JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: ahal izan, ezin izan (joan ahal nintzen / joan nintekeen, ezin joan naiz / ezin naiteke joan)

1. Ahalerazko formak (naiteke, dezake) ahal eta ezin aditzen baliokidetzat jo daitezke? Adibidez, joan ahal nintzen = joan nintekeen? Ezezkotan, zein da ñabardura?

2. Zuzena al da ezin joan naiz esatea?

1. Bai, elkarren baliokidetzat jo daitezke, bai baiezkoetan eta bai ezezkoetan:

joa(te)n ahal naiz = joan naiteke

ezin naiz joan = ez(in) naiteke joan

Datu gehiago nahi izanez gero, ikus Orotariko Euskal Hiztegia: [OEH:ezin] (12. paragrafoa)

2. Bai, zuzena da ezin joan naiz. Datu gehiago nahi izenez gero, ikus Orotariko Euskal Hiztegia: [OEH:ezin] (6. paragrafoa).

Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: ahal izan (ez ahal da etorriko! / ez da etortzen ahalko) " (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal izan, ezin izan" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal izan, ezin izan (joan ahal nintzen / joan nintekeen, ezin joan naiz / ezin naiteke joan)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ezin izan (ezin dut / ezin dezaket / ez dezaket)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal izan (ahal izan/izaten/izango, ahalko)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal (ahal naiz, ahalko naiz, ahal izan nintzen)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal izan (joan daiteke / joan ahal da / ahal da joan)" (JAGONET).

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper