Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.102. 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzekoa


8.2.102. 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzekoa[622]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

II. KAPITULUA
Dirulaguntza publiko guztietarako xedapenak

7. artikulua.— Printzipio orokorrak

5. Hizkuntza-normalizazioan sakondu eta euskararen erabilera zabaltzeko xedearekin, hizkuntza-irizpideak hartuko dira aintzat dirulaguntzen diseinuan, plangintzan, kudeaketan eta emate-prozesuan.

9. artikulua.— Dirulaguntzak emateko oinarri erregulatzaileak

4. Hona hemen oinarri erregulatzaileen gutxieneko edukia:

e) Dirulaguntza emateko irizpide objektiboak eta haien haztapena. Dirulaguntzaren xedearengatik hizkuntzaren erabilera garrantzitsua bada eta betiere Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 25., 26. eta 27. artikuluetan aipatzen diren jarduera-eremuetan, hizkuntzaren erabilera kontuan eduki beharko da esleipena egiteko irizpide objektiboen artean. Halaber, balorazio-irizpideen baremoaren guztizko % 5ekin baloratuko dira, gutxienez, pertsona fisiko edo juridiko parte-hartzaileen emakumeen eta gizonen zein gutxitutako taldeen berdintasunerako ekintzak eta politikak eta/edo dirulaguntza eskuratzeko aurkeztutako proiektuan genero-ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala txertatzearekin lotutako beste alderdi batzuk. Hori guztia, baldin eta objektiboki justifikatzen ez bada ehuneko hori neurriz kanpokoa dela dirulaguntzak emakume eta gizonen egoeran duen eraginari dagokionez.

12. artikulua.— Entitate laguntzaileak

8. Entitate laguntzaileek bermatuko dute eskatzaileek euskara eta gaztelania erabiltzeko duten eskubidea, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak ezarritakoa betez.

14. artikulua.— Onuradunen betebeharrak

Hauek dira onuradunen betebeharrak:

k) Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokien alderdia errespetatzen dituzten hizkera eta irudiak erabiltzea dirulaguntza jasotzen duen jarduera edo proiektuak behar dituen agiri eta material guztietan.

l) Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak eta bereziki euskararen erabilera bermatzea.

V. TITULUA
Laguntzak berreskuratzea enpresen deslokalizazioen kasuan

48. artikulua.— Aplikazio-eremua

2. Titulu honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira enpresetan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak eta langileen prestakuntzarako dirulaguntzak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper