Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

7.2.1.b Europako Parlamentuak 1983ko otsailaren 11n emandako ebazpena, hizkuntza eta kultura gutxituen aldeko neurriei buruzkoa


7.2.1.b) Europako Parlamentuak 1983ko otsailaren 11n emandako ebazpena, hizkuntza eta kultura gutxituen aldeko neurriei buruzkoa[107]

Europako Parlamentuak,

Kontuan harturik Europako Erkidegoko herritarren artetik 30 milioik baino gehiagok ama-hizkuntza dutela hizkuntza erregionaletatik bat edo gutxi hitz egiten diren horietatik bat;

Kontuan harturik gutxiengo etniko eta linguistikoek mugimendu bereziak piztu dituztela, euren identitate historikoa hobeto uler eta aitor dadin;

Aintzakotzat harturik berak gai honen gainean 1981eko urriaren 16an emandako ebazpena;

1. Europako Batzordeari eskatzen dio:

Arlo honetan egindako ahaleginekin aurrera egin eta horiek indartzea, bereziki eredu-proiektuak eta -azterketak sortuz;

Europako Erkidegoko nahiz nazioetako legeak eta praktikak berrikustea, lege eta praktika horiek hizkuntza gutxituen aurka diskriminazioa egiten duten neurrian, eta Europako Erkidegoaren tresna egokiak sortzea, diskriminazio hori bukarazteko;

1983. urtearen bukaeran, Parlamentuari informazioa helaraztea, aurreko bi apartatuen inguruan egindako jardunari buruz eta jardun horren emaitzei buruz.

2. Europako Batzordeari eskaria egiten dio, horrek Parlamentuari informazioa helaraz diezaion, egun hartuta dauden edo bihar-etzi hartzekoak diren neurriei buruz, neurri horien helburua denean, masa-komunikabideen esparruan eta kultura-programen eremuan, erregioetako nahiz herrietako kulturak eta kultura-politikak sustatzea; orobat, erregioetako proiektu ekonomikoei finantzaketa ematea, Erregioen Funtsak 1981. urteko urriaren 16ko ebazpenaren 4. eta 5. paragrafoetan ezarri bezala.

3. Parlamentuak emandako ebazpenaren printzipioak gogoan izanik, Europako Kontseiluari eskaria egiten dio, horrek praktikan ziurta dezan printzipio horiek betetzen direla.

4. Bere aburuz, Parlamentuak eutsi beharko lioke Europako Erkidegoaren mailan izandako aurrerapenen gaineko berrikuspenari, eta kasuan kasuko batzorde parlamentarioek baterako bilera egin beharko lukete, guztien artean erabaki dezaten zein den modurik onena hori gauzatzeko.

5. Bere lehendakariari agintzen dio, ebazpen hau helaraz diezaien Europako Batzordeari, Europako Kontseiluari eta estatu kideetako gobernuei.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper