Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.29. 1/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta honen organismo autonomoetako kidegoak eta eskalak antolatzekoa


8.2.29. 1/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta honen organismo autonomoetako kidegoak eta eskalak antolatzekoa[531]

14. artikulua.— Kidegoetako eskalak

Kidego berezien barruan ondoko eskalak sortzen dira:

A) Goi-mailako teknikarien kidegoa:

[…]

6) Hizkuntza-Normalizazioko eskala.

[…]

8) Itzulpen eskala.

B) Erdi-mailako teknikarien kidegoa:

[…]

4) Hizkuntza-normalizazioko eskala.

5) Itzulpen eskala.

C) Laguntzaile teknikoen kidegoa:

[…]

Itzulpen eskala.

15. artikulua.— Kidego eta eskaletan sartzeko titulazio-baldintzak

1. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta honen organismo autonomoetako kidegoetan sartzeko, ezinbesteko baldintza izango da ondoko titulazioren bat izatea:

Administrazioko goi-mailako kidegoan, A talderako gaitzen duen edozein titulazio.

Goi-mailako teknikarien kidegoan, A talderako gaitzen duen eta sartzean eskatu den titulazioa, aukera bakoitzari jarraituz.

Administrazio-kudeaketako kidegoan, B talderako gaitzen duen edozein titulazio.

Erdi-mailako teknikarien kidegoan, B talderako gaitzen duen eta sartzean eskatu den titulazioa, aukera bakoitzari jarraituz.

Administrarien kidegoan, C talderako gaitzen duen edozein titulazio.

Laguntzaile teknikoen kidegoan, C talderako gaitzen duen eta sartzean eskatu den titulazioa, aukera bakoitzari jarraituz.

Administrari laguntzaileen kidegoan, D talderako gaitzen duen edozein titulazio.

Mendekoen kidegoan, E talderako gaitzen duen edozein titulazio.

2. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta honen organismo autonomoetako eskaletan sartzeko, ezinbesteko baldintza izango da ondoko titulazioren bat izatea:

f) Goi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko eskalan, A talderako gaitzen duen edozein titulazio.

h) Goi-mailako teknikarien kidegoko itzulpen eskalan, A talderako gaitzen duen edozein titulazio.

l) Erdi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko eskalan, B talderako gaitzen duen edozein titulazio.

m) Erdi-mailako teknikarien kidegoko itzulpen eskalan, B talderako gaitzen duen edozein titulazio.

ñ) Laguntzaile teknikoen kidegoko itzulpen eskalan, C talderako gaitzen duen edozein titulazio.

16. artikulua.— Eskalen eginkizunak

Eskalei dagozkien oinarrizko eginkizunak ondokoak dira:

f) Goi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko eskalari, hizkuntza-plangintza; euskara-planak kudeatu, landu eta sustatzea eta horretarako irizpideak ezartzea eta aholkularitza ematea; hizkuntza-normalizazioaren eremuan ezagutzak ebaluatzea, jarduerak kudeatzea eta prestakuntza-diseinuak, kontrola eta ikuskapena egitea.

h) Goi-mailako teknikarien kidegoko itzulpen eskalari, euskarazko itzulpen, interpretazio eta terminologia eginkizunak betetzea eta eremu horietan prestakuntza ematea, azterlanak egitea, irizpideak ezartzea eta ikuskapena egitea ere.

l) Erdi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko eskalari, euskara-planak kudeatu, landu eta sustatzeko eta aholkularitza emateko eginkizun teknikoak betetzea; hizkuntza-normalizazioaren eremuan ezagutzak ebaluatzea, jarduerak kudeatzea eta prestakuntza-diseinuak, kontrola eta ikuskapena egitea, eta hizkuntza-plangintza egitea.

m) Erdi-mailako teknikarien kidegoko itzulpen eskalari, euskarazko itzulpen, interpretazio eta terminologiako eginkizun teknikoak betetzea eta eremu horietan prestakuntza ematea, azterlanak egitea eta ikuskapena egitea.

ñ) Laguntzaile teknikoen kidegoko itzulpen eskalari, prestaketa eta lankidetza eginkizunak betetzea euskarazko itzulpen, interpretazio eta terminologian, bai eta eremu horietan prestakuntza ematen, azterlanak egiten eta ikuskapena egiten ere.

Xedapen gehigarriak

Lehenengoa.— Integrazio automatikoa

1. Ondoko kidegoetan automatikoki integratuta geratzen dira haietan lanpostu bat eskuratu zuten funtzionarioak:

a) Integrazio edo deialdi publiko bidez administrazioko goi-mailako kidegoan, administrazio-kudeaketako kidegoan, administrarien kidegoan, administrari laguntzaileen kidegoan eta mendekoen kidegoan plazak eskuratu zituzten funtzionarioak kidego horietan integratuta geratzen dira.

b) Integrazio edo deialdi publiko bidez goi-mailako teknikarien kidegoan, erdi-mailako teknikarien kidegoan eta laguntzaile teknikoen kidegoan, titulazio jakin bakar bat eskatzen zitzaiela, plazak eskuratu zituzten funtzionarioak kidego horietan integratuta geratzen dira, euren titulazioari dagokion aukeraren barruan.

2. Dena delako kidegoetan plazak eskuratu zituzten funtzionarioak ondoko eskaletan automatikoki integratuta geratzen dira:

d) Integrazio edo deialdi publiko bidez goi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko teknikari-plazak eskuratu zituzten funtzionarioak Goi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko eskalan integratuta geratzen dira.

e) Integrazio edo deialdi publiko bidez goi-mailako teknikarien kidegoko itzultzaile-plazak eskuratu zituzten funtzionarioak goi-mailako teknikarien kidegoko itzulpen eskalan integratuta geratzen dira.

i) Integrazio edo deialdi publiko bidez erdi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko teknikari-plazak eskuratu zituzten funtzionarioak erdi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko eskalan integratuta geratzen dira.

j) Integrazio edo deialdi publiko bidez erdi-mailako teknikarien kidegoko itzultzaile-plazak eskuratu zituzten funtzionarioak erdi-mailako teknikarien kidegoko itzulpen eskalan integratuta geratzen dira.

l) Integrazio edo deialdi publiko bidez laguntzaile teknikoen kidegoko itzultzaile-plazak eskuratu zituzten funtzionarioak laguntzaile teknikoen kidegoko itzulpen eskalan integratuta geratzen dira.

Bigarrena.— Borondatezko integrazioa

1. Integrazio edo deialdi publiko bidez dena delako kidegoetan plazak eskuratu zituzten eta jarraian zehaztuko diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioak ondoko eskaletan integratu ahal izango dira, hala nahi izanez gero:

c) Goi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko eskalan integratu ahal izango dira goi-mailako teknikarien kidegoko Euskal Filologiako lizentziadun-plazak integrazio edo deialdi publiko bidez eskuratu zituzten funtzionarioak.

2. Eskala bakoitzean integratzeko aukera lanpostu-zerrenda lege honetara egokitu izana argitaratzen denetik sei hilabeteko epean gauzatuko da.

3. Borondatez integratzeko aukera erabiltzen ez dutenek ordura arteko baldintza beretan eutsiko diete euren lanpostuei, eta lege honen lehen xedapen gehigarrian xedaturikoa aplikatuko zaie integrazioari dagokionez.

Hirugarrena.— Lanpostuei espezialitateak esleitzea

Lanpostu-zerrenden bidez esleituko dira espezialitateak, lanpostuen ezaugarriak kontuan hartuta, lege honetan adierazitakoaren arabera arautzen dituen dekretuan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.— Kidego berezietako aukeren zehaztapena

Kidego berezietako aukeren zehaztapena dagozkien lanpostu-zerrendetan egingo da, lanpostuen ezaugarriak kontuan hartuta.

Bosgarrena.— Lanpostu-zerrenden egokitzapena

Funtzio publikoaren arloan eskumena duen saileko titularrari baimena ematen zaio lege hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean lanpostu-zerrendak arau honetan aurreikusitakoari egokitzeko agindu bat eman dezan.

Seigarrena.— Egungo eskaletan titulazio ofizial berriak sartzea

Legeak sorturiko eskaletako baten bati dagozkion eginkizunak betetzeko titulazio ofizial berriak onesten badira, Eusko Jaurlaritzari ahalmena ematen zaio, dekretu bidez onets dezan eskala haietan sartzeko gaitzen duten titulazioen artean titulazio berri horiek sartzeko.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper