Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.17. 2/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzkoa


8.2.17. 2/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzkoa[510][511]

ZIOEN AZALPENA

[…]

V. tituluan, “Hizkuntza-normalizazioa”ri buruzkoan, hautatzen den eskema homogeneoa da Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen eskemarekin eta, beraz, lanpostu bakoitzari hizkuntza-eskakizun bat esleituko zaio. Hala ere, langile sartu berriei dagokienez, lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna hasieratik egiaztatu beharrekotzat jotzen da xedapen gehigarrietako hamabosgarrenean jasotzen den moduan.

Hezkuntza-administrazioak bere zerbitzuan dauden langileen hizkuntza-trebakuntza egokia bideratzeko eta irakasleak euskalduntzeko urte anitzeko plana burutzeko konpromisoa hartzen du.

[…]

II. TITULUA
Irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketa

I. KAPITULUA
Lanpostu-zerrendak

5. artikulua

1. Irakasleen lanpostu-zerrendak, lanpostu bakoitzari buruzko honako zehaztasunok jaso beharko ditu:

c) Lanpostua betetzeko beharrezko diren baldintzak, eta horien artean, nahitaez, esleitutako hizkuntza-eskakizuna, eta, hala badagokio, derrigortasun-data.

III. TITULUA
Unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioak

II. KAPITULUA
Irakaskuntzako funtzio publikoaren antolamendua

13. artikulua

Hizkuntzak eskola ofizialetan irakasten dituzten funtzionarioak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegokoak izango dira.

14. artikulua

Irakaskuntzako euskal funtzio publikoa osatzen duten kidegoak talde hauetan sailkatuko dira:

a) “A” taldea. Talde honetakoak izango dira honakook: Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko musika eta arte eszenikoen katedradunen kidegoa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko bigarren mailako hezkuntzako irakasleen kidegoa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko musika eta arte eszenikoen irakasleen kidegoa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko arte plastikoen eta diseinuaren irakasleen kidegoa eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoa.

III. KAPITULUA
Langileen aukeraketa

17. artikulua

Lege honetan sortutako kidegoetan sartzeko, honako baldintzok bete beharko dira:

4. Hizkuntzen irakaskuntza:

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko, doktore, lizentziadun, arkitekto, ingeniari edo irakaskuntzako titulu baliokidea behar izango da eta ezartzen diren hautaprobak ere gainditu egin beharko dira.

V. TITULUA
Hizkuntza-normalizazioa

48. artikulua

Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, euskal eskola publikoan ikasle guztiek hezkuntza-maila guztietan euskaraz nahiz gaztelaniaz ikasteko duten eskubidea bermatuko da. Eskubide horren egikaritza eta eremu honetan botere publikoek egin beharrekoa garatuko dira, lege horren III. tituluan eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren esparruan.

49. artikulua

1. Aurreko artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, euskal hezkuntza-administrazioaren zerbitzuko irakasle-lanpostu guztiek hizkuntza-eskakizuna esleituta izango dute. Hizkuntza-eskakizunak zehaztuko du hizkuntza-gaitasunaren ikuspegitik zein maila behar den izan euskaraz, lanpostua bete eta hor lan egiteko. Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ez den bitartean, euskaraz jakiteari merezimendu modura zenbaterainoko balioa eman behar zaion zehazteko balioko du.

2. Derrigortasun-datatik aurrera, nahitaez bete beharko da hizkuntza-eskakizuna lanpostua bete eta hor lan egiteko. Hori gorabehera, Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak proposatuta, erregelamenduz zehaztuko du zein kasutan, salbuespenez eta modu objektiboan antzeman daitezkeen inguruabarrengatik, lanpostu bateko titularra izan daitekeen salbuetsia lanpostuari edo eskakizun bera esleituta duten lanpostuei esleitutako hizkuntza-eskakizuna betetzetik. Irakasleak ezin ezingo dira salbuetsi ezein kasutan hizkuntza-eskakizuna betetzetik, baldin eta irakasleok betetzen dituzten lanpostuek esleituta duten hizkuntza-eskakizunaren edukian euskara irakaskuntzako hizkuntza gisa erabiltzeko behar besteko hizkuntza-gaitasuna beharrezkoa bada.

3. Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko behar den hizkuntza-eskakizuna beteko da, lege honen xedapen gehigarrietako hamabosgarrenean ezarritakoaren arabera.

50. artikulua

1. Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatuta, zehaztuko ditu hizkuntza-eskakizunak, baita eskakizun horiek lanpostuei ezartzeko irizpideak ere.

2. Hizkuntza-ereduren bat sortu, aldatu edo ezabatuz gero, hizkuntza-eskakizunak ere egokitu egin beharko dira.

51. artikulua

Aurreko artikuluak aipatzen dituen irizpideekin bat etorriz eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak esleituko dizkio hizkuntza-eskakizuna eta beraren derrigortasun-data euskal hezkuntza-administrazioko irakasle-lanpostu bakoitzari.

52. artikulua

1. Hizkuntza-eskakizunak eta, hala badagokio, derrigortasun-datak lanpostu-zerrendetan nahitaez agertu behar duten zehaztapenen artean sartuta egon beharko dute.

2. Hizkuntza-eskakizunak nahitaez aplikatzeko irizpideek dauden lanpostuetarako ekitatez eta proportzionaltasunez jokatzea izango dute xede, lanpostuko eginkizunari dagokion kidego, eskala edo titulazio-taldea dela eta, inolako desberdintzerik egin gabe.

53. artikulua

1. Hizkuntza-eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko, hezkuntza-administrazioak zehaztuko ditu kasu bakoitzean beharrezko izango den euskararen ezagutza ebaluatzeko proben edukia eta forma. Horretarako eratuko diren epaimahaietan Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren ordezkari bana izango da.

2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, lege honen 50.1 artikuluak aipatzen duen erregelamendu-arauan sistema ezarriko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak han ezartzen diren eskakizunekin emango dituen hizkuntza-ziurtagiriak baliokidetzeko eta parekatzeko.

54. artikulua

1. Euskal hezkuntza-administrazioak bere zerbitzuko langileen hizkuntza-trebakuntza bideratuko du eta horretarako beharrezko neurriak hartuko ditu.

2. Aurreko apartatuan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urte anitzeko plan bat prestatuko du irakasleak euskalduntzeko. Plan hori gauzatzeko, irakasleen borondatezko atxikimendua lortu nahi da, irakasle horien lan-baldintzak errespetatuko ditu, malgua izango da eta urtero berrikusiko da. Planak zein beraren berrikuspenak Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena beharko dute.

Xedapen gehigarriak

Hamabosgarrena.— Erregelamendu bidez zehaztuko diren salbuespenak salbuespen, irakaskuntzako funtzio publikoan lehenengo aldiz sartzen diren langileek egiaztatu beharko dute aipaturiko erregelamendu-arauan ezartzen den hizkuntza-eskakizuna betetzen dutela.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper