Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.11. 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa


8.2.11. 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa[497]

ZIOEN AZALPENA

[…]

V. Uko egin ezinezko eginbeharra da administrazio elebiduna egitea, berak zerbitzatzen duen herriaren eskari legitimoak asebetetzen dituena: bada, legeak funtzio publikoaren hizkuntza-normalizazioari heltzen dio V. tituluan. Horretarako, legeak bere formulazioa egiten du, horrela legegintzako aurrekarietan hezurmamitutako egiturarekin bat eginez hizkuntza-eskakizuna oinarri harturik, eskakizun hori lanpostuari datxekion osagai gisa. Ikuspuntu hori oinarritzat hartuz, funtzio publikoaren arloari buruzko arau-formulazioak hiru alde ukitzen ditu: eskakizuna lanpostuan sartzeko baldintza gisa eratzea haren derrigortasunak eragina duen unearen arabera bereizita; lanpostuetan sartzeko deialdiak hizkuntza-beharrizanei egokitzea, administrazioei bide emanez unean-unean dauden giza eskuarteen eskariei aurre egiteko zuzkidura egokia ipintzeko, eta, azkenik, hizkuntza-eskakizuna eskatzerik ez denean, euskararen ezagutza merezimendu gisa ebaluatzea.

[…]

II. TITULUA
Funtzio publikoaren egituraz eta antolaketaz

I. KAPITULUA
Lanpostu-zerrendak

15. artikulua

1. Lanpostu-zerrendek honako hauek adieraziko dituzte nahitaez horietako bakoitzeko:

d) Hori betetzeko eskatutako baldintzak, horien artean derrigor agertu beharko dute hizkuntza-eskakizunak eta horren derrigortasun-datak, eta

III. TITULUA
Euskal administrazio publikoetako funtzionarioez

VIII. KAPITULUA
Funtzionarioen diziplina-araubidea

I. atala
Faltak

83. artikulua

Honako hauek dira falta oso astunak:

b) arraza, sexu, erlijio, hizkuntza, iritzi, jaioleku edo auzotasun-leku edo beste edozein izaera edo inguruabar pertsonal edo sozial dela eta, diskriminazioa dakarren edozein jarduketa,

V. TITULUA
Hizkuntza normalizazioaz

97. artikulua

1. Euskara eta gaztelania dira euskal administrazio publikoetako hizkuntza ofizialak, eta bi hizkuntzon erabilera bermatu beharko dute administrazio horiek beren barneko zein kanpoko harremanetan.

2. Esandako ondorioetarako, administrazioetan dauden lanpostuetako bakoitzak bere hizkuntza-eskakizuna esleitua izango du. Hizkuntza-eskakizunak zehaztuko ditu lanpostua betetzeko eta hor lan egiteko beharrezko diren euskarazko gaitasun-maila linguistikoak. Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ez den artean, euskaraz jakiteari, bai lanpostuak betetzeko eta kanpoko aukeraketak egiteko, merezimendu gisa eman beharko zaion balioa zehazteko soilik izango da.

3. Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa izaten hasten den datatik aurrera, lanpostu bakoitzera heldu eta hor lan egiteko nahitaezko eskakizuna izango da hizkuntza-eskakizuna betetzea. Hori gorabehera, Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak proposatuta, erregelamenduz zehaztuko du zein kasutan, salbuespenez eta modu objektiboan antzeman daitezkeen inguruabarrengatik, lanpostu bateko titularra izan daitekeen salbuetsia lanpostuari esleitutako hizkuntza-eskakizuna betetzetik.

4. Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak, zehaztuko ditu hizkuntza-eskakizunak, baita, aldizka, lanpostu bakoitzari ezarri beharreko irizpideak ere.

5. Euskal administrazio publikoetan dauden lanpostuetako bakoitzari dagokion hizkuntza-eskakizuna, baita horren derrigortasun-data ere, haien organoek ezarriko dituzte Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak txostena egin ondoren, Eusko Jaurlaritzak horretarako zehaztuko dituen irizpideen arabera.

6. Bai hizkuntza-eskakizuna eta bai, hala behar izanez gero, derrigortasun-data ere, lanpostu-zerrendetan nahitaez azaldu behar duten berezitasunen barruan sartu beharko dira.

7. Hizkuntza-eskakizunak nahitaez aplikatzeko irizpideek administrazio bakoitzean dauden lanpostuetarako ekitatez eta proportzionaltasunez jokatzea izango dute xede, lanpostuko eginkizunari dagokion kidego, eskala, maila edo titulazio-taldea dela eta, inolako desberdintzerik egin gabe.

8. Euskal administrazio publikoak ahaleginduko dira beren zerbitzuko langileek behar bezalako hizkuntza-gaikuntza izan dezaten, horretarako beharrezko diren neurriak hartuz.

98. artikulua

1. Euskal administrazio publikoen zerbitzuan sartzeko hautaprobetarako deialdien edukia langile sartu berriekin bete beharreko lanpostuei esleitutako hizkuntza-eskakizunei egokituko zaie.

2. Esandako ondorioetarako, plaza baterako deialdiaren jatorria nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duen lanpostua denean, lanpostu horretan sartzeko nahitaez eskatuko da eskakizuna betetzea. Eskakizunaren betetzea eskatu ahal izango da, deialdiaren oinarrietan zehazten denaren arabera, edo hautaprobetan, edo funtzionario izatera heldu aurretiko prestakuntza-ikastaroan eta praktika-aldian zehar egiaztatuz.

3. Aurreko apartatuan ezarritakoaren arabera, hizkuntza-eskakizuna prestakuntza-ikastaroaren bidez egiaztatu behar den kasuetan, eskakizuna bete beharra deialdia argitaratzen den egunean hori nahitaezkoa duten plazak betetzeari buruzkoa izan daiteke, baita derrigortasun-data prestakuntza-ikastaroa eta praktika-aldia baino lehenagokoa duten plazei buruzkoa ere izan daiteke. Hauetan sartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik egiaztatzea, hautaproben bidez, plaza betetzeko eskatutako hizkuntza-eskakizuna baino bi maila beheragokoa. Lanpostuari dagokion eskakizuna euskara gutxiago jakitea adierazten duten lanpostu bietako bat den kasuetan, hautaprobetan euskara merezimendu gisa balioetsiko da.

4. Hautaprobetan ezein hizkuntza-eskakizunik bete beharrik ez dagoenean, euskaraz jakitea merezimendutzat hartuko da. Horren balioespena ezarriko da, plazaren kidego edo eskalak bete ditzakeen lanpostuei esleitutakoen artean nagusi den hizkuntza-eskakizunaren arabera, eta horren ehunekoa ez da inoiz ere hautaketa-prozesu guztian lor daitekeen gehieneko puntuazioaren ehuneko bostetik beherakoa, ez eta ehuneko hogeitik gorakoa ere izango.

Lanpostua betetzeko euskaraz jakitea merezimendutzat hartu behar den kasuetan, aurreko paragrafoan ezarritako irizpideari jarraituko zaio.

99. artikulua

1. Hizkuntza-eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak zehaztuko ditu kasu bakoitzean beharrezko izango den euskararen ezagutza ebaluatzeko proben edukia eta forma, eta horiek euskal administrazio publiko guztientzat berdinak eta guztiek aplikatu beharrekoak izango dira.

2. Euskal administrazio publikoetan sartzeko hautaketa-prozesuetako epaimahai kalifikatzaileetan Administrazio Publikoaren Euskal Institutuari dagokion ordezkaritza galarazi gabe, institutu horren ordezkari bat izango da epaimahaikide deialdian eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko egiten diren probetan. Ordezkaritza hori beharrezko izango da, ondorio berberetarako, lanpostuak betetzeko lehiaketak kalifikatzen dituzten batzordeen osaeran ere.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper