazioak

3. Funts publikoz finantzatutako titulazio berriak ezartzerakoan, taldeak ezartzeko euskara erabiliko da lehentasuneko irizpide.

47. artikulua.— Ikasketa-planak

Unibertsitateen gaian eskumenak dituen sailak eta unibertsitateek ikasketa-planak egiterakoan neurri hauek sustatu eta bultzatuko dituzte, ezertan galarazi gabe indarrean dagoen araudia:

h) Hizkuntzak ikasteari indar ematea.

I. KAPITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko instituzio eta organoei dagozkien ahalmenak euskal unibertsitate-sistema antolatzeko

62. artikulua.— Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailaren ahalmenak

1. Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailari dagokio Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan araututako ikasketa guztiak arrazionalizatu eta gizartearen beharrizanetara egokitzeko tresnak artikulatzea. Berari dagokio, orobat, beste unibertsitate batzuekiko koordinazioa eta elkarlana hedatzea gai hauetan osagarritasuna lortze aldera: titulazioen eskaintzan, euskararen irakaskuntzan, ikerketan eta unibertsitate-politikarako ezarritako helburuak iriste aldera interesgarri izan daitekeen beste edozein arlotan.

II. KAPITULUA
Euskadiko Unibertsitate Kontseilua

65. artikulua.— Eginkizunak

1. Euskadiko Unibertsitate Kontseilua euskal unibertsitate-sistema koordinatzeko organoa da, eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren kontsulta- eta aholkularitza-organoa unibertsitate-gaietarako.

2. Hauek dira Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren eginkizunak:

l) Unibertsitate-instituzioen arteko euskal sarea sustatzea, irakaskuntza, ikerketa eta ekimen kulturalen koordinazioaren bidez eta aipatu unibertsitate-instituzioetako ikasle eta irakasleen mugikortasunaren bidez, euskara eta euskal kultura indartzeko asmoz.

66. artikulua.— Osaera eta funtzionamendua

3. Batzorde berezi bat egongo da, unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburua buru duela, eginkizun hauek izango dituena: goi-mailako irakaskuntzaren Europako sistemaren bilakaeraren jarraipena, unibertsitateak eta haien ikasketa-planak egokitzeko neurriak proposatu eta bultzatzea, Europako sistema hori eraikitzeko foroetan parte hartzea, Europako unibertsitateen eta euskal unibertsitate-sistemaren arteko harremanak sustatzea, eta, oro har, Euskal Herriko unibertsitateak goi-mailako irakaskuntzaren Europako esparruan erabat sartzen lagunduko duen eginkizun oro. Batzorde berezi horren barruan azpibatzorde bat eratuko da, eginkizun hau duela: unibertsitate-instituzioen arteko euskal sarea garatzea; horretarako, irakaskuntza, ikerketa eta ekimen kulturalen koordinazioa eta aipatu unibertsitate-instituzioetako ikasle eta irakasleen mugikortasuna sustatuko ditu, euskara eta euskal kultura bultzatzeko asmoz.

II. KAPITULUA
Unibertsitate publikoa

3. atala
Lanpostu-zerrendak

99. artikulua.— Lanpostu-zerrenden edukia

2. Irakasleen eta ikertzaileen lanpostu-zerrendetan hau zehaztu beharko da, gutxienez:

e) Euskarazko hizkuntza-gaitasunaren maila balioesteko eta nahitaez eskatzeko araubide orokorra; lege honen 11. artikuluaren arabera garatuko da araubide hori. Hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen ez duenak ezingo du inola ere euskaraz irakatsi beharra duen plaza bat bete.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper