Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.23. 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna sustatzekoa


8.2.23. 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna sustatzekoa[519]

Bizitza sozialean eta komunitarioan sartzea eta parte hartzea, bidezko den helburua ez ezik, pertsona orok edozein gizarte modernotan duen nahia ere bada. Hala ere, sarri askotan, eskubide horiek egikaritzea zaildu eta eragotzi ere egiten dute fisikoak zein komunikaziozkoak diren oztopoek, pertsonak era normalean moldatzen ez baitute uzten. Gauzak horrela, ingurune fisikora eta komunikaziora irisgarritasuna izatea funtsezko elementua da, herritar guztiek oinarrizkotzat definitzen diren eskubideez gozatu dezaten ahalbidetzeko.

Gizarteak, oro har, eta botere publikoek, haren ordezkari direnez, erraztu eta bermatu behar dute herritar guztiak ingurune fisikora eta komunikaziora iristea. Botere publikoen ekintzak ezin du, inoiz ere, erkidegoaren zuzeneko ekintza ordeztu edo murriztu; alderantziz, inguru fisikora eta komunikaziora iristeko zailtasun handienak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea helburu duten erakunde hiritarren ekimenak sustatu behar ditu.

[…]

Gaur egungo gizartean, gero eta iraupen handiagoa dagoela eta istripuz edo gaixotasunez mugitu eta komunikatzeko gaitasuna murriztuta duten pertsona asko eta asko daudela eta inoizka mugikortasuna mugatuta duten pertsonen kopuru garrantzitsua daukagula, irisgarritasun-baldintzak hobetzeak bizi-kalitate hobea ekarriko du ondorio gisa nola mugitzeko eta/edo komunikatzeko zailtasunik handienak dituzten pertsonentzat hala gizarte guztiarentzat.

Nazio Batuen Batzar Orokorrak, 1993ko abenduaren 20ko 48/46 ebazpenaz, arau estandarrak hartu zituen minusbaliatuen aukeren berdintasunaren arloan, eta helburu orokortzat ezarri zuen pertsona horiek gainerako herritarrek dituzten eskubide eta betebehar berberak egikaritu ahal dituztela bermatzea, izan ere, helburu hori Europako Batzordeak 1994ko uztailaren 27an onartutako «Europako Gizarte Politika — Batasunerantz Emandako Aurrerapausoa» liburu zurian jasotzen da.

[…]

Europar Batasuneko Kontseiluaren eta horko estatu kideetako gobernuen ordezkarien 1996ko abenduaren 20ko ebazpenak, minusbaliotasunak dituzten pertsonek aukera berdinak izateari buruzkoak, herritar guztiek aukera berdinak izateko printzipioa estatu kide guztien balio alienaezin komuna dela jotzen du, eta, ondorioz, aipatutako pertsonen aurka egindako diskriminazio negatiboa ezabatu eta horien bizi-kalitatea hobetu behar da, estatu kideei ahalbidetuz, helburu hori lortzerakoan, kasuan kasuko araudiak eman ditzaten gizartearen baliabideek ahalbidetzen duten zabaltasunaz.

Adierazitakoari atxikiz, beharrezko da araudi berria onestea, aipatutako printzipioak errespetatuz eta arkitektura-oztopoak kentzearen kontzeptu klasikoa gaindituz eredu berri baten alde egingo duena, pertsonak ingurune sozial eta komunitarioan osoki eta libre garatzen direla bermatzea izanik helburua. Horretarako, gure erkidegoko pertsona guztiak ingurune fisikora eta komunikaziora iristen direla bermatu behar da, batez ere, mugaren bat duten pertsonak.

1. artikulua.— Xedea

1. Hona hemen lege honen xedea: hiri-ingurunearen, espazio publikoen, eraikinen, garraiobideen eta komunikazio-sistemen irisgarritasuna bermatzea, pertsona guztiek eta, batez ere, mugikortasun murriztua, komunikaziorako zailtasunak edo muga psikiko zein sentsoriala, aldi baterako zein betiko, dituztenek era autonomoan erabil eta goza ditzaten.

2. Botere publikoek legea eraginkortasunez bete dadin beharrezkoak diren ekintza positiboko neurriak hartzea sustatuko dute, bai eta laguntza teknikoak erabiltzea ere, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dutenak.

2. artikulua.— Legearen aplikazio-eremua

Lege hau Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatuko da, nortasun fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua duen edozein subjektuk egiten dituen jarduketetan, hirigintza, eraikuntza, garraio eta komunikazio arloetan.

I. KAPITULUA
Irisgarritasunari buruzko xedapen
orokorrak

6. artikulua.— Komunikazio-sistemetako irisgarritasunari buruzko xedapen orokorrak

1. Komunikazio-sistemak herritar guztiei izango zaizkie irisgarri, lege honetan eta berau garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren arabera.

2. Komunikazio-sistemetan egokienak diren eskuarte teknikoak ezartzen direla bermatuko dute administrazio publikoek, herritar guztiei eta, batez ere, komunikazioan zailtasunak dituztenei, komunikaziorako duten eskubidea bermatzeko.

3. Administrazio publikoek bultzatu egingo dute zeinu-hizkuntzen profesional interpretatzaileen eta gor-itsuen gidari interpretatzaileen prestakuntza, zertarako eta komunikazioan zailtasunak dituzten pertsonekin zuzeneko komunikazioa errazteko, eta funtzio publikora pixkanaka-pixkanaka sar daitezen ere bultzatuko dute.

4. Titulartasun publikoko komunikabideek neurri teknikoen plan bat egingo dute, pixkana-pixkana herritar guztiek komunikaziorako duten eskubidea behar bezala bermatu ahal izango duena.

II. KAPITULUA
Erreserbak

11. artikulua.— Erreserbak komunikazio-sistemetan

Komunikazio-zailtasunak dituzten pertsonek komunikazio-sistemetara irisgarritasuna dutela bermatzeko honako erreserba hauek ezarriko dira:

1. Informazio-puntuak edota jendearentzako arretarako puntuak dauden lekuetan, gutxienez puntu horietako batek egokituta egon beharko du horrelako pertsonek erabil dezaten.

2. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko ikus-entzunezko eskuarteetan, gutxienez informatiboetako batean zeinuen eta azpitituluen hizkuntzako interprete bat agertuko da, komunikaziorako zailtasunak dituzten pertsonek informaziorako duten eskubidea bermatzeko.

3. Itsu-txakurra daramaten ikusmen urrikoek sarrera librea izango dute turismo-egonleku, ostalaritza-leku eta garraio publikoetara eta oro har erabilera edo zerbitzu publikoko gune eta eraikin guztietara

12. artikulua.— Erreserbetan irisgarritasuna adierazteko betebeharra

Nahitaez ezarri beharko da irisgarritasunaren nazioarteko ikurra erabilera publikoko gune, eraikin publiko, turismo-ostatu, garraio-instalazio, garraiobide eta informazio-sistemetan, erreserbak badituzte lege honetan aurreikusitakoaren arabera.

13. artikulua.— Irisgarritasunaren sustapena

1. Lehendik dauden titulartasun, erabilera edo zerbitzu publikoko hiri-ingurune, espazio publiko, eraikin, garraio eta informazio- eta komunikazio-sistemetara irisgarritasuna bermatu eta sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, udalek eta gainerako erakunde publikoek lau urteko programak egingo dituzte irisgarritasuna sustatzeko. Programa horien xedea izango da aipatutako elementuak lege honetan eta berau garatzen duten arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzei pixkanaka-pixkanaka egokitzea. Lehenengo lau urteko programak eginda egon beharko du lege hau EHAAn argitaratzen denetik hasi eta bi urteko epean.

2. Irisgarritasuna sustatzeko programek honako dokumentu hauek izango dituzte:

a) Egokitzapen-gai diren kanpoko gune, eraikuntza, garraio eta komunikazioen inbentarioa jasotzen duen katalogoa.

b) Jarduketen hurrenkera, lehentasunen arabera, kontuan hartuko dituena efizientzia handiagoa eta biltzen duten jendetza.

c) Programa ekonomiko-finantzarioa, egokitzapenak egiteko bideratuko diren aurreikuspen ekonomikoak zehaztuta.

d) Egokitzapenak burutzeko egutegia.

3. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek partida zehatzak izendatuko dituzte bakoitzaren aurrekontuetan irisgarritasuna sustatzeko programak finantzatze aldera, euren aurrekontuko baliabideen arabera.

14. artikulua.— Finantza-neurriak

1. Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek, kasuan kasuko eskumenak garatu eta burutzean, irisgarritasuna sustatzeko beharrezkoak diren sustapen-neurriak hartzea bultzatuko dute.

2. Arlo honentzako berariazko dirulaguntza-programetan honako jarduketa hauek jo ahal izango dituzte lehentasunezkotzat administrazio publikoek:

a) Lehendik dauden hiri-inguruneak eta espazio publikoak, eraikuntza, garraioa eta komunikazio-sistemak irisgarritasun-baldintzei egokitzea xede duten obrak.

e) Turismo-ostatuetako oin berriko, eraberritzeko edo birgaitzeko obrak, nahitaezko izan ez arren, mugikortasun murriztua eta komunikaziorako zailtasunak edo oro har irisgarritasunean zailtasunak dituzten pertsonek lehentasunez erabil ditzaten gordetako ostatuak sartzen badira.

f) Laguntza teknikoak eskuratzea, hiri-ingurunea, espazio publikoak, eraikuntza, garraioa eta komunikazioa ezinezko denean irisgarritasun-baldintzei egokitzea.

16. artikulua.— Administrazio-kontratuak

Administrazio-kontratuen baldintza-agiriek lege honi egokitzeko klausulak izango dituzte, horien edukiek lege honetan xedatutakoari eragiten badiote.

17. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzen kontrola

1. Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, udalek, eta lizentziak eta baimenak emateko, bai eta plangintza-tresnak eta garraio eta komunikazio arloko proiektuak onesteko ere, eskumena duten gainerako erakunde publikoek egiaztatu egingo dute horien zehaztapenak lege honi egokitzen zaizkiola.

2. Proiektuen dokumentazioan edo, hala badagokio, lizentzia-, baimen- edo emakida-eskabideetan, espresuki adieraziko da lege honetan xedatutakoa betetzen dela.

IV. TITULUA
Diziplina-araubidea

18. artikulua.— Arau-hausteak

1. Lege honen I. tituluan jasotzen diren preskripzioak urratu edo hausten dituzten ekintzak edo ez-egiteak arau-hausteak dira eta zehatu egingo dira, titulu honetan arautzen diren betekizunen eta prozeduraren arabera.

2. Arau-hausteak arinak, astunak eta oso astunak izan daitezke:

a) Arau-hauste arinak dira:

— Lege honetan aurreikusten denaren arabera irisgarritasun-baldintzak ez betetzea, erabilera publikoko espazioetan, eraikuntzan, garraioan eta informazio- eta komunikazio-sistemetan.

— Lege hau aplikatzearen ondorio diren irisgarritasun-elementuak andeatu edo erabilezin bihurtzea, erruz edo zabarkeriagatik.

— Lege honetan aurreikusitakoaren eta erregelamenduz zehazten diren irisgarritasun-baldintzak urratzen dituzten ekintzak edo ez-egiteak, astuntzat jotzen ez direnak.

b) Arau-hauste astunak dira:

— Lege hau aplikatzearen ondorio diren irisgarritasun-elementuak doloz andeatu edo erabilezin bihurtzea.

[…]

— Komunikazioan irisgarritasun-baldintzak ez betetzea.

— Lege honen I. tituluko II. kapituluan ezarritako erreserbak ez betetzea.

— Beste arau-hauste arin batean berrerortzea hiru urteko epea igaro aurretik.

c) Arau-hauste oso astunak dira:

— Lege honek ezarritako betebeharrak iruzurrez edo dokumentuak faltsifikatuz ez betetzea.

— Arau-hauste astunetan berrerortzea.

19. artikulua.— Zehapenak

1. Honako zehapen hauek ezarri ahal izango dira arau-haustearen kalifikazioaren arabera:

a) Arau-hauste arinak: 50.000 eta 500.000 pezeta bitarteko isunak.

b) Arau-hauste astunak: 500.001 eta 10.000.000 pezeta bitarteko isunak.

c) Arau-hauste oso astunak: 10.000.001 eta 20.000.000 pezeta bitarteko isunak.

2. Isunaren zenbatekoa graduatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: arau-hauslearen erantzukizun-maila, egin beharreko irisgarritasun-obretatik sortutako kostu ekonomikoa, zuzenean edo zeharka sorrarazi den kaltea, erantzuleek hauste bera errepikatzea eta arau-hausle bakoitzaren partaidetza-maila.

3. Zehapena ezartzeak ez du arau-hauslea salbuetsiko birjartze-betebeharretik edo, ez-betetze kasuetan, proiektuaren eraberritzea edo beharrezkoak diren egokitzapen-obrak egitetik erregelamenduz ezartzen den epean.

4. Arau-hauste beraren ondorioz pertsona desberdinei jartzen zaizkien isunek ez dute elkarren arteko loturarik izango.

5. Artikulu honetan adierazten diren zehapenen zenbatekoak eguneratu ahal izango dira, Eusko Jaurlaritzaren dekretu batez, kontsumoko prezioen indizeen aldaketaren arabera.

20. artikulua.— Zehapen-prozedura eta -araubidea

1. Lege honetan xedatutakoa hausten denean, arau-hauste horiek zehatu egingo dira zehapen-araubideari buruz indarrean dauden xedapen orokorren arabera, eta organo eskudunak espediente egokia instruitu ondoren.

2. Lege honen 1. artikuluak aipatzen dituen pertsonak edo hauek osatzen dituzten elkarteak interesduntzat joko dira betiere administrazio-prozeduretan.

3. Elkarte horiek errekurtsoak edo, hala badagokio, bidezko deritzeten ekintzak aurkezteko legitimaturik geldituko dira, bai jarduketak artxibatzeko erabakiaren aurka, eta bai irisgarritasun-baldintzen kontrako balizko arau-hausteak salatzea edo Administrazioari jakinaraztea espresuki edo isilbidez ezetsi duen ebazpenaren aurka.

21. artikulua.— Organo eskudunak

Honako hauek izango dira lege honen hausteak direla-eta zehapenak ezartzeko eskumena duten agintariak:

a) Alkateak, eurek dituzten eskumenen eremuan, arau-hauste arinengatiko isunak eta astunengatiko 5.000.000 pezetarainokoak jartzeko, eskala honen arabera: 10.000 biztanletik beherako udalerrietan, 1.000.000 pezetaraino; 10.000 eta 50.000 biztanle bitarteko udalerrietan, 2.500.000 pezetaraino, eta 50.000 biztanletik gorako udalerrietan, 5.000.000 pezetaraino.

b) Gaian eskumena duten Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako sailburuak, eurek dituzten eskumenen eremuan, arau-hauste arinengatiko isunak eta astunengatiko 5.000.000 pezetarainokoak jartzeko, eta betiere arau-hauste astunengatiko 5.000.001 eta 10.000.000 pezeta bitarteko isunak, eta arau-hauste oso astunengatikoak jartzeko.

22. artikulua.— Erantzuleak

1. Nahitaezkoa den udal-lizentziarik gabe burutzen diren obra eta gainerako jarduketetan, jarduera lege honen zehaztapenei egokitu behar zaienean, edo lege honek arautzen dituen gaiei dagokienez lizentziaren klausulak bete gabe burututakoetan, zehatu egingo dira sustatzailea, proiektuaren egilea, enpresaburu eraikitzailea eta obren teknikari zuzendariak.

2. Lege honen hauste astuna edo oso astuna den edukia duen udal-lizentzia baten babespeko obretan, era berean, zehatu egingo dira proiektuaren aldeko txostena eman duen fakultatiboa eta, nahitaezko txostenak aurretik izan gabe edo txostenok aipatutako arau-haustea dela-eta aurkakoak direnean, lizentziaren alde botoa eman duten korporazioko kideak.

23. artikulua.— Preskripzioa

1. Arau-hausteak:

Lege honetan aurreikusitako arau-hausteek preskribatzeko epeak honako hauek izango dira:

a) Arau-hauste oso astunek bost urteko epean preskribatzen dute.

b) Arau-hauste astunek hiru urteko epean preskribatzen dute.

c) Arau-hauste arinek sei hilabeteko epean preskribatzen dute.

2. Zehapenak:

Lege honetan aurreikusitako zehapenek preskribatzeko epeak honako hauek izango dira:

a) Arau-hauste oso astunengatik ezarritako zehapenek hiru urteko epean preskribatzen dute.

b) Arau-hauste astunengatik ezarritako zehapenek bi urteko epean preskribatzen dute.

c) Arau-hauste arinengatik ezarritako zehapenek urtebeteko epean preskribatzen dute.

24. artikulua.— Sorrera

Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua sortzen da, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailari atxikitako aholku- eta partaidetza-organo gisa, eta bertan honako hauek egongo dira ordezkatuta: euskal administrazio publikoak, irisgarritasunean zailtasunak dituzten pertsonen eskubideen alde jardutea helburu duten elkarte-erakundeetatik ordezkaritza handiena dutenak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen antolakundeak, sustatzaile eta eraikitzaileen elkarteetatik ordezkaritza handiena dutenak, eta Arkitektoen, Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen eta Bide, Ubide eta Portu Ingeniarien elkargoak.

25. artikulua.— Osaera

Kontseiluak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumeneko sailburua izango du buru, eta, gainera, honako beste hauek kide:

a) Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat, gutxienez zuzendari-maila izango duena, honako arlo bakoitzeko: Lurralde Antolamendua eta Etxebizitza; Merkataritza eta Kontsumoa; Hezkuntza; Osasuna; Lana eta Gizarte Segurantza; Garraio eta Herri-lanak; Ogasuna; Industria, eta Kultura.

b) Lurralde historikoetako foru-aldundietako ordezkari bana.

c) Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko udaletako hiru ordezkari.

d) Irisgarritasunean zailtasunak dituzten pertsonak biltzen dituzten erakunde pribatuetatik ordezkaritza handiena dutenetako sei ordezkari.

e) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteetatik ordezkaritza handiena dutenetako bi ordezkari.

f) Sustatzaile eta eraikitzaileen elkarteetako bi ordezkari.

g) Arkitektoen Elkargoko ordezkari bat.

h) Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoko ordezkari bat.

i) Bide, Ubide eta Portu Ingeniarien Elkargoko ordezkari bat.

26. artikulua.— Eginkizunak

Honako eginkizun hauek izango ditu Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluak:

a) Urtean behin txosten bat egitea, lege honen aurreikuspenak zein mailataraino betetzen diren ezagutarazteko, eta gero Legebiltzarrera bidaltzea.

b) Irisgarritasunaren arloan eskudun diren organoei aholkularitza eman eta jarduteko irizpideak proposatzea, lege honetan xedatutakoaren arabera.

c) Horren antolaketa- eta funtzionamendu-araudia onestea.

d) Haren esku uzten diren beste eginkizun guztiak.

[…]

Azken xedapenak

Bigarrena.— Lege hau indarrean jartzen denetik sei hilabeteko epearen barruan, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikuntzaren, garraiobideen eta informazio- eta komunikazio-sistemen irisgarritasun-baldintzak finkatuko dituzten arau teknikoak egingo ditu Eusko Jaurlaritzak; horretarako, irisgarritasunari eta hirigintza-oztopoak kentzeari buruz egun indarrean dauden arauen bidez araututako xedapenak bat egin eta harmonizatu egingo dira.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper