Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

1. protokoloa, estatuetako parlamentuek Europar Batasunean duten egitekoari buruzkoa


1. protokoloa, estatuetako parlamentuek Europar Batasunean duten egitekoari buruzkoa

4. artikulua

Legegintzako egintza baten proiektua Batasuneko hizkuntza ofizialetan idatzirik estatuetako parlamentuen esku uzten den unetik, proiektu hori Kontseiluaren behin-behineko gai-zerrendan sartzen den arte —onartua izan dadin edo legegintza-prozedura batean horri buruzko jarrera bat har dadin—, zortzi asteko tarte bat utzi beharko da. Presako kasuetan, salbuespenak egin ahal izango dira, eta Kontseiluaren egintzan edo jarreran aipatuko dira salbuespen horien arrazoiak. Behar bezala arrazoitutako presako kasuetan izan ezik, ezin izango da inolako akordiorik egin legegintzako egintza proiektu baten gainean. Legegintzako egintza proiektu bat Kontseiluaren behin-behineko gai-zerrendan sartu eta proiektu horri buruzko jarrera bat hartu arte, hamar eguneko tartea igaro beharko da, behar bezala arrazoitutako presako kasuetan izan ezik.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper