Zuzenak al dira ahal izango eta ahalko? Biak dira zilegi?
Bai, biak zuzenak dira: ahal izango eta ahalko.
Euskaltzaindiaren Hiztegiko [EH:ahal izan] sarreran ikus daiteke zein den etorkizuneko forma: (…) ahalko/ahal izango. Adibideak ere badira bertan: Beste hiru antzerki-lan ikusi ahal izango dira. Hori egiten ahalko du hark ere, nik gaur egin dudana.
Horrez gainera, ikus hauek ere "Aditzaren jokabidea: ahal izan (ez ahal da etorriko! / ez da etortzen ahalko) " (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal izan, ezin izan" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal izan, ezin izan (joan ahal nintzen / joan nintekeen, ezin joan naiz / ezin naiteke joan)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal (ahal naiz, ahalko naiz, ahal izan nintzen)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal izan (joan daiteke / joan ahal da / ahal da joan)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.