Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.27. 3/2002 Legea, martxoaren 27koa, ikastolak legez normalizatu aurretik ikastetxe horietan irakasten aritutakoak aintzat hartzeari eta konpentsazioa emateari buruzkoa


8.2.27. 3/2002 Legea, martxoaren 27koa, ikastolak legez normalizatu aurretik ikastetxe horietan irakasten aritutakoak aintzat hartzeari eta konpentsazioa emateari buruzkoa[524]

ZIOEN AZALPENA

Gaur egun, euskara irakaskuntzan (unibertsitatea barne), hedabideetan eta kulturaren nahiz gizartearen gainerako eremuetan bizirik dagoenez, goretsi beharrekoak dira frankismoaren garaian, oso baliabide gutxirekin eta gorabehera asko kontra zituztela, euskal eskola abian jartzea lortu zuten aurreneko irakasleen idealismoa, kemena eta lana.

Lege-esparruak euskara eskoletan sartzeko modurik ematen ez zuela ikusita, esperientzia arriskutsu bat sortu zen, urte askotan erabateko klandestinitatean egin zena eta pertsona haiek beren bizitzan eta beren lan-eremuan egindako sakrifizioari esker gauzatu zena.

Orduko irakasle haiek baliabide urriak izaten zituzten, ikasleen familiek emanak gehienbat, eskolak emateko erabiltzen zen lokalaren alokairua ordaintzeko, materiala erosteko eta soldata txiki bat jasotzeko. Oporretan ez zuten inolako soldatarik izaten. Gainera, Gizarte Segurantzari ezin zioten ezertxo ere ordaindu, eta orduan kotizatu ez izana gaur egun kaltegarria zaie beren eskubide pasiboetarako.

Klandestinitate latz hura hirurogeiko hamarkadako azken urteetaraino luzatu zen, orduan hasi baitzen euskarazko irakaskuntzaren egoera hobetzen: garai horretan ikastolek legeztatu gabe jarraitzen zuten, baina nolabait ere toleratzen zituzten.

Aldi berri horretan sortu ziren guraso-batzarrak, eta ikastegien gai ekonomikoak kudeatzeari ekin zioten. Horren ondorioz, irakasleen lan-baldintza eskasak hobetu egin ziren, baina, baliabide ekonomiko urriak zituztenez, hainbat urtetan ezin izan zuten Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaindu. Ikastola bakoitzak ahal izan zuenean eman zien alta bere irakasleei.

Lege honen bidez, aintzat hartu nahi dira irakasle haiek, nahiko merezimendu badute eta; izan ere, lan handia egin zuten euskara berreskuratzen eta iraunarazten, jakintza eta kultura zabaltzeko tresna den aldetik. Horrekin batera, lege honen helburu berezia da, batetik, Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaindu ez izanak kaltea eragin dien irakasleei halako konpentsazio bat ematea eta, bestetik, beren lan-bizitza ohiko erretiro-adinetik aurrera luzatu beharrik ez izatea.

Hori dela eta, konpentsazioaren zenbatekoa txikiagoa izango da lan-baldintzak eta gizarte-aurreikuspeneko baldintzak hobeak izan ziren neurrian, aldi berean beste jarduera batean aritu zirelako edo ikastolan egindako lanari beste itxura bat eman ziotelako. Izan ere, kasu horietan klandestinitateak ez die kalterik eragiten eskubide pasiboei.

Legeak irakasle haiei edo haien alargunei bakarrik aitortzen die eskubide hori, batez ere haiek hartu zutelako lan haren nekea, edo haiengandik hurbil egon zirelako, eta haien eskubide pasiboei bakarrik eragiten zaielako.

Gainerakoan, legeak konpentsazioaren funtsezko ezaugarriak adierazten ditu, ordain horren zenbatekoa erregelamenduz zehazteko utzita. Era berean, legeak erraztasuna ematen du ikastaroak, alderdi askotatik era informalean bada ere, benetan eman zirela egiaztatzeko; hala, ikastaro horiek emandakotzat joko dira, baldin eta ikerketa zientifiko edo kulturaletan jasota badago eman zirela. Ekimen hau instituzioek aintzat hartu beharreko gai batean gizarteak duen interesaren beste erakusgarri bat da.

1. artikulua.— Helburua

Konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea aitortzen zaie ikastoletan 1967-1968 ikasturtera arte irakasle aritu zirela egiaztatzen dutenei, lege honetan eta lege hau garatzen duten xedapenetan aurreikusitako moduan eta baldintzetan.

2. artikulua.— Onuradunak

Honako hauek izango dira lege honetan ezarritako konpentsazioaren onuradunak: eskolaurreko, lehen mailako edo bigarren mailako hezkuntzan euskaraz irakasten aritu zirela egiaztatzen dutenak, baldin eta irakaskuntza ofizialean ezarritako irakastaldien iraupen berdintsuko aldietan aritu baziren, edo haien ezkontideak, lege hau indarrean jartzean alargun badira.

3. artikulua.— Konpentsazioaren edukia

1. Konpentsazioaren zenbatekoa dekretu bidez zehaztuko da, 1967-1968 ikasturtera arte emandako ikastaroen kopuruaren arabera.

2. Zenbatekoa txikiagoa izango da, baldin eta irakasle aritu zena inoiz edozein gizarte-asegurutan, Gizarte Segurantzaren erregimenen batean edo haren parekoren batean alta emanda edo altaren pareko egoeran egon bazen, edo edozein arrazoirengatik Gizarte Segurantzaren erregimen batean sartu badute.

3. Aurreko artikuluan aipatzen diren irakasleek prestakuntzan emandako arduraldi osoko aldiak irakaskuntzan emandakotzat hartuko dira.

4. artikulua.— Eskabideak

Eskabideak sei hileko epean aurkeztu beharko dira, lege hau garatzen duen dekretua indarrean jartzen den egunetik kontatzen hasita.

5. artikulua.— Frogabideak

1. Ikastaroak eman izana frogatzeko, zuzenbidean onartutako edozein bide erabil daiteke.

2. Garapen-dekretuan zehatz daitezke onargarritzat jotzen diren zenbait frogabide.

3. Ikastaroak emandakotzat joko dira baldin eta ikerketa zientifiko edo kulturaletan jasota daudela egiaztatzen bada eta ikerketa horiek lege hau indarrean jarri baino lehen argitaratu edo erregistratuta badaude.

6. artikulua.— Ebazteko eta jakinarazteko epea

Prozeduretan, ebazpena emateko eta jakinarazteko epea bederatzi hilekoa izango da, eskabidea ebatzi behar duen organoan sartzen den egunetik kontatzen hasita.

Azken xedapenak

Lehenengoa.— Garapen-dekretua

Lege hau garatzeko dekretua sei hileko epean emango du Jaurlaritzak, legea indarrean jartzen den egunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.— Indarrean jartzea

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper