Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

I. KAPITULUA Xedapen orokorrak


I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

6. artikulua

Aitortu egiten da herritar guztiek administrazio publikoekiko harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea dutela, ondoko kapituluetan ezarritako eran.

7. artikulua

“Nafarroako Aldizkari Ofiziala” eta “Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofiziala” gaztelaniaz eta euskaraz argitaratuko dira, aldibereko edizio bananduetan.

8. artikulua

1. Foru Komunitateko toponimoek gaztelaniaz eta euskaraz izanen dute izendapen ofiziala, honako arau hauen arabera:

a) Eremu euskaldunean, izendapen ofiziala euskarazkoa izanen da, non ez den beste izen bat gaztelaniaz; hala bada, biak erabiliko dira.

b) Eremu mistoan eta eremu ez-euskaldunean, izendapen ofiziala gaur egungoa izanen da. Hala ere, gaztelaniaz adierazitakoek euskarazko izendapen desberdin, jatorrizko eta tradizionala baldin badute, biak erabiliko dira.

2. Nafarroako Gobernuak, Euskaltzaindiaren aldez aurreko txostena kontuan izanik eta artikulu honen lehendabiziko apartatuan aurrez ikusitakoaren arabera, Foru Komunitateko toponimoak eta lurralde, herri eta herriarteko bideen izen ofizialak erabakiko ditu eta, orobat, horren berri eman beharko dio Parlamentuari. Herri barruko bideen izena jartzea udal bakoitzari dagokio.

3. Gobernuak erabakitako izenak, aurreko apartatuetan xedatutakoaren arabera, legezkoak izanen dira ondorio guztietarako Nafarroa osoan, eta errotulazioa haiekin bat etorriko da. Nafarroako Gobernuak errotulazio publikoaren normalizazioa arautuko du, betiere estatuak bere egin dituen nazioarteko arauak errespetatuz.

9. artikulua

Nafarroako Gobernuak Iruñean euskara-gaztelania itzulpen ofizialeko administrazio-unitatea sortuko du.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper