Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.16. 1/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa


8.2.16. 1/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa[508][509]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak, Autonomia Estatutuak 16. artikuluan dioenez, irakaskuntzari buruzko eskumen osoa du, betiere Konstituzioaren 27. artikuluak eta hura garatzen duten lege organikoek ezarritakoari, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenei eta hura betetzeko eta garatzeko behar den goi-ikuskatzailetzaren kaltetan gabe. Autonomia-erkidego honek, bestalde, baditu hezkuntza-sistemak kontuan hartu beharreko berezko kultura-ezaugarriak: bi hizkuntza ofizial, zeinen garapenerako lagundu behar duen sistema horrek, eta hizkuntza-eremuan gainditzeko dauden zenbait gatazka, konponbidea eskatzen dutenak.

[…]

Lehenengo tituluan euskal eskola publikoaren hastapen orokorrak eta helburuak jasotzen dira eta haren ezaugarriak zein diren zehazten: aniztuna, elebiduna, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzura dagoena, gizarte eta kultura mailan bere ingurunean sustraitua, partaidetzakoa, ezberdintasunen berdintzaile eta dibertsitateen bateratzaile izango da.

[…]

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluaren arabera, eskumen osoa du irakaskuntzaren arloan, betiere Konstituzioaren 27. artikulua eta hura garatzen duten lege organikoak, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari eratxikitzen dizkion ahalmenak eta hura betetzeko eta garatzeko behar den goi-ikuskapena galarazi gabe. Autonomia-erkidego honek, bestalde, baditu hezkuntza-sistemak kontuan hartu beharreko kultura-ezaugarri propioak: bi hizkuntza ofizial, zeinen garapenerako lagundu behar duen sistema horrek, eta hizkuntza-alorrean gainditzeko dauden zenbait gatazka, konponbidea eskatzen dutenak.

[…]

Legearen lehenengo tituluan euskal eskola publikoaren printzipio orokorrak eta xedeak jasotzen dira, eta haren ezaugarriak zein diren zehazten: plurala, elebiduna, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzuan dagoena, gizarte eta kultura mailan bere ingurunean errotua, partaidetzakoa, desberdintasunen konpentsatzaile eta dibertsitatearen integratzailea izango da.

[…]

III. tituluak eskola publikoan euskarak duen tratamendua arautzen du. Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen printzipioak errespetatuz, horietan sakontzen da, hezkuntza-administrazioak administrazioekin eta gizataldeekin elkarlanean eta lankidetzan aritzeko printzipioa ezartzen da eta irakasleak euskalduntzeko urte anitzeko plana egitea aurreikusten da.

[…]

Eskola Publikoaren Legeak xedapen gehigarrietan interes bereziko gai bi jasotzen ditu:

[…]

2. Ikastolak, konstituzioaurreko aldian euskaraz irakasteko xede nagusiarekin sortu zirenak, 1978tik zabalduz joan dira, maiz botere publikoek konpondutako zailtasun ekonomiko eta materialekin, harik eta zentro-multzo bat osatu arte; horietatik asko ekainaren 29ko 10/1988 Legeak babesten dituen hitzarmen bereziez baliatu dira. Legeak, zazpigarren xedapen gehigarrian, ahalbidetzen du ikastolek askatasunez aukeratu ahal izatea sare publikora bildu ala zentro pribatu izan, eta Ikastolak eta Eskola Publikoa Biltzeko Legeak ezarritakoa bermatzen da, horrela hezkuntza-sistema behin betiko eta zalantza gabe bi saretan, publiko eta pribatuan, era dadin.

I. TITULUA
Euskal eskola publikoaren printzipio orokorrak eta xedeak

3. artikulua

1. Euskal eskola publikoa, horko zentro bakoitza, plurala, elebiduna, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzuan dagoena, gizarte eta kultura mailan bere ingurunean errotua, partaidetzakoa, desberdintasunen konpentsatzaile eta dibertsitatearen integratzailea izango da.

2. Honako hauek dira euskal eskola publikoaren xedeak:

g) Ikasle guztiek, baldintza beretan, derrigorrezko irakaskuntza-aldia bukatzean bi hizkuntza ofizialen ezagutza praktikoa izango dutela bermatzea, euskararen erabilera indartuz eta normalizazioari lagunduz.

4. artikulua

Aurreko artikuluan adierazitako xedeak erdiesteko, euskal eskola publikoak ondorengo eskuarteak izango ditu:

c) Beren beharrizanei erantzuteko lanbide- eta hizkuntza-eskakizunen jabe izango diren irakasleak.

d) Eskolako zerbitzuen elebitasuna.

5. artikulua

3. artikuluan zerrendatutako xedeak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoei honako eginkizunok izango dituzte, zeinak bere eskumenen eremuan:

e) Hizkuntza-ereduen plangintza, gurasoek eta ikasleek eredua aukeratzeko duten eskubidea gauzatu ahal izan dezaten, eta bai aukeratzeko askatasun hori bermatuko duten administrazio-bideen garapena ere.

II. TITULUA
Euskal eskola publikoan hezkuntza-eskubidea egikaritzeaz

8. artikulua

Euskal administrazio publikoek etengabe zainduko dute euskal eskola publikoko irakaskuntzaren kalitatea, zentro bakoitzeko hezkuntza-proiektuaren arabera; horretarako, xedeei egokituriko instalazioak eta ekipamenduak zuzkituko dituzte, zentroetan irakasle/ikasle ratioak egokituko dituzte, hezkuntza-proiektu eta curriculum-proiektu berezituak eta euskararen erabileraren normalizazioa bultzatuko dituzte, ikasleei psikologiazko, eskola-giroko eta lanbiderako orientabidea emango diete, eskolako langile guztien lan-baldintzak hobetuko dituzte, eta hezkuntza-beharrizanak asetzeko lagungarri izan daitezkeen neurri guztiak hartuko dituzte.

9. artikulua

2. Hezkuntza-administrazioak, gainerako administrazioekin eta gizarte-eragileekin lankidetzan, eskolatzea eskatzen duten guztiak arian-arian zero urtetik aurrera ezarriko du hura, haurrak eskolatzeko dauden aukeren berri emanez hezkuntza-sektoreei. Nolanahi ere, ezarpen-prozesuan lehentasuna izango dute maila sozioekonomikorik apaleneko zonei eta, orokorrean, hezkuntzako beharrizan bereziak edo hizkuntza-beharrizanak dituzten ikasleek.

10. artikulua

5. Euskal eskola publikoan, hizkuntzaren normalizazioari laguntzeko behar diren neurri positiboak hartuko dira.

12. artikulua

1. Euskal eskola publikoan, ikasle guztiek hezkuntzaren maila guztietan euskaraz nahiz gaztelaniaz ikasteko duten eskubidea bermatuko da.

2. Eskubide horren egikaritza eta botere publikoen eremu horretako ekintza garatuko dira, lege honen III. tituluan eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean aurreikusitakoaren esparruan.

III. TITULUA
Euskara euskal eskola publikoan

18. artikulua

Euskara eta gaztelania nahitaez sartuko dira euskal eskola publikoan garatzen diren irakaskuntza-programetan, zertarako eta bi hizkuntzetan ahozko zein idatzizko ulermena eta adierazmena benetakoa izan eta gutxienez ohiko harremanetarako eta erabilerako hizkuntza gisa erabili ahal izan daitezen.

19. artikulua

1. Hezkuntza-administrazioak arreta bereziz zainduko du aurreko artikuluan araututako helburua.

2. Ondorio horietarako, eta 12. artikuluan aurreikusitako xedeetarako, urtero berrikusiko dira irakaskuntzaren programazio orokorraren esparruan ikasleen zentroekiko hurbiltasunari buruzko irizpide orokorrak.

Halaber, hezkuntza-administrazioak laguntza eta lankidetza eskatu ahal izango dizkie gainerako administrazioei eta gizarte-erakundeei.

3. Irakaskuntzaren hizkuntza-plangintza burutuko da Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak ezartzen duen hizkuntza-plangintza orokorrarekin koordinatuz.

4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egingo du irakaskuntzako hizkuntza-plangintzaren irizpide orokorren aplikazioaren jarraipena, betiere hizkuntza-plangintza orokorraren jarraipenerako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak dituen eskumenak galarazi gabe.

5. Euskadiko Eskola Kontseiluak, Euskadiko Autonomia Erkidegoko irakaskuntzaren egoerari buruzko urteko txostenean, apartatu berezia eskainiko dio aurreko artikuluan araututako helburuaren betetze-maila balioesteko. Apartatu horretan bertan, euskara derrigorrezko ikasgai baino ez den kasuetan euskara benetan ikasteko eta haren erabilera bultzatzeko behar diren neurriei buruzko gomendioak emango ditu.

20. artikulua

1. Jaurlaritzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposamena eginda, dekretu bidez onetsiko du hizkuntza-ereduen araubidea, betiere lege honen 47. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe. Eredu horiek tresna dira, 18. artikuluan finkatutako hizkuntza-normalizazioaren helburua eta hezkuntza-sistema osoaren curriculum-edukien transmisioa kasuan-kasuan uztartzeko eskuarte egoki diren neurrian.

2. Aurreko apartatuan adierazten den eskumena egikaritzean, Jaurlaritzak kontuan izango ditu: ereduen hizkuntza- eta ikasketa-etekinaren ebaluazio globala eta, hala badagokio, zentroek, beren autonomia pedagogikoa egikarituz, aurkezten dituzten ekimenena.

3. Artikulu honen lehenengo apartatuan aipatutako araua onesteko prozeduran Euskadiko Eskola Kontseiluaren kontsulta eta Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren txostena hartuko dira kontuan.

21. artikulua

Jaurlaritzak hizkuntza-ereduen eskaintzaren plangintza zehazten duten oinarrizko irizpideak arautuko ditu. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zentro bakoitzean eman beharreko hizkuntza-ereduak esleituko ditu, eta horretarako gurasoen edo tutoreen borondatea eta zonako egoera soziolinguistikoa kontuan hartuko ditu.

Hezkuntza-administrazioak baimena eman ahal izango du hezkuntza-maila batetik bestera igarotzean hizkuntza-ereduen aldaketa egiteko, baldin eta gurasoen edo tutoreen eskaera nahikoa izan eta plangintzak horretarako bide ematen badu.

22. artikulua

1. Euskal eskola publikoan, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak eta lege honek ezarritako helburuak lortzeko beharrezko diren giza baliabideak eta baliabide materialak izango dituzte ikastetxe guztiek.

2. Aurreko apartatuan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakasleak euskalduntzeko urte anitzeko plana burutuko du. Plan horrek izaera malgua izango du eta urtero berrikusiko da, eta bera gauzatzean irakasleak beren borondatez horri atxikitzeko ahaleginak egingo dira eta irakasleen lan-baldintzak errespetatuko. Planak zein beraren berrikuspenak Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena beharko dute.

3. Irakasleak euskalduntzeko planak, gutxienez, honako osagai hauek izango ditu:

a) Euskarazko eta euskararen irakaskuntzako eskariaren aurreikuspena.

b) Horren ondorioz, euskaraz eta euskara irakasteko kualifikazio bereziko zenbat irakasle behar diren kalkulatzea.

c) Irakasleek euren burua birziklatu eta euskalduntzeko zenbateko beharrizanak dituzten zenbatestea.

d) Aurreko apartatuetan adierazitako jarduketa guztiak burutzeko beharrezko diren baliabide finantzarioak aurreikustea.

23. artikulua

Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 17. artikuluan ezarritakoa betetzeko, autonomia-administrazioak beharrezko neurriak hartuko ditu euskal eskola publikoko zentroetako jardueretan euskararen ingurune-erabilera segurtatzeko, betiere eskolako eta eskolaz kanpoko jardueretan eta eskola-bizitza osoan euskararen erabilera ahalbidetze aldera.

V. TITULUA
Euskal eskola publikoko ikastetxeen autonomiaz

II. KAPITULUA
Euskal eskola publikoko ikastetxeen antolaketa-autonomia

4. atala
Zuzendariaz

33. artikulua

5. Haur Hezkuntzako zentro berezietan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiago dituzten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, eta arte-irakaskuntza profesionalak, kirol-irakaskuntzak, hizkuntzen irakaskuntzak edo helduei zuzendutakoak ematen dituzten eta zortzi irakasle baino gutxiago dituzten ikastetxeetan, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak hautagaiak salbuetsi ahal izango ditu aurreko apartatuan ezarritako baldintzetako bat betetzetik, betiere, erregelamenduz zehazten denaren arabera.

6. atala
Zuzendaritza-taldeaz

37. artikulua

Hezkuntza-administrazioak ikastetxeetako zuzendaritza-taldeen prestakuntza eta jarduketa hobetzeko behar diren neurriak hartuko ditu, besteak beste zentroaren hizkuntza-normalizazioko helburuaren araberako hizkuntza-trebakuntzara jotzen dutenak.

III. KAPITULUA
Autonomia pedagogikoaz

46. artikulua

1. Zentroaren hezkuntza-proiektuak eskola-erkidegoko sektoreek berenganatutako hezkuntza-aukera adierazten du; aukera horrek balioak eta oinarrizko helburuak identifikatuko ditu, eta zentroko jarduerak haiek lortzeko lotuta egongo dira.

Hezkuntza-proiektua integratzailea izango da, eta diskriminaziorik eza eta hezkuntza-integrazioa dira funtsezko balioak.

2. Hezkuntza-proiektuak ondorengo zehaztapenak jasoko ditu gutxienez:

b) Zentroaren ekintza definituko duten oinarrizko helburuak eta lehentasunak; besteak beste, ondorengoak jasoko dira:

[…]

Euskararen erabileraren normalizazioa lortzera bideratutako gidalerroak.

47. artikulua

Zentroaren curriculum-proiektuak hezkuntza-proiektua garatzen du irakaskuntzaren arloan. Gutxienez, ondorengo zehaztapenak izango ditu:

a) Ikasleen beharrizanei irakaskuntzaren alderdi guztietan egokitutako irakaskuntza-helburuak eta -edukiak, barruan hartuta zentroan indarrean dauden irakaskuntza elebiduneko ereduak aplikatzeari loturikoak.

52. artikulua

1. Zentroen ordezkaritza-organo gorenek unitate-kopurua aldatzea eta beren hezkuntza-eskariari egokitutako hizkuntza-ereduak ezartzea proposatu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.

2. Sailak, ikasgela-kopuruaren aldaketari dagokionez erabakia hartzeko orduan, irakaskuntzaren programazio orokorra, giza eta diru-bitartekoak eta Euskadiko Eskola Kontseiluak nahiz barrutiko eskola-kontseiluak aldian-aldian egiten dituen txostenak hartuko ditu kontuan.

3. Sailak hizkuntza-ereduak ezartzeari buruzko erabakia hartuko du lege honen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera.

[…]

Xedapen gehigarriak

Seigarrena.— Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 4., 6., 14. eta 18. artikuluak aldatu eta ondoan adierazten den moduan geratuko dira:

14. artikulua

Euskadiko Eskola Kontseiluari nahitaez eskatu beharko zaio aholkua ondorengo gaietarako:

g) Irakaskuntza-maila bakoitzeko ereduetako hizkuntza-helburuak eta hizkuntza-ereduen eskaintzaren plangintza egiteko oinarrizko irizpideak finkatzeko.

Hamargarrena.— Lege honen 20. artikuluak aipatutako hizkuntza-ereduak irakaskuntza-sistema osoan ezarriko dira, publikoan nahiz pribatuan, eta honako hauek izango dira:

a) A eredua; curriculuma batik bat gaztelaniaz emango da, eta zenbait jarduera edo gai euskaraz eman ahal izango dira.

b) B eredua; curriculuma euskaraz eta gaztelaniaz emango da.

c) D eredua; curriculuma euskaraz emango da.

Hiru ereduetan gaztelania eta gaztelaniazko literatura, euskara eta euskal literatura eta hizkuntza modernoak beren jatorrizko hizkuntzetan irakatsiko dira nagusiki.

Xedapen iragankorrak

Hirugarrena.— Lege honen III. tituluak aipatzen dituen erregelamendu-xedapenak ematen ez diren bitartean, indarrean iraungo du Euskal Herriko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuan xedatutakoak eta, halaber, gai horri buruz aplikagarri diren gainerako xedapen guztiek ere.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper