Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.2.4. 16/1983 Legea, uztailaren 27koa, “Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren Araubide Juridikoari buruzkoa”


8.2.4. 16/1983 Legea, uztailaren 27koa, “Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren Araubide Juridikoari buruzkoa”[488][489]

ZIOEN AZALPENA

Pertsonak administrazio publiko guztien funtsezko osagaia da. Baieztapen horrek, administrazio guztiei modu orokorrean aplikatzeaz gain, garrantzi berezia dauka Euskadiko Autonomia Erkidegoan.

Euskal Herriak autogobernua lortzeak eta administrazio autonomo berria sortzeak ezinbesteko baldintza bihurtzen dute prozesu autonomikoaren zerbitzuko langileak, kalifikazio eta eraginkortasun tekniko handiena dutenak, aukeratu eta prestatzea.

Autonomia Administrazioarekin batean, Euskadiko lurralde historikoek eta udalek ere helburu berdinak dituzte euren funtzionarioen trebakuntza teknikoari eta prestakuntzari buruzkoetan. Eraginkortasun-eskakizun horiei batu behar zaie Euskal Herriko administrazio guzti-guztiek duten ezinbesteko beharrizana, nola den funtzio publikoaren euskalduntze sakona lortzekoa. Beharrizan eta interes horiek batera suertatu dira, eta batze horri presako ataza hau erantsi behar zaio: gure herriaren berezitasun juridiko eta ekonomikoen ikerketa zientifikoa sustatzekoa; bada, horrek guztiak justifikatzen du Administrazio Publikoaren Euskal Institutua sortzea, eta, gure ustez, institutu horrek giltzarri izan behar du Euskadiko administrazio publiko guztien eraikuntzan.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutua Euskal Herriko Kontseilu Nagusiaren mila bederatziehun eta hirurogeita hemeretziko urtarrilaren hamabosteko erabaki batez sortu zen, Administrazio Publikoaren langileen prestakuntza-beharrizanei aurre egiteko aurreautonomiaren garaian, eta haren estatutuak mila bederatziehun eta laurogeiko otsailaren hogeita seian onetsi ziren (Eusko Kontseilu Nagusiaren Aldizkari Ofiziala, 37. zk.). Garai hartan Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren orduko eskumen murritzen arabera, bera fundatu zen nortasun juridikoa emango zion lege formal baten babesik gabe, eta hutsune hori da lege honek zuzendu nahi duena. Ildo horretatik, Administrazio Publikoaren Euskal Institutua, administrazio publikoko beste institutu ospetsu batzuen lorratzei jarraituz, organismo autonomo legez eratzen da, nortasun juridikoa duena, Lehendakaritza Sailari atxikia dena, eta eginkizun-eremu legez Euskadiko Autonomia Erkidego osorainokoa duena. Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren Legearen funtsezko lerroek oinarrizko alderdi hauek dituzte:

Lehenengo eta behin, funtzionarioak aukeratzea du legeak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren xedeetako bat. Horri dagokionez, lege-testuaren 4.1 artikuluaren idazkerak salbu utzi nahi ditu, bai Autonomia Erkidegoak funtzio publikoaren arloan dituen eskumenei eragin diezaieketen estatuaren arauak, bai Lurralde Historikoen Legearen eta Euskal Herriko Toki Araubidearen Legearen etorkizuneko lege-testuak. Horien edukia dena dela, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak beti aukeratu ahal izango ditu funtzionarioak, lege horiek eskudantzia hori ematen diotenean, bai eta aukeraketa hori egin ahal izango du eskuordetzaz edo beste administrazio publiko batekin egindako hitzarmenaz.

Bigarrenez, organismo autonomoa denez, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak bere aurrekontua izango du, berari dagozkion eginkizunak bete ahal izateko.

Oinarrizko printzipio horien gainean, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren Legeak institutu hau arautzen du, eta berak Euskal Herriko administrazio publiko osoaren mesedetan egiten duen lana funtsezkoa da.

I. KAPITULUA
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren araubide juridikoa

1. artikulua

Administrazio Publikoaren Euskal Institutua sortzen da, Euskal Herriko administrazio publiko instituzionalaren baitan. Administrazio Publikoaren Euskal Institutua organismo autonomo administratibo gisa eratzen da, eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Sailari atxikia da.

2. artikulua

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak nortasun juridikoa du, eta badu behar besteko eskuarte bere xedeak betetzeko.

3. artikulua

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak Gasteizen du bere egoitza.[490]

4. artikulua

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren xedeak honako hauek dira:

1. Euskal Herriko Autonomia Administrazioak kontratatu beharreko funtzionarioak aukeratzea, alor horretan bere jarduketak Lehendakaritza Saileko zerbitzu eskudunekin koordinatuz.

2. Funtzionarioak aukeratzea, betiere beste administrazio publikoren batek edo ordenamendu juridikoak hori egitea ematen diotenean.

3. Euskal Herriko Autonomia Administrazioaren funtzionarioen edo kontratatuen prestakuntza eta hobekuntza, edo beste administrazio publikoren batek edo ordenamendu juridikoak hori egitea ematen diotenean.

4. Lankidetza sustatzea lurralde historikoekin, udalekin eta Euskadiko Toki Administrazioko gainerako erakundeekin, horien langileen prestakuntzan eta hobekuntzan.

5. Administrazio Publikoan euskara sartu, zabaldu eta aplikatu, eta normalizatzea, bai eta administrazio-hizkera finkatzea ere, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legean xedatutakoa betetzeko.

6. Euskal Herriko administrazio publikoen berezitasun juridiko, finantzario eta estatistikoak ikertu, irakatsi eta zabaltzea.

7. Euskal Herriko administrazioetan administrazioaren zientzia ikertu, irakatsi eta zabaldu, eta ezartzea.

8. Trukeak eta hitzarmenak ezartzea Espainiako edo atzerriko antzeko erakundeekin.

5. artikulua

Bere xedeak betetzeko, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak honako hauek egin ahal izango ditu:

1. Komenigarri irizten dien atalak, sailak edo zerbitzuak antolatzea.

2. Pertsona kualifikatuen lankidetza eskatzea, ikastorduak, mintegiak, hitzaldiak emateko edo lan berezi eta zientifikoak egiteko.

6. artikulua

Institutuak diplomak eta ziurtagiriak emango ditu; agiriok, egokiera denean, merezimenduak izan ahalko dira lehiaketetan, oposizioetan eta langileak aukeratzeko dauden gainerako moduetan, bai eta administrazio-karrerako igoeran ere.

7. artikulua

Autonomia Erkidegoko instituzioek Administrazio Publikoaren Euskal Institutura jo ahal izango dute hauxe eskatzeko: Euskal Herriko administrazio publikoen egituratze eta hobekuntzari buruzko aholkularitza, kontsulta eta arauen prestatzea.

II. KAPITULUA
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren antolaketa

8. artikulua

Institutuaren gobernu-organoak honako hauek dira:

a) Patronatuaren Kontseilua.

b) Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria.

9. artikulua

Honako hauek izango dira Patronatuaren Kontseiluko kideak:

Patronatuburua: Lehendakaritzako sailburua.

Patronatuburuordea: Toki Administrazioko sailburuordea.

Patronatukideak: lurralde historikoetako ahaldun nagusiak; Administrazio Autonomoaren lurralde historiko bakoitzeko ordezkari bat; Euskal Herriko Toki Administrazioaren lurralde historiko bakoitzeko ordezkari bat; Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoaren ordezkari bat, gutxienez zuzendari-maila duena, eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria. Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko idazkari nagusiak idazkari legez jardungo du, hitzarekin baina botorik gabe.

Patronatuaren Kontseiluaren erabakien araubidea izango da Administrazio Prozeduraren Legearen I. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoentzat xedatutakoa izango da.

10. artikulua

Honako hauek izango ditu Patronatuaren Kontseiluaren eginkizun propioak: Institutuaren garapen-plan orokorra onestea; hitzarmenak onestea Administrazio Publikoaren Institutu Nazionalarekin, Toki Administrazioaren Institutu Nazionalarekin, unibertsitateekin edo antzeko instituzioekin; urteko memoria, ikasketa-plana, tituluak eta langileak hobetzeko eta aukeratzeko sistemak onestea; aurrekontuaren aurreproiektua onestea Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Sailari bidaltzeko, eta Institutuaren artezkaritzako gainerako gaiak.

11. artikulua

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria Jaurlaritzaren dekretuz izendatu eta hala behar izanez gero kenduko da, Lehendakaritzako sailburuak proposamena eginda, Administrazio Publikoaren eremuan prestigio aitortua duten pertsonen artetik.

Kargu hori zuzendari-kategoriari dagokion langile-estatutuak eraenduko du, Jaurlaritza Legean ezarritakoaren arabera.

12. artikulua

Institutuko zuzendariak eskumen hauek ditu: ekintza guztien kudeaketa bateratu eta ordenatua, zerbitzuen zuzendaritza eta langileen burutza bereganatzea, eta bai Institutuaren ordezkaritza, ikasketa-planaren, tituluen, eta langileak hobetzeko eta aukeratzeko sistemak proposatzea, aurrekontuaren aurreproiektua idaztea, gastuak egiteko baimena ematea eta ordainketak agintzea, eta Institutuko plantilla zuzentzea.

III. KAPITULUA
Eskuarte ekonomikoez

13. artikulua

Bere helburuak betetzeko, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak urtero aurrekontua propioa izango du, eta berau Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren barruan egongo da.

14. artikulua

Aurrekontuaren sarrera-egoerak baliabide hauek izango ditu:

1. Matrikula-eskubideak, titulu,-diploma, ziurtagiri eta zerbitzuak emateagatik sortzen diren gainerako eskubide edo tasak.

2. Institutuaren argitalpenen, iragarkien eta zerbitzu ordainduen etekina.

3. Edozein pertsona edo erakundek Institutuari egiten dizkioten dirulaguntzak, sorospenak eta emariak.

4. Beraren ondasunen errentak, Euskadiko Ondareari buruzko Legean xedatutakoaren arabera.

Azken xedapenak

Lehenengoa.— Lehendakaritza Sailaren organo gisa eginkizunak egiten ziharduen Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea ezabatu egiten da, eta honen eskuarte pertsonal eta materialak sartuta geratuko dira lege honen bidez sortu den ente autonomoaren barruan.

Bigarrena.— Eusko Jaurlaritzari ahalmena ematen zaio, Lehendakaritzako sailburuak proposamena eginda, lege hau garatu eta exekutatzeko beharrezko diren erregelamendu-xedapenak.

Xedapen indargabetzailea

Euskal Herriko Kontseilu Nagusiaren 1980ko otsailaren 26ko erabaki batez onetsitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen estatutua indargabetuta gelditzen da, eta bai 1980ko azaroaren 11ko Dekretua ere, lege honek ezarritakoaren aurkakoak diren neurrian.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper